Pablo Iglesias
2018/09/07 - 13:41
BEZaren jaitsiera iragarri eta urrian aurrekontuak izatea espero du Iglesiasek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin “harreman ona” sumatu du Podemoseko idazkari nagusiak ostegun honetako bileran.
2018/09/04 - 10:18
Errenta altua dutenei PFEZa igotzea adostu dute PSOEk eta Podemosek
Halaber, autonomoei edo txiroenei zergak jaistea eta premiazko produktuen BEZa murriztea eskatu du Pablo Iglesiasek.
2018/08/16 - 16:12
Unidos Podemosek zergak igotzea exijitu dio Gobernuari
Podemosek defizit helburua eta aurrekontuak negoziatzeko baldintzak jarri dizkio Sanchezen gobernuari. 17 orriko dokumentua helarazi dio eta eskakizun nagusia zergen igoera da.
2018/07/03 - 16:33
Irene Montero sei hilabeteko zegoela erditu da bikiez
Sei hilabeteko zegoela jaio dira eta behaketa gelan daude; ama, berriz, ondo dago. Irene Montero eta Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiek martxoan iragarri zuten bikiak izango zituztela udazkenean.
2018/06/25 - 22:00
Torra eta Sanchezen arteko bitartekari izatea eskatu du Iglesiasek
Quim Torra Kataluniako presidenteak Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia hartu du Generalitateko jauregian. Erabakitzeko eskubidea eta presoak izan dira bilera jorratu diren gaiak.
2018/06/25 - 14:57
Quim Torrak Pablo Iglesias hartu du
Quim Torra Kataluniako presidentea eta Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia Kataluniako Generalitateko jauregian bildu dira gaur.
2018/05/30 - 22:28
'Billy el Niño'ri Poliziaren domina kentzeko eskatu du Iglesiasek
Podemoseko buruak 'Billy el Niño' poliziak frankismoan ustez egindako torturak kontatu ditu Kongresuan. Rajoyren Gobernuak ez du aukera hori kontutan izan.
2018/05/27 - 22:35
Podemoseko militanteek Iglesias eta Montero babestu dituzte
% 68,42k alde bozkatu du; % 31,58, berriz, aurka. Barne-galdeketako parte-hartzea zuzendaritzak aurreikusitakoa baino handiagoa izan da.
2018/05/25 - 20:47
Podemosek baldintzarik gabe babestuko du Rajoyren kontrako zentsura-mozioa
Hala ere, gobernatu nahi badu, gainerako talde politikoekin akordioak egin beharko dituela gogoartu dio Pablo Iglesiasek Pedro Sanchezi.
2018/05/25 - 19:46
Iglesiasek ez dio baldintzarik jarriko PSOEri zentsura mozioa babesteko
Pablo Iglesiasek prentsaurrean adierazi duenez, Podemosek ez dio baldintzarik jarriko Pedro Sanchezi Mariano Rajoyren aldeko zentsura mozioa babesteko.
2018/05/24 - 16:13
Ekaitz politikoa sortu du Gurtel auziko epaiak
Ciudadanoseko buruzagiak oso larritzat jo du Gobernuko alderdia kondenatu izana eta bere harremana berrikusi beharko dutela iragarri du.
2018/05/21 - 22:11
Podemosen Euskadiko militanteak harrituta daude egunotako polemikarekin
Bihar irekiko da Pablo Iglesiasen eta Irene Monteroren etorkizuna erabakitzeko epea. Militante gehienek euren botoa oso argi dute. Euskadiko zuzendaritzak babesa emango die.
2018/05/21 - 15:33
Iglesias eta Monteroren jarraipenari buruzko barne galdeketa, asteartetik igandera
Astearte arratsaldeko bostetatik igande arratsaldeko ordu biak arte eman ahal izango dute botoa Podemosen izena emanda dauden kideei.
2018/05/20 - 20:23
Iglesiasek eta Monterok 'jarraitzearen alde' bozkatuko du Lander Martinezek
Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiaren ustetan, EAEko militanteek gauza bera egingo dute. Podemoseko agintarien postuei buruzko barne galdeketa egingo dute alderdian.
2018/05/20 - 00:57
Iglesiasen eta Monteroren karguak, Podemoseko kideen esku
Bi politikariek erositako etxea dela eta sortutako polemikaren ostean iragarri dute erabakia, gaur arratsaldean emandako prentsaurrekoan.
2018/03/10 - 14:05
Boza-txartel guztietan Podemoseko marka egongo dela bermatu du Iglesiasek
Podemoseko idazkariak argitu adierazi duenez, "aldaketaren adierazle nagusia da Podemos, eta bere izena agertu behar da hauteskunde-hitzordu guztietan".
2018/01/13 - 16:30
Kataluniako hauteskundeetako emaitza txarra izan zela uste du Iglesiasek
Alderdikideen aurrean Pablo Iglesiasek onartu du Kataluniako hauteskundeetako emaitza txarra izan zela eta gauzak modu egokiagoan egin zitezkela.
2017/12/13 - 19:15
Tanke batetik mehatxu egin zion gizona ikertzeko eskatu du Puigdemontek
Bideoan, “Espainiaren arazoei konponbidea bilatzen” ari zaiola dio gizon batek murrikaz, eta “Puigdemonti ezusteko bat” emango diola.
2017/12/13 - 18:54
Bi gaztek Puigdemont eta Iglesias mehatxatu dituzte tanke bat erabilita
Defentsa ministerioak argitu du bideoan agertzen direnak ez direla militarrak. Antza abenduaren 8an grabatu zuen Zaragozako ate irekien eguna osapatzen ari zen base militar batean.
2017/11/17 - 13:23
Maria Valiente Gipuzkoako batzarkidea, Podemos Euskadiren buru izateko hautagai
Denontzat-Para Todas hautagaitzak Pablo Iglesiasen aldekoak batzen ditu Podemos Euskadiren baitan; Bizkaian, Miren Gorrotxategi da ordezkaria eta, Garbiñe Ruiz, Araban.