Pablo Ibar
2018/11/22 - 08:25
Kongresuko eta Senatuko ordezkariak, Pablo Ibarren ahozko epaiketaren hasieran
Ahozko epaiketa azaroaren 26an hasi eta 2019ko urtarrilera arte luzatuko da. Bederatzi senatarik eta bi diputatuk osatuko dute ordezkaritza.
2018/10/02 - 13:29
Pablo Ibarren epaiketa berria 'luzea' izango dela ohartarazi du epaileak
Pablo Ibarren epaiketa berria hasi da Fort Lauderdalen. Epaiketa urtarrilera arte ez bukatzea posible dela eta auzi konplexua izango dela esan die epaileak balizko epaimahaikideei.
2018/10/01 - 10:48
Pablo Ibarren epaiketa berria 'luzea' izango dela ohartarazi du epaileak
“Auzi batzuk konplexuagoak dira, eta denbora asko behar dute. Hau horietako bat da”, esan die Dennis Bailey epaileak epaimahaia osatzeko deitu dituzten hautagaiei.
2018/09/30 - 14:46
Pablo Ibar oraingo honetan espetxetik aterako dutela espero du bere abokatuak
Epaiketa astelehen honetan hasiko da, epaimahaia osatuko duten 12 pertsonen aukeraketarekin. Epaiketa hiru eta sei hilabete bitartean luzatuko dela aurreikusten da.
2018/09/06 - 10:57
Crowdfunding kanpaina bat abiatu dute Pablo Ibarren defentsa ordaintzeko
1,3 milioi dolarreko aurrekontua behar du Ibarren defentsak udazken honetan epaiketa errepikatzeko. Behar duten diruaren % 80,36 bildu dute jada, hau da, 1.044.680 dolar.
2018/08/17 - 19:01
Pablo Ibarren epaiketa urriaren 1ean hasiko da
Epaiketa berria epaimahaia aukeratuz hasiko da, epaileak atzeratzeko erabakia berriz aztertu ostean.
2018/08/17 - 18:51
Pablo Ibarren epaiketa urriaren 1ean hasiko da
Pablo Ibarren aurkako epaiketa urriaren 1ean hasiko da, epaileak atzeratzeko erabakia berriz aztertu ostean.
2018/08/14 - 16:06
Pablo Ibarren epaiketa otsailaren 6ra atzeratu dute
Bihar hasi behr zuten epaimahaia aukeratzen, baina ezustean epaileak iragarri du Gabonen ostean hasi dutela prozedura.
2018/08/14 - 10:59
Pablo Ibar auziko epaiketa berriaren hasiera otsailaren 6ra arte atzeratu dute
Fiskaltzak lekukoak bilatzeko denbora gehiago eskatu du, eta epaileak onartu egin du eskaera.
2018/07/16 - 22:41
Pablo Ibarren aurkako epaiketa berria abuztuaren 15ean hasiko da
Epaiketa abuztuaren 22an hastekoa zen, baina Dennis Bailey auziko epaile berriak astebete aurreratu du.
2018/04/13 - 19:40
Pablo Ibarren epaiketa berria abuztuaren 22an hasiko da
Duela ia bi urte baliogabetu zuten Pablo Ibarri ezarritako heriotza-zigorra eta orduz geroztik epaiketa berria noiz egingo zain egon da.
2018/01/29 - 19:15
Pablo Ibar auziko epaiketa berriaren hasiera atzeratu dute
“Osasun arazo larriak tarteko” Alan Ross abokatuaren bajaren berri eman dio Ibarren defentsak epaileari.
2017/10/23 - 16:41
Pablo Ibarren abokatua: 'Itxaropentsu dago epaiketa berriaren aurrean'
Epaileak bere burua errugabetzat jotzea espero duela esan du astelehen honetan bere abokatuak Benjamin Waxmanek.
2017/10/03 - 13:25
Kanpaina bat abiarazi dute Pablo Ibarren defentsarako 350.000 euro biltzeko
Pablo Ibarren Heriotza Zigorraren aurkako Elkarteak presoa defendatzeko jarritako 1.100.000 euroko aurrekontua betetzea du helburu.
2017/08/30 - 12:46
Pablo Ibarren aurkako epaiketaren data berria ezarri dute: martxoaren 5a
Epailearen agendan egindako aldaketa baten ondorioz atzeratu dute epaiketa, Pablo Ibar elkarteak eitb.eus-i baieztatu dionez.
2017/08/03 - 17:43
Pablo Ibarren kontrako epaiketa berria 2018ko otsailaren 28an hasiko da
Euskal jatorriko presoa bigarren aldiz epaituko dute, 1994an Floridan izandako hilketa hirukoitza dela eta. Lehen auzi-saioan epaimahaia osatuko dute.
2017/08/03 - 11:59
Ibar auzia, beste epaile baten esku
Aurreko magistratuak zigor arloko epaitegiak utzi ditu, eta zibil arlokoetara igaro da. Lisa Porterrek epaituko du euskal jatorriko gaztea.
2017/06/16 - 21:15
Epaileak errefusatu egin du Ibarren aurkako testigantza bat erretiratzea
Euskal jatorriko presoaren aurkako froga nagusietako bat da Gary Foy lekukoaren testigantza.
2017/05/29 - 19:07
Pablo Ibarren familiak laguntza eskatu du haren defentsa ordaintzeko
Pablo Ibarren familiak dirua biltzeko kanpaina bat hasi du astelehen honetan, 45 urteko presoaren defentsa ordaindu ahal izateko.
2017/05/29 - 15:24
Pablo Ibarren familiak laguntza eskatu du haren defentsa ordaintzeko
Hiru pertsona hiltzea leporatuta ezarri zioten heriotza-zigorra. Floridako Auzitegi Gorenak, baina, Pablo Ibarren heriotza-zigorra baliogabetu du, eta epaiketa berriro egiteko agindua eman du.