Ibarren kontrako lekukotza bat baliogabetzeko txostena aurkeztuko dute
Pablo Ibarren kontrako lekukotza bat baliogabetzen ahaleginduko da haren abokatua, txosten psikologiko baten bidez. Zehazki, Gary Foy epaiketan deklaratu zuen lekukoaren deklarazioa baliogabetu nahi du Ibarren defentsak.
Ibarrek 22 urte daramatza preso, eta horietako 16 heriotzaren korridorean igaro ditu. Egun, kartzela arrunt batean dago, epaiketa berriaren zain.
Miamin egindako saioan, defentsa eta Fiskaltza ados jarri dira puntu batean: Ronald Fischer psikologoak deklaratzea urriaren 28an.
Fischerrek Fiskaltzaren aurrean deklaratuko du, eta hainbat agiri aurkeztuko ditu, lekuko baten testigantza ezeztatzeko. Hain zuzen ere, Gary Foy (Casimir Sucharsky biktimaren auzokidea) lekukoaren adierazpenen aurka egingo du.
Ondoren, azaroaren 1ean, jarraipen batzordea egingo dute, eta, horretan, Raaj Singhal epaileak eta aldeek Fischerren deklarazioa eta defentsaren argudioak aztertuko dituzte.
2000 urtean bukatu zen epaiketan, Foyk deklaratu zuen bi gizon ikusi zituela biktimen etxetik ateratzen, eta Ibar identifikatu zuen horietako bat zelakoan.
Dena dela, aitortu egin zuen Poliziak “eragina” izan zuela bere deklarazioan, pertsonetako bat Ibar zela “iradoki” ziolako, eta, horregatik, euskal jatorriko presoa jo zuen egile gisa.
Atzo Fiskaltzak aurkeztutako DNA proba berriari dagokionez, ez dela fidagarria esan du Joe Nascimentok, Ibarren defentsa taldeko abokatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.