Candido Ibar: 'Nahikoa negar egin dugu. Aurrera begiratu behar dugu'
Berria "sinetsi eta barneratu ezinda" dago, oraindik, Candido Ibar zestoarra. Pablo Ibar semearen aurka ezarritako heriotza-zigorra baliogabetu zuen atzo Floridako Auzitegi Gorenak, eta "itxaropenerako atea" zabaldu zaio familiari.
Pabloren emazteak albistea emateko deitu zioneko unea ekarri du gogora Candidok, Egun On Euskadi ETB1eko saioan egindako elkarrizketan: "Negarrez deitu zidan Taniak. Albiste txarren bat badiagu, orain ere, pentsatu nuen, baino ez. Gidatzen nindoan, eta gelditu egin behar izan nuen. Emozio handia sentitu nuen. Tente egon ezinda geratu nintzen".
Oraindik ez dute Pablorekin hitz egiteko aukerarik izan. Abokatuak 18:00etarako (Floridan, 13:00a) lortu du telefonoz deitzeko baimena. Ondo bidean, ordu horretan jakinarazi dio "bizitza aldatuko dion albistea", Candidoren hitzetan.
Epaiketa berri batean "semea errugabea" dela frogatuko dutelakoan dago. "Asko ikasi dugu azken urteotan. Prestatuta gaude. Abokatu onak ditugu eta kasua gure alde aterako den itxaropena dugu", esan du. Fiskalaren errekurtsoa ez du baztertzen, baina itxaropentsu agertu da: "Pablok hilketan ez zuela parte hartu demostratuko dugu".
Atzera begiratzeari utzi eta begirada datorren epaiketan jarri nahi du. "Nahikoa negar egin dugu eta nahiko egun igaro ditugu lorik egin gabe. Orain, aurrera begiratu behar dugu. Aukera honen zain egon gara, eta horri eutsi behar diogu", gaineratu du.
Pablo Ibarrek 22 urte daramatza kartzelan, horietako 15, heriotzaren korridorean. Auzitegiak emandako ebazpenak beste epaiketa bat egitea ekarriko du. 1994an hiru pertsona hiltzeagatik zigortu zuten. Ibarrek beti esan du errugabea dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.