Pablo Iglesias
2016/06/10 - 01:28
Estatuko alderdiek ekin diote ekainaren 26ko hauteskunde kanpainari
Gobernurako hautagai nagusienek Madril hautatu dute euren hauteskunde kanpainako hasiera-ekitaldiak kokatzeko.
2016/06/09 - 16:08
A20ko porrota bizkarrean, gauerdian ekingo diote alderdiek kanpainari
Estatuan, Unidos Podemosek PSOE gaindituko ote duen da zalantza nagusia. EAEn, Unidos Podemosen eta EAJren arteko lehia estua aurreikusi dute.
2016/06/01 - 01:28
Rajoy, Sanchez, Iglesias eta Riveraren arteko debatea, ekainaren 13an
TVE, Antena 3 eta Telecinco kateetako kazetariek zuzenduko dute eztabaida. Egun berean Espainiako futbol selekzioak Eurokopako partida jokatzen du eta telebistaz emango dute.
2016/05/13 - 22:26
'Unidos Podemos', Podemosek eta IUk koalizioari jarri dioten izena
Pablo Iglesiasek berak eman du horren berri sare sozialen bidez. Esan du ohorea dela Alberto Garzonekin bide honi ekitea. Garzonek ere sare sozialetan eman du albistea.
2016/05/13 - 21:46
'Unidos Podemos', Iglesiasen eta Garzonen koalizioa hauteskundeetarako
Podemoseko eta Izquierda Unidako liderrek twitter bidez jakinarazi dute albistea, ia aldi berean.
2016/05/12 - 22:42
Iglesiasek eta Garzonek militanteen oniritzia dute koaliziorako
Oraindik erabakitzeke dago koalizioaren izena, eta biharko adostu beharko dute, Hauteskunde Batzordean erregistratu ahal izateko.
2016/05/08 - 16:17
Sanchez: 'Hautetsontzietan ordainduko dute aldaketa blokeatu izana'
Ekainaren 26an izango diren hauteskundeetarako hautagai izendatuko duten egun berean egin ditu Sanchezek adierazpen horiek, primarioetara aurkeztu den bakarra izan baita.
2016/05/07 - 15:32
IU eta Podemosen negoziazioek aurrera jarraitzen dute
Izquierda Unidak zerrendetan sei postutik bat izatea eskatzen dio Podemosi koalizioan joateko ekainaren 26ko hauteskundeetara.
2016/05/06 - 23:19
Iglesias: 'Akordioak hobeak dira erabakitzeko eskubidea aitortuta'
Pablo Iglesias Barakaldoko BECen izan da ostiral honetan, Ahal Duguren ekitaldi politikoan.
2016/05/06 - 19:08
Pablo Iglesiasek atea itxi dio EH Bildurekin koalizioan joateari
Pablo Iglesias Podemosen buruak azaldu duenez, "egoerak ez du ahalbidetzen" EH Bildurekin hauteskundeetarako koalizioa egitea, eta iritzi horrek alderdi barruan "babes zabala" duela uste du.
2016/05/06 - 15:44
Iglesiasen ustez, egoera ez da egokia EH Bildurekin koalizioa egiteko
EAEri dagokionez, irabazteko aurkeztuko direla esan du, baina “denekin” hitz egin beharko dutela aitortuta. Gainera, Eusko Jaurlaritzak politika sozial hobeak egin beharko lituzkeela iritzi dio.
2016/05/05 - 23:26
Podemosek atea itxi dio EH Bildurekin koalizioan joateko aukerari
Pablo Iglesiasek atea itxi dio EH Bildurekin koalizioan joateko edozein aukerari, bai udazkeneko autonomikoetan, eta baita ekaineko hauteskunde orokorretan ere.
2016/05/05 - 13:33
Podemos ez da EH Bildurekin batera aurkeztuko EAEn eta Nafarroan
Adolfo Araiz EH Bildu alderdiak Nafarroako Parlamentuan duen bozeramailearen esanetan, Pablo Iglesiasen hitzek "erabat desautorizatzen dute Nafarroako Podemosen egitura".
2016/04/28 - 21:54
Alderdiek ez dute baztertzen hauteskunde-gastuak murrizten saiatzea
Deiak egin dizkiote elkarri eztabaidatzeko, irtenbideren bat bilatzea xede. PSOEk eta Ciudadanosek proposamen zehatzak egin dituzte, dagoeneko.
2016/04/27 - 00:29
Aukerarik al dago oraindik hauteskundeak saihesteko?
Hauteskundeak berriro ez deitzeko, asteazken honetan proposatu beharko lukete hautagai bat; pentsaezina da hori, dagoeneko.
2016/04/26 - 22:36
Erregeak ez du hautagairik proposatu eta hauteskundeak izango dira
Felipe VI.ak, alderdietako liderrekin egindako kontsulta-sorta amaituta, baieztatu du ez dagoela presidente izateko gutxieneko babesa duen hautagairik.
2016/04/26 - 22:09
Sanchezek eta Rajoyk ez dute babes nahikorik presidente izateko
Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi leporatu dio hauteskundeak errepikatu behar izatea. Oso gogor aritu da Podemoseko idazkari nagusiaren aurka.
2016/04/25 - 08:10
Erregeak kanpaina doia eskatu du, hauteskundeak izango direlakoan
Inbestiduraz baino gehiago, hauteskundeez hitz egin dute Espainiako erregeak eta alderdiek. Astearte honetan Rivera, Iglesias, Sanchez eta Rajoy hartuko ditu Felipe VI.ak.
2016/04/22 - 10:55
Iglesias: 'Herritarrek duintasuna berreskuratu dute Barkosekin'
Podemoseko burua eta Nafarroako Gobernuko presidentea bildu egin dira, lehen aldiz, Iruñean.
2016/04/19 - 14:15
Iglesiasek 'zail' ikusten du PSOErekin azken orduko akordioa lortzea
Podemoseko buruaren esanetan, 'koalizio handia' osatzeko presioak izango dira datozen egunetan. Halaber, hauteskundeak errepikatzekotan zerrendak mantentzearen alde agertu da.