AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak beste DNA froga bat aurkeztuko du Pablo Ibarren epaiketan

Antza denez, ustezko hiltzaileak aurpegia estaltzeko erabili zuen kamiseta da, eta DNA arrastoak izan ditzake.
18:00 - 20:00
Pablo Ibarren DNA duen kamiseta aurkeztu du Floridako Estatuak

Fiskaltzak beste DNA froga bat aurkeztuko du, heriotza-zigorraren aurkako Pablo Ibar elkarteak aditzera eman duenez. Euskal jatorriko preso estatubatuarrari epaiketa errepikatuko diote, Floridako Auzitegi Gorenak 2000. urteaz gero ezarrita zuen kondena bertan behera utzi eta gero.

Saio berria prestatzeko hitzorduetako bat egin baino egun gutxi lehenago jakinarazi du erabakia Fiskaltzak, eta Ibarren aldeko elkarteko arduradunak harridura agertu dute, "bat-batean" aurkitu dutelako froga "berria". "Ibarri 1994an gertatutako hilketak egotzi nahi dizkiote", adierazi dute.

Halaber, 2000an egindako epaiketan perituek esandakoaren arabera, kamiseta horri egindako DNA probek Pablo Ibarren parte hartzea baztertu zuten.

baztertu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X