Pablo Ibar
2016/06/09 - 11:04
Zigortu zuen auzitegiaren aurrean testigantza emango du Pablo Ibarrek
Baldintzapeko askatasuna bermepean eskatuko dute Ibarren abokatuek ostiral honetan, epaiketa berriaren zain familiaren esku geratzeko.
2016/06/02 - 12:09
Ibar kasuan 'beharrezko prozesu judizialak' abiaraztea agindu dute
Pablo Ibar Heriotza Zigorraren aurkako Elkartearen ordezkaritza bat, bestalde, Euskal Herrian da, egunotan. Gaur, Eusko Legebiltzarrera joan dira, babes adierazpen institituzional bat eskatzera.
2016/06/02 - 11:24
Bakartxo Tejeria Pablo Ibarren familiarekin bildu da
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea Pablo Ibarren aita eta lehengusinarekin bildu da. Andres Krakenberger, Ibar familiaren bozeramailea, ere bertan izan da.
2016/05/26 - 22:58
Pablo Ibar elkarteak laguntza eskatuko du, defentsa ordaintzeko
Webgunean dirua emateko aukera jarriko dute, uste baitute erakundeen diru laguntzak ez direla nahikoak izango.
2016/05/22 - 15:18
Pablo Ibarrek emaztearen azken bisita izan du heriotzaren korridorean
Floridako Auzitegi Gorenak Ibarren epaiketa errepikatzea agindu du, eta euskal jatorriko presoa espetxe arrunt batera eramango dute datozen egunotan.
2016/05/17 - 10:52
Pablo Ibar heriotzaren korridoretik irtengo da datozen egunetan
Floridako auzitegiak ez du Fiskaltzaren helegitea aintzat hartu eta epaiketa berria hasi arteko itxaronaldia, ziega arrunt batean egingo du Pablo Ibarrek.
2016/05/17 - 09:25
Pablo Ibar heriotzaren korridoretik aterako da datozen 15 egunetan
Presoaren heriotza-zigorraren baliogabetzearen aurka Fiskaltzak aurkeztutako helegitea atzera bota du Floridako Auzitegi Gorenak. Otsailean erabaki zuen Gorenak zigorra baliogabetzea.
2016/05/04 - 23:09
Fiskalaren helegiteak porrot egitea espero du Pablo Ibar Elkarteak
Elkarteko bozeramailea eta presoaren aita lehendakariarekin batzartu dira asteazken honetan.
2016/04/14 - 14:17
'Nola edo hala Pablo aske gelditzea lortu behar dugu'
Litekeena da, 16 urte heriotzaren korridorean egin dituen Pablo Ibarri aurki epaiketa berria egitea. Defentsa eraginkorra izan dezan, diru bilketa kanpaina abiatu dute; 600.000 dolar falta dituzte. Semearen egoeraz eta familiaren itxaropenaz hitzegin digu Kandido Ibar aitak, Faktorian.
2016/04/13 - 14:49
Pablo Ibarrek 600.000 dolar behar ditu defentsa eraginkor bat izateko
Defentsa egoki bat izateko 1.3 milioi dolar behar dituzte Ibartarrek. Oraingoz, erdia lortu dute Jaurlaritzaren, Gobernu espainiarraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiari esker.
2016/04/13 - 14:01
Pablo Ibarren familiak 600.000 dolar behar ditu auziarekin jarraitzeko
EAEko erakundeekin bilduko dira babesa eskatzeko, eta herritarrek ere dohaintzak egin ahalko dituzte.
2016/02/20 - 19:40
Floridak helegitea jarri du Ibarren zigorra balio gabe uztearen aurka
Pablo Ibarren defentsak adierazi duenez, erabaki hori espero zuten, eta, hortaz, ez ditu ustekabean hartu.
2016/02/19 - 22:19
Fiskaltzak helegitea jarri du Pablo Ibar auzian
Floridako Gorenak presoaren heriotza zigorra baliogabe uzteko erabakiaren aurka egin du Ministerio Publikoak.
2016/02/05 - 12:11
Candido Ibar: 'Nahikoa negar egin dugu. Aurrera begiratu behar dugu'
Azken urteotako 'sufrimenduak' emandako irakaspenetik, itxaropentsu mintzatu da Candido Ibar Egun On Euskadi ETB 1eko saioan. Epaiketa berri batean, 'semea errugabea' dela frogatuko dutelakoan dago.
2016/02/05 - 12:09
Candido Ibar: 'Pablok ez du oraindik erabakiaren berri'
ETB-1eko 'Egun on Euskadi' saioari eskainitako elkarrizketa batean Candido Ibarrek adierazi duenez, Pablo semeak oraindik ez daki epaiketa berriro errepikatuko dela.
2016/02/05 - 10:15
Pablo Ibarren familia, itxaropentsu
Pabloren familia eta lagunak pozik agertu dira Floridako Gorenak hartutako erabakiarekin. Epaiketa errepikatu eta Pablo aske ikusi nahi dute.
2016/02/05 - 09:45
Candido Ibar: 'Abokatu on batekin, epaia gure aldekoa izan liteke'
Candido Ibar ziur dago Fiskaltzak erabakiari helegitea aurkeztuko diola. Ondorioz, bi hilabete pasa daitezke Pablo Ibar heriotzaren korridoretik atera arte.
2016/02/04 - 22:44
Pablo Ibarren auziaren xehetasunak
Pablo Ibarri 2000. urtean ezarri zioten heriotza-zigorra. 15 urte geroago epaia baliogabetu dute eta epaiketa errepikatu egin beharko dute.
2016/02/04 - 20:48
Pablo Ibarren familiak eskertu egin du Euskal Herritik emandako babesa
"Euskaditik Costa del Solera" Ibarren alde egindakoa eskertu dute presoaren emazteak eta amaginarrebak.
2016/02/04 - 19:35
Floridako Gorenak baliogabe utzi du Pablo Ibarren heriotza zigorra
Epaiketa errepikatzea agindu du epaileak. Euskal jatorriko presoak 22 urte daramatza espetxean; horietako 15, heriotzaren korridorean.