París
2023/06/07 - 16:50
Beroak eragindako arriskuari aurre egiteko neurriak adostu ditu Parisko Udalak
Hiriaren itxura guztiz aldatuko duten neurrien helburua beroaren ondorioz hiltzen direnen kopurua murriztea da. Adituen ustez, 50 graduko egunak gero eta ohikoagoak izango dira 2050erako.
2023/06/06 - 16:42
7.800 manifestariren aldarria entzun da Baionan, erretretaren erreformaren aurkako hamalaugarren protestan
Parisen protestak beranduago hasi dituzte, 14:00ak jota. Zertxobait lehenago, CGT sindikatuko kideek 2024ko Olinpiar Jokoetako Batzorde Antolatzailearen egoitza blokeatu dute.
2023/05/02 - 12:16
Maiatzaren Lehena, Frantzian: 406 polizia eta 61 manifestari, zaurituta
Gainera, 540 pertsona atxilotu dituzte. 300 manifestazio inguru egin zituzten atzo Frantzia osoan, Gobernuak bultzatutako erretreten erreformaren aurka protesta egiteko, besteak beste.
2023/04/30 - 11:03
Gutxienez 38 pertsona atxilotu dituzte Frantziako futbol Kopako finalean, Macronen kontrako protesten ostean
Erretiro adina 62 urtetik 64ra igotzea dakarren legearen kontra protesta egiteko, txartel gorri sinboliko bat erakutsi eta txistu jo diote Macroni.
2023/04/29 - 20:28
Hainbat milioi euro lapurtu dituzte armaz Parisko bitxi-denda batean
Hiru gizonek lapurreta egin dute Bulgari bitxi-dendan, Frantziako hiriburuko Vendome plazan.
2023/04/15 - 14:44
130 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte pentsioen erreformaren aurkako protestetan, Frantziako Estatuan
Parisen izan dira protesta jendetsuenak, baina gogorrenak Rennesen gertatu dira. Izan ere, komisaldegiaren aurrealdeari eta Jacobinoen komentuko ateari su eman zieten.
2023/04/15 - 07:00
Erlojuaren kontrako berreraikitze lanak Notre Dameko katedralean, epeak betetzeko
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak katedrala 5 urtean berreraikitzea promestu zuen, eta sute hura piztu zenetik lau urte betetzen diren honetan, epea bete egingo dutela nabarmendu zuen atzo.
2023/04/15 - 00:10
Istiluak Parisen, Frantziako Kontseilu Konstituzionalak pentsioen erreforma polemikoa babestu ostean
Kontseiluaren erabakia tentsio handiko itxaronaldi baten ostean heldu da, sindikatuek Frantziako Estatu osoan deitutako 230 protestekin, besteak beste, Parisko udaletxe plazan egindako elkarretaratze batekin.
2023/04/14 - 20:02
Frantziako Kontseilu Konstituzionalak erretiroa hartzeko legezko adina 64 urtera igotzea babestu du
Aldiz, Konstituzionalak legearen sei artikulu baliogabetu ditu, bereziki enpresa handietan 55 urtetik gorako langileen kontratazioa sustatzeari buruzkoak. Sindikatuek datorren asteartean Macronekin biltzeari uko egin diote, eta mobilizazio egun berri bat deitu dute maiatzaren 1erako.
2023/04/14 - 09:11
Frantziako Konstituzionalaren funtsezko erabakia: Macronen erreforma gatazkatsuari bultzada edo galga
Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakiak ezin dira atzera bota, eta osorik edo zati batean baliozkotu edo atzera bota dezakete haren mende jartzen diren legeen edukia. Beraz, gaur hartuko duen erabakiak egoera erabat alda dezake.
2023/04/13 - 19:04
Poliziaren presentzia nabarmena eta tentsioa Parisen, pentsioen erreformaren aurkako protestetan
Milaka lagun bildu dira 12. protesta egun honetako manifestazioetara Parisen. Gobernuak polizia agente ugari atera ditu kalera eta tentsio uneak bizi izan dira hainbat.
2023/04/13 - 16:17
Jende gutxiago bildu da gaurkoan Ipar Euskal Herriko protestetan, "mugimenduak bizirik jarraitzen badu ere"
Frantziako Konstituzio Kontseiluak ostiralean emango du pentsioen erreformaren inguruko ebazpena, eta bezperan berriro kalera atera dira Baionan eta Parisen, besteak beste.
2023/04/11 - 17:17
Parisen Art Nouveau altxorra diren Madeleineko komun publikoak zabaldu dituzte
1905ean ireki ziren lehen aldiz eta, 12 urtez itxita egon ondoren, berriz zabaldu dituzte. XX. mende hasierako elementuak mantendu dituzte.
2023/04/06 - 19:01
Istiluak Parisen, pentsioen erreformaren aurkako 11. protesta egunean
Ostegun honetan hamaikagarren mobilizazio eguna ospatzen ari dira Frantzian, Elisabeth Borne lehen ministroaren pentsioen erreforma salatzeko. Milaka lagun bildu dira Baiona, Paris, Rennes edo Marseilla bezalako hirietako manifestazioetan.
2023/04/02 - 22:48
Parisko Eiffel dorrearen alboan Eiffela izeneko erreplika jarri dute, jatorrizkoa baino 10 aldiz txikiagoa
Eiffela hamar aldiz txikiagoa da, 32 metro dauzka. Gustave Eiffel hil zela 100 urte betetzen dira aurten, eta horrela omendu nahi izan dute, Aste Santuan zehar. Apirilaren 10era arte egongo da jarrita.
2023/03/28 - 21:14
Jai giroan egindako manifestazio jendetsua berriro istiluekin bukatu da Parisen
Protesta jendetsuak milaka pertsona bildu ditu Frantziako hiriburuan, pentsioen erreformaren aurkako grebaren hamargarren egunean. Manifestazioa jai giroan egin dute, baina berriz ere liskarrekin amaitu da.
2023/03/28 - 19:59
Sindikatuek Macroni bitartekaritza proposatu diote mobilizazio masiboak errepikatu diren egunean
CGT sindikatuak 450.000 manifestari inguru zenbatu ditu gaur hamargarren grebaren baitan, eta agintariek 93.000 pertsonara jaitsi dute kopuru hori. Sindikatuek greba orokorra deitu dute apirilaren 6rako.
2023/03/23 - 22:02
Macronen gobernuari aurre egiten jarraitzeko prest, manifestazio jendetsuak egin dira Frantzia osoan
Azken bi hilabeteotan, erretreten erreformaren aurka egindako manifestazio haundiena izan da Parisen. Sindikatuen arabera, 3,5 milioi pertsonak hartu dute parte herrialde osoan; Poliziak 1,08 milioi zenbatu ditu.
2023/03/23 - 20:02
Istilu larriak Parisen, pentsioen erreformaren aurkako manifestazioaren ondoren
Parisko pentsioen erreformaren aurkako protestan manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskarrak izan dira, baita hiri-altzarien eta erakusleiho komertzialen suntsiketa ere.
2023/03/23 - 19:39
Istiluak izan dira pentsioen erreformaren aurkako manifestazio jendetsuetan, Frantziako hainbat hiritan
Parisen bezala, liskarrak Frantziako Estatuko beste hiri batzuetan ere izan dira, hala nola Rennes, Nantes, Bordele edo Lorienten. 3,5 milioi manifestarik protesta egin dutela diote Frantziako sindikatuek, eta mobilizazio egun berri bat deitu dute hilaren 28rako, hamargarrena.