Pakistan
2014/12/16 - 10:17
Pakistango eskola bateko erasoa aldarrikatu dute talibanek
Armadaren Eskola Publiko batean sartu dira armatutako gizon talde bat eta eraikinaren kontrola hartu dute.
2014/12/16 - 09:40
Talibanek 132 ume hil dituzte Pakistango eskola militar batean
Armadak indarrez hartu du zentroa, talibanek eraso egin ondoren. Guztira 148 heriotza izan dira.
2014/12/10 - 12:46
Umeen eskubideak defendatzeko bat egin dute Malalak eta Satyarthik
“Indiar batek eta pakistandar batek elkarrekin” lan egin dezaketela munduari erakusteagatik pozik agertu da Malala. Satyarthik Malala goraipatu du eta “alaba” deitu dio.
2014/11/02 - 17:23
54 pertsona hil eta 88 zauritu dira Pakistanen, eraso suizida batean
Talibanek bere gain hartu dute Pakistan ekialdean, Indiako mugatik gertu, jazotako erasoa.
2014/10/10 - 17:44
Malala eta Satyarthi, pakistandarra eta indiarra, bake nobel saridunak
Malaa Yousefzai eta Hairat Satyarthy dira aurtengo bake Nobel saridunak, neskatoen eta mutikoen heziketaran alde egiteagatik, eta haurren esplotazioaren aurka iharduteagatik.
2014/10/10 - 12:49
Umeen eskubideen aldeko borrokak irabazi du Bakearen Nobel Saria
Malala Yousafzai eta Kailash Satyarthi saritu ditu Norvegiako Nobel Batzordeak.
2014/09/06 - 13:42
100 hildako baino gehiago Pakistan ekialdeko euriteen ondorioz
Gutxienez 110 hildako izan dira eurite indartsuen ondorioz. 148 lagun zaurituta daude eta 650 etxebizitza suntsitu ditu euriak.
2014/06/09 - 17:38
Gutxienez 27 hildako Karatxiko aireportuan izan den erasoan
Militar jantzita zihoazen hamar bat gizon armatu Pakistango aireportu handienean sartu eta tiroka hasi dira aireportuko terminal zaharrenean.
2014/06/09 - 11:44
Gutxienez 27 pertsona hil dira Karatxiko aireportuan izandako erasoan
Militarrez jantzita zihoazen hamar bat gizon armatu Pakistango aireportu handienean sartu eta tiroka hasi dira aireportuko terminal zaharrenean.
2014/06/09 - 11:26
Dozenaka hildako Karatxiko aireportuko erasoan
Pakistango segurtasun indarrek gaur lortu dute Karatxiko aireportua 12 orduz eraso zuen komando talibana desegitea.
2014/05/27 - 11:09
Gizonezko batzuek arreba hil dute adreiluak jaurtita, Pakistanen
Familiaren baimenik gabe ezkontzeagatik hil dute, auzitegi baten atarian.
2014/04/22 - 12:59
Pakistanek ahalmen nuklearreko misila probatu du
Pakistanek ahalmen nuklearreko misil berria probatu du gaur. Hatf-3 misilak 290 kilometroko helmena du, eta proba arrakasta handiz egin dela jakinarazi dute.
2014/04/22 - 12:35
Helmen laburreko misil nuklearra izan daitekeena probatu du Pakistanek
Indiak, eskualdeko lehiakidea eta potentzia nuklearra, sortutako defentsa estrategiari aurre egiteko programa nuklearraren baitan kokatu dute proba.
2014/03/24 - 19:07
29 atxilotu, pakistandarren lan-esplotazioaren aurkako operazio batean
Polizia Nazionalak herritarrei lanpostu faltsuak eskaintzera dedikatzen zen talde bat desegin du. Besteak beste, kebabetan esplotatzeko erabiltzen zituzten kontratu faltsuak.
2014/03/18 - 11:06
Pakistango gazte bat bortxatu eta ezkonarazi dute zor bat kitatzeko
Bere anaiak beste familia bat iraindu zuen (familia horretako emakume batekin ezkondu zen, beraien baimenik gabe) eta talde batek bortxatu zuen eta bi aldiz ezkonarazi zuten.
2014/01/19 - 12:38
17 soldadu hil eta 25 zauritu dira Pakistanen izandako eraso batean
Urrutiko kontrol bidez aktibatu dute leherkaria, eta Pakistan ekialdean egin du eztanda, konboi militar bat igarotzen ari zela. TTP mugimendu talibanak aitortu du egiletza.
2013/09/25 - 21:06
328 hildako baino gehiago Pakistanen, lurrikararen ondorioz
Gainera, 440 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte. Hala ere, datuak behin-behinekoak dira, eta gora egingo duela uste dute.
2013/09/25 - 13:22
Lurrikara batek 200 hildako baino gehiago utzi ditu Pakistanen
Astelehenean Pakistan hego-ekialdea astindu zuen lurrikarak 200 hildakotik gora eta 400 zauritu utzi ditu oraingoz; izan ere, kopuruek gora egingo dutela uste dute.
2013/08/20 - 14:39
Musharraf ofizialki akusatu dute Benazir Bhuttoren hilketagatik
Jeneral ohia etxean giltzapetuta dago iragan apiriletik. Bhutto 2007ko abenduan izandako atentatuan hil zen, erbestetik itzuli berria zela.
2013/08/05 - 12:59
Burkadun neskatila bat Pakistango superheroia da
Pakistango burkadun superheroiak haur guztien hezkuntzarako eskubideen alde borrokatzen du. Sortzaileek lehen kapitulua emititu dute eta mundu mailako arrakasta izan dute.