Pablo Iglesias
2016/02/24 - 21:08
Antonio Hernandok gezurretan ari direla leporatu dio Podemosi
Gezurretan ari direla leporatu die bozeramaile sozialistak eta ez dute inbestidura ustelera itxaron nahi negoziatzen jarratizeko adierazi du.
2016/02/24 - 20:05
Rajoyren 'itxaropen handiena' izatea egotzi dio PSOEk Iglesiasi
Negoziazioak bertan behera utzi izana "arduragabekeria" dela deitoratu du alderdi sozialistak.
2016/02/24 - 17:50
Podemosek bertan behera utzi ditu PSOErekin abiatutako negoziazioak
Alderdi morea eta PSOEk Ciudadanosekin sinatutako akordioa ez direla bateragarriak esan du Iñigo Errejonek.
2016/02/23 - 21:16
Sanchezek porrot egingo duela uste du Pablo Iglesiasek
Pablo Iglesiasek argi esan du: PSOE eta Ciudadanos alderdiek lortuko duten akordioak ez du baliorik, Pedro Sanchez Gobernuko presidente izateko zenbakiek ez dutelako ematen.
2016/02/23 - 21:03
Iglesias: 'Sanchezek bere burua baztertu du presidente gisa'
Podemoseko buruak nabarmendu du hautagai sozialista ez dela gobernuburu izango PPk babestu ezean.
2016/02/21 - 15:07
Pedro Sanchezen inbestidura lortzeko berebiziko astea hastear da
PSOEk, Podemosek, IUk eta Compromisek egingo duten bilera bihar arratsaldean izango da.
2016/02/19 - 23:19
Iglesias: 'Lauko bilera Espainiako Gobernu berriaren argazkia da'
Pablo Iglesiasek esan du PSOE, Podemos, IU eta Compromis alderdiek koalizio-gobernua osatzeko baliatu behar dutela bilera, eta ohartarazi du Pedro Sanchezek gutxiengoan agintzea ez dutela babestuko.
2016/02/19 - 19:53
Sanchezek onartu egin du PSOE-Podemos-IU-Compromis bilera egitea
Lau alderdiak negoziatzen ari dira jada, bileraren data eta lekua adosteko.
2016/02/18 - 15:52
Pablo Iglesias eta Alberto Garzon bildu dira gaur
Ekimena Alberto Garzonek izan du. PSOEri, Compromisi eta Podemosi agiri bat aurkeztu die ezkerreko alderdien indar metaketa proposatuz.
2016/02/18 - 13:49
Iglesiasek onartu egin du Garzonen 'lauko' negoziaziorako proposamena
Gobernua IUrekin, PSOErekin eta Compromisekin osatzeko negoziazioak abiatzeko prest agertu da Podemoseko burua.
2016/02/15 - 14:22
Podemosek Kataluniako galdeketa sartu du PSOEri egindako eskaintzan
Gainera, Espainiako Gobernuaren baitan Plurionazionalitate, Administrazio Publiko eta Udal gaietarako ministerio bat osatzea proposatu du.
2016/02/05 - 15:42
Iglesiasek Sanchezi esan dio ez duela negoziatuko C’s tartean badago
Podemosen buruak esan du PPrekin ez dela inora joango, baina inbestidurarako epea ahalik eta motzena izateko nahian bat egiten du popularrekin.
2016/02/05 - 10:53
Iglesiasek babesa eskainiko dio Sanchezi koalizio-gobernu baten truke
Podemos alderdiak PSOE eta Ezker Batuarekin batera Gobernua osatzeko eskaintza publikoki aurkeztu zuenetik lehen aldiz bilduko dira elkarrekin.
2016/02/03 - 13:02
Urkulluk esan du EAJ 'guztiekin' negoziatzeko prest dagoela
Lehendakariaren arabera, jeltzaleek "ez dituzte marra gorriak", baina uste du lau alderdi nagusiek ez dutela "gobernu posiblea egiteko borondaterik".
2016/02/02 - 21:38
Rivera: 'Rajoyk amore eman du'
Albert Riverak berretsi egin du Ciudadanosen asmoa PPrekin eta PSOErekin "trantsizio gobernu erreformista" baterako ituna lortzea dela.
2016/02/02 - 21:08
Iglesiasek aldaketa gobernua osatzeko eskaintza egin dio berriz PSOEri
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak berretsi du ez dela posible bere alderdiak eta Ciudadanosek gobernu akordio bat lortzea.
2016/02/02 - 20:31
Iglesias: 'Podemosek eta C's-ek ez dugu gobernu akordioa lortuko'
Podemoseko idazkari nagusiak "aldaketa gobernua" osatzeko eskaintza egin dio berriz PSOEri.
2016/02/02 - 20:03
Rajoyk berretsi egin du ez duela babesik gobernua osatzen saiatzeko
Rajoyk onartu du oraingoan Espainiako erregeak ez diola luzatu gobernua osatzeko proposamena, eta berriro babestu du PP, PSOE eta Ciudadanosen arteko koalzio-gobernua.
2016/02/02 - 12:06
Gobernu berriaren balizko osaera, Podemos Zaragozaren arabera
Kontu ofizialak txioa ezabatu zuen handik gutxira. Eskemaren arabera, Iñigo Errejon Barne ministro eta Alberto Garzon Ekonomiako buru izango lirateke.
2016/02/02 - 00:50
Espainiako erregearen papera inbestidura prozesuan
Espainiako Konstituzioak hala aginduta, erregea presidentegaiak proposatzera derrigortuta dago, inbestidura saioa egin eta epeak abiarazteko.