Pagasarri mendia
2025/01/01 - 15:13
Pagasarrira igota hartu dute bizkaitar askok 2025 urtea
Urtero bezala, goizean goizetik, mendizale asko Bilboko tontorrera igo dira urte berriari ongietorria egiteko. Giroa ezin hobea izan da.
2024/01/01 - 15:02
Jendetza handia bildu da euskal mendietan 2024ari ongietorria emateko
Pagasarri, Zaldiaran edo Gorbeia dira urte berrian gehien bisitatzen diren mendietako batzuk, eta, ohiturari jarraiki, urtea naturarekin harremanetan hastea aukeratu dute hainbat euskal herritarrek.
2023/09/13 - 16:24
Pagasarriko aterpeak irekita jarraitu ahal izango du berriro esleitzen den arte
Azkenean, Bilboko Udalak baimena emango du Pagasarriko aterpeak irekita jarrai dezan zerbitzua berriro esleitu arte. Instalazioaren erabiltzaileek azken egunetan salatu dute aterpea ixteko erabakia.
2023/09/13 - 13:33
Pagasarriko aterpeak ateak itxiko ditu ostegunean
Duela 17 urte aterpea kudeatzeko enkantea irabazi zuenak erretiroa hartuko du, eta langileek giltzak itzuli behar izan zizkioten Bilboko Udalari. Udalak laster plegu berri bat idaztea espero dute.
2022/01/01 - 16:34
Mendi buelta egitea edo Kontxan bainua hartzea, askoren plana urteko lehen egunean
Inoizko jendetzarik handiena izan da gaur goizean Pagasarrin urtea estreinatzeko. Donostian, berriz, dozenaka lagun hurbildu dira Kontxa hondartzara urteko lehen bainua hartzera.
2021/01/10 - 22:05
Ertzaintzak bi gizon erreskatatu ditu Ganekogorta mendian
Mendizaleak galduta zeuden, elurretan harrapatuta, eta erreskate taldea eurengana heldu ahal izan da. Biak hipotermiarekin iritsi dira Gurutze Gorriaren anbulantziaraino.
2021/01/06 - 12:29
Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea itxi dute elur-jausi arriskuagatik
Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, iparraldeko bidea baino luzeagoa baita.
2020/11/13 - 17:27
Bilboko mendiak eta parkeak ezagutzeko ibilbideak proposatu dizkie Udalak herritarrei
Familian egiteko ibilbideak dira guztiak, oso errazak eta hiri osotik sakabanatuak. Ibilbide guztiak www.geobilbao.eus webgunean daude eskuragai.
2020/01/01 - 15:17
Urteari hasiera emateko Euskal Herriko mendietan jendetza ibili da
Eguraldia lagun, Bilbo gainean dagoen Pagasarri mendian, esaterako, jendetza ibili da gora eta behera.
2019/01/26 - 20:39
Bilbo hegoaldeko saihesbidearen luzatzea bertan behera uzteko eskatu dute
Martxan parte hartu dutenen iritzian, luzatze hori "oso garestia" da, Pagasarri mendiko babes bereziko zonalde bati kalte egingo dio eta orain arte eraikitako saihesbideak "oso trafiko gutxi" du.
2018/05/20 - 21:02
'Supersur Ez' plataformak protesta egin du luzapenaren aurka
Bizkaiko Foru Aldundiak Hegoaldeko saihesbidea luzatzeko aurkeztu duen proiektuaren aurkako mendi-martxa egin dute ehun bat lagunek gaur.
2017/04/14 - 20:00
Mendizale bat erreskatatu dute Ganekogortan
Ezbeharra eguerdian gertatu da. Gionezkoa Basurtuko ospitalera eraman dute.
2016/11/07 - 14:14
Elurra, Ganekogortan
Bilbo inguruko mendietan ere elurra ikusteko aukera izan dugu gaurkoan. Horren adibide, 999 metrora dagoen Ganekogorta.
2016/06/26 - 15:18
Hilda aurkitu dute, Pagasarrin, asteazkenetik falta zen bilbotarra
63 urteko gizonezkoaren gorpua Pagasarri mendiko sakan batean aurkitu dute, SOS Deiak zerbitzuak jakitera eman duenez.
2014/06/15 - 14:16
Adarren soinuek Batzar Nagusietarako deia egin dute, Ganekogortan
Ganekogorta mendian tradizio zaharra gogoratu dute gaur. Bizkaiko bost gailurretatik adarren soinuek Batzar Nagusietarako deia egiten zuten, eta gaur Ganekogortatik egin dute.
2014/01/07 - 22:08
Bilboko Pagasarri mendiko baserri bat erre da
Sua etxe barruan hasi da, oraindik argi ez dauden arrazoiak direla eta, baina piztu denean ez zegoen inor bertan.
2013/12/18 - 00:50
Pagasarriko hilketaren akusatua absolbitu egin dute, froga faltagatik
1996an Pagasarri mendian Nestor Gandara hil izana epaitu dute. Herri epaimahaiak absolbitu egin du akusatua, froga faltagatik.
2013/12/17 - 17:17
Pagasarriko hilketagatik auzipetua bilatu eta atxilotzeko agindu dute
Epaileak hartu du erabakia; izan ere, Iñaki A.A., 1996an egindako hilketa batengatik auzipetua, ez da epaitegira joan auziaren ebazpena jasotzera.
2013/12/10 - 19:28
Auzipetuek ukatu egin dute Bilboko gaztea hil zutela
Nestor Gandara 24 urteko gaztearen hilotza Pagaarri mendiaren magalean agertu zen. Gertakariak 1996an izan ziren.
2012/11/25 - 15:30
Txirrindulari bat hil da Pagasarri mendian
Hildakoa 42 urteko gizonezkoa da eta lehen informazioen arabera, bihotzekoak jota hil da.