Pablo Iglesias
2016/04/15 - 22:21
Rajoy Kongresuan agertzea eskatzen du oposizioak
Lotsaren gobernua, horrela deitu dio Pedro Sanchezek Rajoy, Soria eta Montororen gobernuari. Agerraldia eta azalpenak eskatu dizkio Podemosek Rajoyri.
2016/04/12 - 22:57
Podemosek Gizarte Larrialdiko Legea tramitatzeko babesa jaso du
Neurri-sorta da, 'Plan 25' izenekoaren barnean; xedea da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 25. artikulua betetzen dela bermatzea.
2016/04/12 - 16:08
Gobernu berria osatzen saiatuko dela esan du Pedro Sanchezek
Mariano Rajoyren gobernuarekin amaitzeko eskatu dio Sanchezek Pablo Iglesiasi, eta horretarako PSOE eta Ciudadanosekin bat egiteko.
2016/04/12 - 15:23
'Betoak' albora ditzala eskatu dio Sanchezek Iglesiasi
'Egoera desblokeatzeko eskatzen diot publikoki Iglesiasi, lotsaren gobernuari amaiera elkarrekin emateko, eta Soriak eta Rajoyk ministro eta presidente izateari uzteko', esan du Sanchezek.
2016/04/08 - 23:15
Iglesiasek erreferendumari babesa eman dio berriz Puigdemonten aurrean
“Beti defendatu izan dugu eta babesten jarraituko dugu”, adierazi du Podemoseko idazkari nagusiak. Bestalde, bere bide orriaren aplikazioan “irmo” mantenduko dela esan du Puigdemontek.
2016/04/08 - 14:41
Podemosek datorren astean egingo du PSOE-C´s itunari buruzko kontsulta
Iglesiasek aurreratu du galdeketa prozesua apirilaren 14tik 16ra izango dela, eta PSOE-C's itunaren eta Podemosek proposatzen duenaren artean hautatzeko eskatuko dute.
2016/04/08 - 14:24
Podemosek oinarriei galdetuko die PSOE-C's gobernua babesten duten
Bi galdera egingo zaizkie: Rivera-Sanchezen itunean oinarritutako gobernu bat nahi al duzu? Podemosek defendatzen duen aldaketarako gobernuaren proposamenarekin bat al zatoz?
2016/04/08 - 13:53
EAEko herritarren % 3k bakarrik aldatuko luke botoa hauteskundeetan
% 39k nahiago du PSOEk, IUk eta Podemosek osatutako Gobernua; % 2k, PP-Ciudadanos; eta % 3k, PP-PSOE-Ciudadanos.
2016/04/08 - 12:07
Riverak jarrera aldatzeko eskatu dio Podemosi berriro bildu nahi badu
Bestalde, PSOErentzat "negoziaezinak" dira Podemosen hainbat proposamen berri. Pablo Iglesiasek prentsaurrekoa emango du alderdiko zuzendaritzaren bileraren ondoren.
2016/04/07 - 22:07
Ciudadanosek Podemosen proposamenak aztertuko ditu
PSOE, Podemos eta Ciudadanos alderdiek hiru aldeko bilera izan dute. Jokoan gobernagarritasuna. Hiru alderdien negoziatzaileak bi ordu eta erdi egon dira elkarrekin negoziatzen.
2016/04/07 - 18:58
PSOE, C’S eta Podemos Kongresuan bildu dira, akordio bila
Espainiako Gobernu berria osatzeko ahaleginean, lehen aldiz batuko dira hiru alderdiotako ordezkariak.
2016/04/03 - 15:56
Alderdi politikoak, erabakigarria izan daitekeen aste baten atarian
PSOE, Podemos eta Ciudadanos hasiko dira lehen aldiz negoziatzen, aurreko astean Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek bilera egin ostean. Apirilean zehaztuko da hauteskunde berriak izango diren.
2016/04/02 - 16:44
Podemosen gaurko erabakia: hauteskundeak, ala gobernuan egotearen alde
Pablo Iglesiasek galdera hori luzatuko die militanteei, alderdiaren Estatuko Herritarren Batzordean. Pablo Echenique Antolakuntza idazkariak onartu du militanteek babes handiagoa izan behar dutela.
2016/04/02 - 16:35
Sanchezek PSOE, Ciudadanos eta Podemosen arteko akordioa premiatu du
PSOEko idazkari nagusiak Batzorde Federalean esan duenez, Gobernua osatzeko negoziazioak garai erabakigarrian sartu dira. Sanchezek uste du alderdien erabakiak behin betikoak izango direla.
2016/04/02 - 15:14
Iglesiasek, militanteei: hauteskundeak, ala gobernu ez progresista
Pablo Echeniquek, ordea, aitortu du militanteek ez dutela behar bezalako arretarik izan, agintarien aldetik; Antolakuntza idazkariak dio hemendik aurrera elkarrizketa nagusi izango dutela.
2016/04/02 - 11:40
Podemosen krisiari azkena ematen ahaleginduko da gaur Iglesias
Estatuko Podemosek hitzordu garrantzitsua du: "garai berria"ri ekingo diola irudikatuko du gaur.
2016/04/02 - 10:33
EAEko Ahal Duguko 78 kidek Iglesias babestu dute Pascualen auzian
Podemosek idazkari nagusiak alderdiko Antolakuntza idazkaria kargugabetu zuen eta Nagua Alba eta Eduardo Maura EAEko Ahal Duguko zuzendaritzako kideek erabakia kritikatu zuten.
2016/04/01 - 16:42
Espainiako Gobernuaren eraketan aurrerapausurik eman al da?
Espainiako Gobernuaren eraketan aurrerapausua eman dela dirudi aste honetan, baina benetako aurrerapusua izan da ala taktika edo itxura besterik ez?
2016/03/30 - 22:42
Sanchez eta Iglesias, akordiotik gertuago
Podemosek hitz egingo du PSOErekin eta Ciudadanosekin, baina bi protagonistek bileraren irakurketa ezberdinak egin dituzte:Pablo Iglesiasek ez du Ciudadanos gobernuan nahi eta abstentzioa eskatuko dio
2016/03/30 - 16:34
Sanchez:'Aldaketaren gobernutik gertuago eta bozetatik urrunago gaude'
Bestalde, Pablo Iglesiasek iragarri du PSOEren Gobernuan sartzeari uko egiteko prest dagoela, horrek Podemosen eta PSOEren arteko koalizio aurrerakoiari bide ematen badio.