Erregeak ez du hautagairik proposatu eta hauteskundeak izango dira
Felipe VI. Espainiako erregeak astearte honetan Patxi Lopez Kongresuko presidenteari esan dionez, ez du presidentetzarako hautagairik proposatuko, eta, hortaz, hauteskundeak izango dira; izan ere, erregeak baieztatu du ez dagoela presidente izateko gutxieneko babesa duen hautagairik.
Errege Etxeak oharra eman du, non azaltzen duten erregeak "alderdi politikoek aukeratutako ordezkarien informazioa" aztertu duela. Astelehen eta asteartean jaso ditu ordezkari horiek, parlamentuan dauden alderdi ia guztienak.
Oharrak nabarmentzen du Felipe VI.ak ez duela hautagairik proposatuko, eta, hortaz, Konstituzioaren 99. artikuluak aurreikusten duenez, "erregeak bi ganberak desegin eta hauteskundeak deituko ditu", lehen inbestidura-botaziotik bi hilabetera ez dagoelako Kongresuaren konfiantza duen hautagairik.
Lopez: akordiorik ezak "frustrazioa eta haserrea" sortzen ditu
Kongresuko presidenteak, Patxi Lopez sozialistak, esan du akordiorik ezak bere iritziz "frustrazioa eta haserrea" sortzen dituela herritarrengan, baina espero du hautesleek kontuan izatea "batzuek ahalegina egin dutela, beste batzuek ez, eta beste batzuek oztopo gehiago jarri dituztela".
Lopezek adierazi du Felipe VI.ak ere, "ia espainiar guztiek bezala" nahiago zuela prozesu honen amaieran gobernua izatea. "Herritarren elkar ulertzeko beharra inposatu digute, eta ez gara hori kudeatzeko gai izan", deitoratu du presidenteak. Hala ere, nabarmendu du berriro hauteskundeak egitea "erabat demokratikoa dela"; hala, herritarrek berriz esan ahal izango dute "zer egin".
Lopezek esan du normaltasun demokratikoko adierazlea dela bihar eta etzi Ganberan osoko bilkura egotea; izan ere, legegintzaldiaren amaieran beti egiten den zerbait izaten da, nahiz eta handik gutxira Gorteak desegin. Talde politikoek iritziak eta nahiak adierazten dituzte, nahiz eta ekimenak ez gauzatu.
Lopezek aseguratu du erregeak ez diola ezer esan hauteskunde-kanpainaz, ez eta haren balioa murrizteaz. Kongresuko presidenteak esan du oso zaila dela hori mugatzea; alde batetik, lege organiko bat aldatu beharko litzateke, eta, beste alde batetik, hauteskundeak deitzen direnetik "berme demokratiko asko" garatzen direlako.
Adibide moduan, mahaien zozketak, hauteskunde-batzarrak eta atzerrian botoa emateko prozedurak jarri ditu. Epeak "nahiko neurtuta" badaude ere, Lopezek gogorarazi du alderdi politikoek adostu ahal dutela "kanpainan edo mitinetan diru gutxiago erabiltzea, eta debate gehiago egingo direla", baina nabarmendu du hori alderdiek erabaki behar dutela.
Maiatzaren 3an, dekretua
Erregeak maiatzaren 3an sinatuko du dekretua, Gorte Nagusiak desegin eta hauteskundeak ekainaren 26an deitzeko. Dekretua egun horretan bertan argitaratu eta sartuko da indarrean; hala aurreikusten dute Konstituzioak eta ondorengo lege-xedapenek.
Lehen inbestidura-botazioa martxoaren 2an egin zutenez, Pedro Sanchez presidente izaten arrakastarik gabe saiatu zenean, maiatzaren 2ko 23:59an amaituko da bi hilabeteko epea Kongresuaren konfiantza erdiesten ahalegintzeko. Konstituzioak hala jasotzen du, 99.5 artikuluan.
Alderdi politikoen ordezkariekin egindako hirugarren kontsulta-sorta amaituta, Felipe VI.ak ondorioztatu du astearte honetan ez dagoela inbestidura-saio bat gainditzeko aukerarik duen hautagairik. Hortaz, Kongresuko araudiko 172.2 artikuluak zehazten du Ganberako presidenteak, Patxi Lopez sozialistak, erregeari Gorte Nagusiak desegiteko eta hauteskundeka deitzeko dekretua eman behar diola, eta Senatuko presidenteari ere jakinaraziko dio (PPko Pio Garcia Escudero da Senatuko presidentea).
Beraz, maiatzaren 3an, erregeak dekretua sinatuko du, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute egun horretan bertan, indarrean sartu eta hauteskunde-egutegia hasteko. 54 egunen buruan, ekainaren 26an, botazio-eguna izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.