Pablo Ibar
2017/04/06 - 10:58
Ibarren kontrako lekukoaren testigantza dudan jarri du aditu batek
Ronald Fisher psikologoak nabarmendu zuenez, Gary Foy lekukoak pertsona jakin bat identifikatzera bultzatu zuen Poliziak.
2017/04/05 - 14:59
Ibarren aurkako lekukotza bat baliogabetu ala ez erabakiko dute gaur
Defentsa abokatuaren esanetan, Gary Foy zuzeneko lekukoaren deklarazioa kanpotik 'gidatu' zuten.
2016/11/08 - 14:01
Ibarren defentsaren ustez, frogak begi-bistakoak dira eta errugabea da
Pablo Ibar Heriotza Zigorraren Aurkako Elkarteko ordezkaritza bat, Candido Ibar eta Pilar Pereda Ibar Nafarroako Parlamentuan izan dira, erakundeekin hasitako bilera-errondaren baitan.
2016/11/04 - 01:05
Abenduaren 19an Pablo Ibarren Audientzia berria ezarri du epaileak
Ronald Fisher psikologikoan adituak txostena amaituta izatea eta Gary Foy lekukoaren testigantza baliogabetzea espero du Pablo Ibarren defentsak.
2016/11/02 - 12:50
Pablo Ibarren epaiketa aurreko beste saio bat, gaur
Lekuko baten testigantza bertan behera uzten saiatuko da euskal jatorriko presoaren defentsa.
2016/09/28 - 18:24
DNA froga berria 'zalantzazkoa' dela esan du Ibarren defentsak
Azken 22 urteotan Fiskaltzak aurkezten duen bosgarren DNA froga da. Ibarren defentsaren iritzian, ez da kontuan hartzekoa.
2016/09/21 - 15:20
Pablo Ibarren auziaren kronologia
Euskal jatorriko presoak 18 urte daramatza epaitegietan. 2000.ean heriotza-zigorra ezarri zioten.
2016/09/20 - 22:36
Ibarren kontrako lekukotza bat baliogabetzeko txostena aurkeztuko dute
Gary Foy epaiketan deklaratu zuen lekukoaren deklarazioa baliogabetu nahi du Ibarren defentsak. Horretarako, txosten psikologiko eta zientifiko bat aurkeztuko dute, epaileak kontuan har dezan.
2016/09/20 - 14:24
Ibarren kasuko jarraipen batzordeak froga berriak aztertuko ditu gaur
Miamin bilduko dira batzordeko kideak, eta, besteak beste, atzo Fiskaltzak iragarritako froga berriak izango dituzte aztergai.
2016/09/19 - 20:10
Fiskaltzak beste DNA froga bat aurkeztuko du Pablo Ibarren epaiketan
Antza denez, ustezko hiltzaileak aurpegia estaltzeko erabili zuen kamiseta da, eta DNA arrastoak izan ditzake.
2016/09/19 - 17:53
Pablo Ibarren DNA duen kamiseta aurkeztu du Floridako Estatuak
Biktimen etxearen kanpoaldean aurkitutako kamiseta bat aurkeztu du Floridako estatuak. Antza, kamiseta horretan Pablo Ibarren DNA aztarnak daude.
2016/09/02 - 00:36
Pablo Ibarrek helegitea jarri du baldintzapeko askatasuna lortzeko
Epaileak ukatu egin zion, eta erabaki horren kontra jo du. Bestalde, Fiskaltza eta defentsa prozesuan "irregulartasunak" salatu zituen lekuko baten inguruan eztabaidatzen ari dira.
2016/08/17 - 22:39
Epaileak onartu egin du Pablo Ibarren proposamen bat aztertzea
Heriotzaren korridorera eramaten lagundu zuen testigantza bat baztertzea eskatu zuen Ibarren defentsak.
2016/08/05 - 22:11
Pablo Ibarrek kartzelan jarraitu beharko du epaiketa berriz egin arte
Otsailean bertan behera utzi zuten berak zuen heriotza-epaia, eta epaiketa errepikatzeko agindu ere; ostiral honetan, epaileak ukatu egin dio behin-behineko askatasuna. Kolpea izan da familiarentzat.
2016/08/05 - 19:56
Epaileak ukatu egin du Pablo Ibarren behin behineko askatasuna
Gauzak horrela, Ibarrek espetxean jarraitu beharko du epaiketa berri egin arte. Ia 22 urte daramatza giltzapetuta.
2016/07/14 - 11:49
Ibar auziko epailea: 'Erabakia oso zaila da, denbora behar dut'
Azkenik, datorren astean erabakiko du epaileak epaiketa berria egin arte Ibarren baldintzapeko askatasuna onartu ala ez.
2016/07/01 - 22:14
Uztailaren 14an erabakiko dute Pablo Ibar bermepean aske utzi edo ez
Defentsak dio preso mantenduz Konstituzioa urratzen ari direla. Fiskaltza, berriz, Ibar baldintzapean aske geratzearen kontra agertu da.
2016/06/21 - 14:02
Pablo Ibarren aurka heriotza zigorra eskatu du berriro Floridak
Andres Krakenberger, heriotza zigorraren kontrako elkarteko kideak errugabe dela defendatu du, eta erabaki oker baten ondorioz jo zutela errudun.
2016/06/21 - 13:48
Floridako Estatuak heriotza-zigorra eskatu du berriro Ibarrentzat
Eskaera "espero" zitekeela uste zuen euskal jatorriko presoaren izena duen elkarteak. Dena dela, errugabea dela sinetsita, "etsita" agertu da.
2016/06/10 - 22:29
Epaiketa errepikatzeko lehen pausoa eman du Pablo Ibarrek
Baldintzapeko askatasuna bermepean eskatu dute Ibarren abokatuek, epaiketa berriaren zain familiaren esku geratzeko.