Pablo Iglesias
2016/03/30 - 16:26
Pablo Iglesias eta Pedro Sanchez bi orduz izan dira bilduta
Pablo Iglesias ahalegin pertsonalak egiteko prest dago Sanchezek koalizio progresitaren alde egiten badu. Bi orduz izan dira bilduta eta harremana adeitsua izan da.
2016/03/30 - 13:29
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias Kongresuan bildu dira
PSOEko eta Podemoseko buruzagiak bilduta daude, sozialistek Ciudadanosekin duten ituna baztertu gabe berriro negoziatzea posible den aztertzeko.
2016/03/30 - 01:22
PSOE-C's ituna berretsi du Sanchezek, Iglesiasekin bildu aurretik
Alderdi Sozialistarekin eta Ciudadanosekin batera, hiruko negoziazio mahaia osatzea proposatuko dio Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi asteazken honetako batzarrean.
2016/03/29 - 16:22
Pedro Sanchezek akordiorako planteamendua egingo dio Pablo Iglesiasi
Pedro Sanchezek egin dituen adierazpen batzuen arabera, ez du baztertu bere balizko gobernuan Ciudadanoseko eta Podemoseko ordezkariak hartzea.
2016/03/18 - 20:05
Iglesiasek Pablo Echenique proposatu du Antolakuntza idazkari izateko
Proposamena Podemosen Estatuko Kontseilu Herritarrak berretsi beharko du orain. Batzarra apirilaren lehen astean egingo dutela espero da.
2016/03/18 - 11:07
Pablo Iglesias erkidegoetako idazkariekin elkartuko da gaur
Gaur arratsaldean elkartuko dira Podemosen erkidegoetako idazkariak Pablo Iglesiasekin, jarraitu beharreko estrategiaz gogoeta egiteko, "arreta guztiz desbideratzen" ari direlakoan.
2016/03/17 - 14:17
Pablo Iglesias erkidegoetako idazkariekin elkartuko da ostiralean
Bestalde, Carolina Bescansa Podemosen Analisi idazkariak PSOEri leporatu dio alderdi barruko zatiketaren diskurtsoa sustatzea eta “Podemos asko” daudela zabaltzea.
2016/03/16 - 15:22
Aste Santua baino lehen batzartuko dira Sanchez eta Iglesias
Datorren asteartean edo asteazkenean egingo dute bilera eta akordioa lortzeko beste ahalegin bat egingo dutela aurreratu dute.
2016/03/16 - 15:02
Sanchez eta Iglesias 'Aste Santua baino lehen' bilduko dira
15 minutuz hitz egin dute biek telefonoz, eta euren arteko "elkarrizketa normaltzea ona" dela nabarmendu dute.
2016/03/16 - 00:48
Iglesiasek kargugabetu egin du Podemoseko Antolakuntza idazkaria
"Une korapilatsu" honetan "kudeaketa txarra" egin duela esan du Podemoseko buruak. “Herri antolakuntza eta parte-hartzea eraikitzen larrua” utzi duela adierazi du Pascualek.
2016/03/06 - 18:18
Pablo Iglesiasek ezetz erantzun dio Otegiren eskaintzari
Podemoseko idazkari nagusiak aipamena egin zion atzo Arnaldo Otegik Anoetako Belodromoko ekitaldian arratsaldez egin zituen adierazpenei.
2016/03/06 - 15:09
Podemos jolas dabil hauteskunde bila, Pedro Sanchezen arabera
Dena dela, Podemoseko agintarek esan dutenez, akordioa itxi nahi dute PSOErekin, Espainian aldaketa gauzatzeko.
2016/03/06 - 14:54
Independentistekin bat egiteko ezetza eman dio Iglesiasek Otegiri
Podemos alderdi euskalduna eta espainola dela esan du Pablo Iglesiasek.
2016/03/04 - 20:39
Iglesias: 'Gaur gauean bertan lanean has gaitezke akordioa lortzeko'
Iglesiasek "eskua" luzatu dio Sanchezi: "gaur gauean bertan lanean has gaitezke Valentziako Gobernuan lortutako akordioaren antzeko bat lortzeko".
2016/03/03 - 22:13
Felipe Gonzazlezek Pablo Iglesiasi: 'Ez naiz orain minduko'
Podemoseko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidente ohiari egotzi zion GALen ardura, “iragana kare biziz zikinduta” duela esanda.
2016/03/02 - 15:55
Iglesias eta Sanchez elkarri mokoka GAL dela-eta, inbestidura saioan
Podemoseko buruak, Felipe Gonzalezek kare biziarekin eskuak zikinak dituela salatu du. Sanchez-ek Gonzalez defenditu du eta Arnaldo Otegi preso politiko dela esatea leporatu dio Pablo Iglesiasi.
2016/03/02 - 14:27
Desegin da Sanchezen babesa lortzeko itxaropena debatearen ostean
Ika-mika gogor batean, Espainiaren berritze demokratikorako oztopo izatea egotzi dio Rajoyri Sanchezek. Iglesiasek, berriz, berriro negoziatzeko eskua luzatu dio Sanchezi.
2016/03/02 - 12:32
Iglesias eta Domenech, besarkada eta muxua ezpainetan
Pablo Iglesiasek eta Xavier Domenechek elkarri ezpainetan muxu emanez ospatu dute bere lehen eguna Kongresuan.
2016/03/02 - 11:50
'Gurekin negoziatzeko eskua luzatzen dizut berriro'
'Benetako aldaketa' ekarriko duen gobernua eratzeko eurekin negoziatzeko eskatu dio Pablo Iglesiasek Pedro Sanchezi.
2016/03/01 - 21:09
Talde guztiek errefusatu dute Pedro Sanchezen diskurtsoa
Podemoseko buruzagiak kritikatu du "asmo onez" soilik hitz egin duela, PSOE-Ciudadanos itunaren xehetasunak aipatzea saihestuz.