Galdeketa Podemosen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Podemoseko militanteek Iglesias eta Montero babestu dituzte

% 68,42k alde bozkatu du; % 31,58, berriz, aurka. Barne-galdeketako parte-hartzea zuzendaritzak aurreikusitakoa baino handiagoa izan da.
Pablo Iglesias eta Irene Montero, Podemos. EiTB
Pablo Iglesias eta Irene Montero, Podemos. EiTB

Podemoseko militanteek Pablo Iglesiasek eta Irene Monterok haien karguetan jarraitzearen alde bozkatu dute. Hala, Iglesiasek alderdiko idazkari nagusi izaten jarraituko du, eta Montero Diputatuen Kongresuko bozeramailea izango da. % 68,42ak alde bozkatu du; % 31,58ak berriz, aurka. Barne-galdeketako parte-hartzea zuzendaritzak aurreikusitakoa baino handiagoa izan da.

Iglesiasek eta Monterok Madrileko Galapagar herrian erositako txaletaren argazkiak eta datuak hedabideetan zabaldu ostean sortutako polemika kontuan izanik, barne-galdeketa deitu zuten bikotearen sinesgarritasunari buruz.

Pablo Echenique Podemoseko Antolakuntza idazkariak argitaratu ditu prozesuaren emaitzak Facebook sare sozialaren bidez.

Datu horien arabera, alderdiko 128.300 kidek bozkatu dute bien alde (% 68,42); 59.224 (% 31,58) kidek, ordea, dimisioa eman behar dutela adierazi dute.

652 pertsonek boto zuria eman dute, parte-hartzaileen % 0,35ek. 487.772 militante zeuden bozkatzera deituta.

Honako galdera honi erantzun behar izan diote: "Pablo Iglesiasek eta Irene Monterok Podemosen idazkaritza nagusian eta Kongresuko bozeramailetzan jarraitu behar dutela uste duzu?".

Galdeketan ez dute Galapagarren erositako etxebizitza aipatu. Izan ere, bi buruzagien esanetan, kontsultan ez dute zein etxetan bizi behar duten galdetu nahi, hartutako erabaki pertsonalek haien karguetan jarraitzeko sinesgarritasuna ematen dieten ala ez, baizik.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X