Pablo Iglesias
2016/08/18 - 14:16
Iglesias eta Sanchez hitz egiteko prest, Rajoyk porrot egiten badu
Pablo Iglesiasek adierazi duenez, Pedro Sanchezekin hitz egin du eta biak prest daude Rajoyk porrot egiten badu, hitz egiten hasteko.
2016/07/25 - 16:11
Aste honetan zehaztuko dute inbestidura-saiorik dagoen, eta noiz
Espainiako errege Felipe VI.a alderdiekin bilduko da, bihartik aurrera, eta aste-amaieran emango dute jakitera inbestidura-saiorik deitzen duten, eta, deitzekotan, noizko egingo duten.
2016/07/21 - 15:35
Asteartean ekingo dio erregeak bilera-sortari
Nueva Canariasekin hasiko da, uztailaren 26an, eta ostegunean amaitu. Duela sei hilabete bezala, EH Bildu eta ERC ez dira batzarretara joango.
2016/07/20 - 22:47
Pablo Iglesiasek eta Andoni Ortuzarrek ika-mika izan dute Twitterren
Kongresuko mahaiaren presidenteordeak aukeratzeko bozketan izandako 10 boto ezezagunak izan dira eztabaidaren kausa.
2016/07/13 - 11:16
Rajoy-Sanchez, Espainiako gobernagarritasunerako bilera erabakigarria
PSOEk, dagoeneko, aurreratu du ez duela PPren Gobernurik ahalbidetuko.
2016/07/12 - 22:36
Iglesias: 'PSOE abstenitu egiten bada, PPren bazkide izango da'
Pablo Iglesiasek ohartarazi du PSOEk oso zaila izango duela oposizioan egingo duen lanari sinesgarritasuna ematea Mariano Rajoy presidente izatea ahalbidetzen badu.
2016/07/12 - 22:12
Iglesias: 'PSOE abstenitzen bada, Rajoyren bazkide izango da'
Bilera honetan bien arteko desadostasunak agerian gelditu dira. Iglesiasek ez du Rajoyrekin ezer jakin nahi eta PSOEri egin dio dei.
2016/07/10 - 15:46
Obamak Espainian eratzen den 'edozein Gobernurekin' egingo du lan
Hala adierazi du Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearekin bildu ostean.
2016/07/09 - 19:52
'Fakzioak' baztertzea eskatu du Iglesiasek, Podemos sinesgarri izateko
Iglesiasek ekainaren 26ko hauteskundeen osteko egoera politikoari buruzko txosten bat aurkeztu du gaur Madrilen Kontseilu Herritarraren aurrean.
2016/07/02 - 19:32
Iglesias: 'Etorkizun gehien duen Espainiako indar politikoa gara'
Horrez gain, eta hauteskunde-itunei buruz aritzean, Iglesiasek azpimarratu du gaur egin duten batzarrean 'gogobetetasuna dela nagusi konfluentziekin'.
2016/07/01 - 23:25
Beldurrari egotzi dio Podemosek hauteskunde orokorretako boto galera
Bestalde, Iñigo Errejonek esan du Podemosen baitan ez dagoela zatiketarik eta ez du zalantzan jarri IUrekin egindako hautagaitza bateratua.
2016/06/30 - 12:28
Rajoy alderdiekin hitz egiten hasiko da gaur
Gobernuko jarduneko presidenteak ez du egutegirik finkatu, “aurretik ez duelako ezer erabaki”. Hala ere, lehen hartu-emana Pedro Sanchez PSOEko buruzagiarekin izango du.
2016/06/27 - 01:58
Pablo Iglesias: 'Emaitzak ez dira pozgarriak'
Iglesiasek esan duenez, igande honetan egindako hauteskunde orokorretan lortu dituzten emaitzak "ez dira pozgarriak", eta "hausnarketa egiteko garaia" dela adierazi du.
2016/06/26 - 16:36
Estatuko alderdi nagusietako zerrendaburuek bozkatu dute
Mariano Rajoy, Pablo Iglesias eta Pedro Sanchez hautagaiek Madrilen eman dute botoa; Albert Riverak, ordea, Bartzelonan.
2016/06/25 - 01:42
PPri bozkatzeko eskatu die Rajoyk PSOEko eta Ciudadanoseko moderatuei
Pedro Sanchezek "Espainia populismotik eta nazionalismotik babesteko" deia egin du eta Pablo Iglesiasek esan du Elkarrekin Ahal Duguri bozkatzea dela Rajoyri irabazteko boto baliagarri bakarra.
2016/06/22 - 14:39
Ministroaren dimisioa eskatu dute Sanchezek, Iglesiasek eta Riverak
'Público' hedabideak kaleratutako entzuketak direla-eta eskatu dute hiru hautagaiok jarduneko ministroaren dimisioa, eta Fernandez Diaz nahasita egon den beste polemika batzuk ekarri dituzte gogora.
2016/06/21 - 09:10
Iglesiasen presidentetza ez duela babestuko argitu du Sanchezek
PSOE Unidos Podemosen atzetik geratzeko aukeraz hitz egin zuen, atzo, zeharka bada ere, Sanchezek. Argi utzi zuen ez dutela Mariano Rajoyren gobernurik babestuko, ez eta Iglesiasenik ere.
2016/06/14 - 19:26
Lauko eztabaidak ez zituen ezbaian daudenak konbentzitu
Hauteskunde orokorrei begira lauko eztabaida izan zen atzo. Bakoitzak bere jarrera defendatu eta aurkariari kritikak egiten jardun zuten Espainiako telebistek zuzenean eman zuten solasaldian.
2016/06/14 - 02:16
Gobernatzea zaila dela esanez defendatu du bere burua Rajoyk
Hauteskundeak errepikatzearen ardura leporatu dio Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi, eta honek “arerioa Alderdi Popularra” dela esanez erantzun dio.
2016/06/13 - 12:14
Hautagai nagusien arteko eztabaida bakarra, gaur, telebistan
22:00etan abiatuko da eztabaida saioa, eta kanpaina joan den ostiralean abiatu zen arren, gaurko eztabaidak ezarriko duela "benetako" hasiera adierazi dute adituek.