Pablo Ibarren auziaren xehetasunak
Pablo Ibarri duela 15 urte baino gehiago ezarri zioten heriotza-zigorra Ameriketako Estatu Batuetan. Gaur, Floridako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du zigor hori.
1994an espetxean sartu zuten, pub bateko jabea eta bi dantzari hiltzea leporatuta. 22 urte egin ditu preso eta orain berriro epaituko dute.
Ibar Floridan jaio zen, 1972an, baina jatorri euskalduna dauka. Haren aita, Candido Ibar Aspiazu, Jose Manuel Ibar ?Urtain? boxeolari euskaldunaren iloba da. AEBra emigratu zuen, esku pilotan jokatuz bizitza aurrera ateratzeko. Pablo Ibarrek berak ere jokatu zuen pilotan, Floridako Jai-Alai frontoian.
2000ko abuztuaren 28an heriotza-zigorra ezarri zioten, Seth Peñalver bere adiskidearen laguntzarekin, Casimir Sucharski gaueko pub bateko jabea eta bertan lan egiten zuten Sharon Anderson eta Marie Rogers dantzariak hiltzea egotzita.
Gertakariak 1994ko ekainaren 26an jazo ziren, Sucharskiren etxebizitzan. Lehendabiziko epaiketa 1998ko urtarrilean egin zuten. Epai-mahaiak ez zuen aho batez erruduntzat jo eta epaileak epaiketa baliogabetzat eman zuen, bi akusatuen hatz-markak eta bestelako froga genetikoak aurkeztu ez zirelako.
Horrenbestez, urtebete geroago epaiketa errepikatu egin zuten. Hilketaren unea grabatu zuen kamera ezkutu bateko irudiak aurkeztu zituzten orduan. Irudietan ikus daiteke aurpegia estalita duten bi gizonezkok hiru biktimak tiroz hiltzen dituztela eta ondoren etxea miatzen dutela.
Halako batean, hiltzaileetako batek aurpegia erakusten du. Irudiak lausoak dira, eta nor den argi ikusten ez den arren, Chuck Morton fiskalak Pablo Ibar zela ziur agertu zen.
Ibarrek epailearen aurrean adierazi zuen krimenaren gauean Tanya Quiñonez neskalagunarekin lo egin zuela, bikotekidearen gurasoen etxean. Quiñonezek, haren amak eta arrebak berretsi aipatu bertsioa epaiketan. Hala ere, Ibar eta Peñalver erreduntzat jo zituzten, grabazioaren irudiak oinarri hartuta.
Epaiketa horren ostean, 2001eko otsailean, Pablo Ibarren gurasoak Espainiara joan ziren eta kanpaina publiko bat abiarazi zuten dirua bildu eta Floridako Auzitegi Gorenean apelazio-helegitea aurkezteko gastuak ordaintzeko.
Errekurtsoa 2003ko abenduan aurkeztu zuten eta egun horretan bertan eskatu zuten epaiketa berri bat egitea.
2006ko otsailaren 2an, Floridako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi Seht Peñalverren kontrako heriotza-zigorra eta haren kontrako beste epaiketa bat egitea agindu zuen. Ibarren kasuan, baina, helegitea atzera bota eta heriotza-zigorra berretsi zuen. 2006ko martxoaren 9a zen. Defentsak beste errekurtso bat jarri zuen orduan.
2008ko otsailean, Candido Ibar Espainiako Gobernuko Justizia eta Atzerri ministroekin bildu zen. Gainera, Eusko Jaurlaritzak prozesu judizial berri bati ekiteko gastuei aurre egin ahal izateko 100.000 euroko laguntza eman zion.

(Hilketaren tokian kamera ezkutuak grabatutako irudiak. Argazkia: pabloibar.com)
Lekuko berri batek auziaren norabidea aldatu zuen
2009ko martxoaren 19an defentsak lekuko baten, anonimoa, bertsioa aurkeztu zuen eta horrek zeharo aldatu zuen prozesuaren ibilbidea. Lekukoaren arabera, William Ortiz presoa da (37 urte) bideoan agertzen den erasotzailea.
Deklarazio horretan oinarrituta, defentsak "Ortizen DNA, hatz-markak eta ilea etxean jasotako alkandora urdin baten DNArekin, ilearekin eta identifikatu gabeko 33 hatz-markekin alderatzea" eskatu zuen.
Hala, 2009ko ekainaren 8an egindako saio berri batean, epaileak prozesua arintzeko eskatu zuen, William Ortizi hatz-marken eta DNAren frogak egiteko. Ortiz beste delitu batzuengatik zegoen preso.
Horren ostean, urte bereko irailaren 18an, hatz-marken analisiaren emaitzak jakinarazi zituzten: ez zuten bat egin William Martinezi hartutako frogekin.
Kolpe hori jaso zuten arren, Benjamin Waxman Ibarren abokatuak esan zuen hatz-marken analisia ez zela "esanguratsua" eta, gaineratu zuenez, Ortizen DNA frogak betetzeko asmoa zuen.
2010eko apirilaren 27an egindako saio arin batean, abokatuak baieztatu egin zion Jeffrey Levenson epaileari ileen eta DNAren analisiek egiten jarraituko zutela.
2012ko otsailaren 13an, Floridako epaile batek atzera bota zuen Ibarren epaiketa berriro egiteko eskatzen zuen errekurtsoa. Aipatzeko da hiru aldiz atzera zuela epaile horrek azken ebazpena.
2014ko apirilaren 8an, Pablo Ibarren defentsak epaia baliogabetzeko eta epaiketa errepikatzeko helegitea aurkeztu zuen Floridako Auzitegi Gorenean, froga berriak aintzat hartuta.
Pablo Ibar eta Tanya Quiñones lehenengo epaiketaren ostean ezkondu ziren, Ibar espetxean zegoela.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.