Sua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Pagasarri mendiko baserri bat erre da

Sua etxe barruan hasi da, oraindik argi ez dauden arrazoiak direla eta, baina piztu denean ez zegoen inor bertan.

Bilbon, Pagasarri mendian, Larraskitu inguruan, dagoen baserri bat erre da arratsaldean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua etxearen barruko aldean hasi da.

Arratsaldeko bostak aldera piztu da sua, oraindik argi ez dauden arrazoiak direla eta. Sua hasi denean ez zegoen inor baserrian.

Suhiltzaileek su itzaltzea lortu dute, baina bertan geratzea erabaki dute, sugarrik berriro ez dela pizten zaintzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X