Pakistan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

54 pertsona hil eta 88 zauritu dira Pakistanen, eraso suizida batean

Talibanek bere gain hartu dute Pakistan ekialdean, Indiako mugatik gertu, jazotako erasoa.
Gutxienez 48 pertsona hil dira Pakistanen izandako eraso suizida batean. Argazkia: EFE
Gutxienez 48 pertsona hil dira Pakistanen izandako eraso suizida batean. Argazkia: EFE

Gutxienez, 54 pertsona hil eta 88 zauritu dira Pakistan ekialdeko Wagah herriko muga-postuan izandako eraso suizida batean, Indiako mugatik gertu, bertako iturriek jakinarazi dutenez.

Erasoa bertan 18:15ak zirenean jazo da (13:15 GMT), bandera jaitsiera ekitaldia bukatu eta gutxira. Poliziaren bozeramaile batek jakinarazi duenez, duela bi hamarkadatik Pakistanek eta Indiak egiten duten ekitaldia da, eta jende asko bildu ohi da. Wagah herriko muga-postuan militarrek ekitaldi bat egiten dute, egunero, bertako eta atzerriko bisitarien gozamenerako.

Eraso suizida egin duena 18 eta 22 urte arteko gizonezko bat izan da eta jendartean zegoela gainean zeramatzan lehergaiak eztandarazi ditu, Polizia iturrien arabera.

Litekeena da datozen orduetan hildakoen kopurua handitzea, izan ere, zaurituetako asko egoera larrian eraman dituzte ospitalera.

Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroak doluminak eman dizkie hildakoen senideei, Pakistango irratiak berri eman duenez.

Narendra Modi Indiako lehen ministroa hunkituta agertu da erasoarengatik, eta hildakoen senideei doluminak emateaz gain, zaurituen alde otoitz egin du.

Talibanek bere gain hartu dute erasoa

Pakistango talibanek bere gain hartu dute igande honetan Wagah-ko muga-postuan izandako erasoa. "Lahoreko eraso suizida errebindikatzen dugu", adierazi du Gilamn Mehsud talibanen komandanteak.

Talibanek adierazi dutenez, Pakistango Armada herrialdearen mendebaldean egiten ari diren erasoaldien erantzun gisa egin dute erasoa.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X