Pablo Ibar
2019/01/16 - 12:42
Baliteke hilketaren bideoan agertzen den gizona Ibar ez izatea, aditu baten hitzetan
Bideo-irudietan aditua den profesional baten ustez,segurtasun kameraren grabazioak daukan xehetasun falta dela eta, ezin da fotogrametan agertzen den gizona Pablo Ibar denik ziurtatzea.
2019/01/15 - 22:02
Fiskaltzaren lekukoek Pablo Ibarren defentsari lagunduko diotela uste du familiak
Pablo Ibarren kontrako epaiketan herri epaimahaia datozen orduetan hasiko da erabakitzen Ibar erruduna ala errugabea den. Aurretik, bi aldeek ondorioak aurkeztu behar dituzte asteartean eta asteazkenean.
2019/01/15 - 10:17
Defentsak bere txanda amaitu du, Pablo Ibarren epaiketaren 20. saioan
Saioaren hasieran, defentsak bere txanda amaitutzat eman du. Ondorioz, fiskalak erreplikarako txanda izango du orain.
2019/01/12 - 14:30
Pablo Ibar auziaren frogak ukitu ditu fiskalak, eskularrurik erabili gabe
Ibarren aurkako frogak kutsatuta daudela dio defentsak, eta hori demostratzeko, ETBn emititutako dokumentala aurkeztu dute. Hona hemen fiskalaren irudi horiek.
2019/01/12 - 12:49
EiTBren dokumental bat erabakigarria izan daiteke Pablo Ibarren epaiketan
Defentsak dio Ibarren kontrako probak kutsatuta egon daitezkeela eta hori erakusteko, ETBn emititu zen dokumental bat jarri diote epaimahaiari: fiskala ageri da, frogak eskularrurik gabe ukitzen.
2019/01/11 - 10:39
Defentsaren eta fiskalaren arteko eztabaidak nagusi, Ibarren epaiketaren 18. saioan
Defentsaren txandaren hirugarren saioan, Allan Jamiesonek, Jay Taylor lekukoak eta Paul Manzellak (Ibarren laguna) hartu dute hitza.
2019/01/08 - 23:36
Poliziaren esku zegoen bideo bat desagertu dela salatu du Ibarren defentsak
Pablo Ibarren kontrako epaiketan prozesuan egon diren ustezko irregulartasunak frogatu nahi ditu Pablo Ibarren defentsak.
2019/01/08 - 18:55
Fiskaltzak abokatuen lana etengabe oztopatuko duela uste du Ibarren aitak
Gaurko saioan, bera zigortzeko erabili zen froga nagusietako bat gezurtatzen ahalegindu da defentsa. Bideoa aztertu dute, han ageri dena Pablo Ibar ez dela frogatzeko.
2019/01/07 - 22:12
Ibarren abokatuaren hitzetan, 'errugabetasunaren hipotesiak sendo jarraitzen du'
Urriaren 1ean hasitako epaiketan zehar Ibarren aurka aurkeztutako froga guztiak “zirkunstantzialak” direla adierazi du Benjamin Waxman abokatu taldearen buruak.
2019/01/07 - 18:02
Errudun jotzeko frogak ahulak direla erakusten saiatuko da Ibarren defentsa
Gaurtik aurrera, bere aldeko peritoak eta lekukoak pasatuko dira epaile aurretik. Errudun jotzeko frogak ahulak direla erakusten saiatuko da defentsa aste honetan.
2019/01/07 - 10:27
Gaur berrekingo diote Pablo Ibarren aurkako epaiketari
Defentsaren txanda izango da orain. Pablo Ibarren abokatuek beren lekukoak aurkeztuko dituzte Gabonetako etenaren aurretik Fiskaltzak beste horrenbeste egin ondoren.
2018/12/21 - 11:11
DNAn aditua den Mark Perlinek hartu du hitza Pablo Ibarren ahozko epaiketan
Perlin medikuak esan duenez, 353 trilioi aukeratik bakarra dago Pablo Ibarren DNArekin bat datozen hondarrak beste pertsona batenak izateko.
2018/12/18 - 10:46
Aste erabakigarria Pablo Ibarren kontrako epaiketan, DNA probak tarteko
Fiskaltzak DNA probak aurkeztuko ditu aste honetan. Lagin batek Pablo Ibarren DNArekin bat egiten du partzialki. Defentsak, bere aldetik, ez dela froga sendoa uste du.
2018/12/17 - 15:34
Pablo Ibarren epaiketan aste erabakigarria izan da hau
Aste honetan aurkeztu ditu fiskaltzak bere azken lekukoak eta Gabon ostean defentsaren txanda izango da. DNA frogen inguruan arituko dira datozen egunotan.
2018/11/28 - 13:12
Pablo Ibarren defentsak Fiskaltza zigortzea eskatu du lekukoak manipulatzea egotzita
Ibarri elkartasuna adierazteko joan diren Espainiako parlamentarietako bati bihotzekoak eman dio Madrilera itzultzekoa zenean, eta Floridan gelditu da.
2018/11/27 - 21:21
Pablo Ibar irudietako hiltzailea den ala ez argitzen ari dira epaiketan
Hori argitu nahian ari dira Floridan egiten den epaiketan. Irudiak hilketak gertatu ziren etxeko segurtasun kamerek grabatu zituzten. Eta gaur kamarak jarri zituen gizonak deklaratu du.
2018/11/27 - 15:02
Fiskaltzaren 6 lekukok deklaratuko dute gaur Pablo Ibarren epaiketan
Atzo epaiketa jarraitzera joandako senatariak eta diputatuak Pablo Ibarrekin egon ziren. Jon Iñarrituk adierazi duenez, 'indartsu' ikusi dute Pablo.
2018/11/26 - 19:19
Pablo Ibar, 24 urte AEBko epaitegietan borrokan
Orain 24 urte 3 lagun hil izanaz akusatzen du Fiskaltzak. Geroztik kartzelan egon da eta 16 urtez heriotzaren korridorean gainera.
2018/11/26 - 09:51
Hasi da Pablo Ibarren kontrako bigarren epaiketa, Floridan
Litekeena da epaiketa 2019ko urtarrilera arte luzatzea. Fiskaltzak heriotza-zigorra eskatuko du berriro Pablo Ibarrentzat.
2018/11/23 - 15:36
Carlos Peñak hiru orduz igeri egingo du Kontxan, Pablo Ibarren alde
Euskal jatorriko presoak hamabost urte baino gehiago heriotza zigorrean eman izana salatuko du Tolosako igerilariak.