Pakistango gazte bat bortxatu eta ezkonarazi dute zor bat kitatzeko
Pakistango herri txiki bateko emakume gazte bat bahitu, bortxatu eta bi aldiz ezkonarazi dute, nebak beste familia bat iraindu ostean (familia horretako emakume batekin ezkondu zen, beraien baimenik gabe), Poliziak zabaldutakoaren arabera.
Iragan hilabetean, iraindutako familiak tribuen arteko bilera bat eskatu zuen, sendi horretako emakume bat baimenik gabe beste familia bateko gizonezko batekin ezkondu zela salatzeko, eta irain horren ordain gisa, iraindutako familiako kide bat baimenik gabe ezkondu zen mutilaren arrebarekin ezkontzeko eskubidea zuela erabaki zuten bertan.
Bertako polizia baten esanetan, "duela bi aste bahitu zuten gaztea, ezkontzeko, eta, egun batzuk geroago, ezkontza hautsi zuten senar ohiaren anaia batekin ezkontzeko".
"Iragan ostegunean, bi anaiek eta beste bi gizonezkok herriaren kanpoaldera eraman zuten, eta taldean bortxatu zuten, zuhaitz batera lotuta", adierazi du. Bortxaketa horretan parte hartu zuten lau gizonezkoak atxilotu dituztela gaineratu du.
Pakistango Auzitegi Gorena horrelako epaiketa eta epaien aurka agertu zen, baina, edonola ere, ez dute bilera hartan parte hartu zutenen aurkako salaketarik jarri.
Auzitegi horrek esan du ezin dela horrelako justizia paralelorik izan, baina Pakistan osoan daude horrelako batzorde tribalak, bertako agintari erlijiosoen kontrolpean.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik