París
2021/02/08 - 21:53
"Lights off" operazioa Parisen: parkourra, energia aurrezteko
Parisen gazte talde bat gauetan kartel elektrikoak itzaltzen hasi da gustuko duten kirolaren bitartez, parkourra.
2021/02/07 - 18:06
Italian museoak ireki dituzte berriro; Frantzian, oraindik bisitaririk gabe
Italiako eta Vatikanoko museoek berriz ireki dituzte ateak. Frantzian urritik itxita egon dira, eta oraindik ez dakite noiz zabalduko dituzten. Lanak zaharberritzeko aprobetxatzen ari dira.
2021/02/07 - 15:35
Parisen 2010ean 20 suhiltzailek bortxatu zutela salatu zuen gazteari babesa eman diote
Zutik kolektibo feministak deituta, 'Justizia Julierentzat' lelopean bildu dira dozenaka pertsona. Otsailaren 10ean, asteazkena, Julieren auziari buruzko behin betiko erabakia hartuko du auzitegiak.
2021/01/30 - 16:15
Covid-19aren aurka lagungarri izan daitezkeen produktuak garatu ditu Frantziak
Lehen lerroan dago mundu mailan. Hori bai, oraingoz ez du lortu txerto propio bat merkaturatzea, eta hori bere harrotasunaren aurkako kolpea izan da.
2021/01/29 - 12:00
Espainiako BPGk % 11 egin du behera, Gerra Zibiletik izandako jaitsierarik handiena
Hala ere, beherakada Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa baino txikiagoa izan da (% 11,2). Frantziako ekonomiak % 8,3 egin zuen behera 2020an, Bigarren Mundu Gerratik jaitsierarik handiena.
2021/01/28 - 00:33
"Konfinamendu zorrotza", Frantziako Gobernua aztertzen ari den aukeren artean
Koronabirusaren hirugarren olatuari aurre egiteko etxeratzeko agindua 18:00etara aurreratzea ez dela nahikoa izan ondorioztatu du, eta "eszenatoki desberdinak" ditu eskuartean.
2021/01/24 - 16:37
#MeTooInceste, tabua apurtu duen fenomenoa Frantzian
NousToutes sexu indarkeriaren kontrako elkarteak jarri zuen abian, joan den astean, #MeTooInceste mugimendua, Olivier Duhamel irakaslearen eta politikoaren aurkako intzestu salaketa dela eta.
2021/01/24 - 14:50
Ipar Euskal Herria hirugarren itxialdi baten atarian egon daiteke
"Gutxienez hiru asteko" konfinamendu bat berehala ezarri beharko dutela uste dute Frantziako Gobernuko zenbait goi-kargudunek. Emmanuel Macron presidenteak asteazkenean bertan iragarri dezake.
2021/01/22 - 11:33
Sexu harremanak izateko gutxieneko adina 13 urtera aldatu du Frantziako Senatuak
Olivier Duhamel politologoa zipriztintzen duen polemikaren erdian iritsi da erabakia. 80ko hamarkadan bere nebari sexu abusuak egiteagatik salatu du Duhamel haren alabaordeak.
2021/01/14 - 23:57
CAF eta Bombardier enpresek aldiriko 146 tren egiteko kontratua lortu dute Parisen
Parisko metropoli barrutiko RER sarearentzat CAFek egiten duen lehen proiektua da. 2.560 milioi euroko lan kontratua lortu du.
2021/01/13 - 09:17
7 pertsona atxilotu dituzte Samuel Paty irakaslearen hilketarekin lotura dutelakoan
Atxilotuak 17 eta 21 urte artekoak dira, eta Angers, Lyon, Toulouse eta Sena eta Marne hirietan atxilotu dituzte.
2021/01/07 - 20:18
Frantzian urtarrila amaitu arte egongo dira itxita tabernak eta kultur aretoak
Frantziako Gobernuak ohartarazi du azken asteetan gora egin duela koronabirusaren eraginak eta segurtasun-neurriak zorrotz betetzeko deia egin du, txertaketa kanpaina martxan bada ere.
2021/01/05 - 19:23
Frantzian azkartu egingo dute covid-19aren aurkako txertaketa prozesua
Frantziako Gobernuak iragarri duenez, datorren asterako txertoa jartzeko 300 zentro egongo dira martxan, eta hilabete bukaerarako 500 eta 600 artean izango dira.
2021/01/03 - 14:28
Hegazti-gripearen agerraldiak 61 dira dagoeneko Frantziako Estatuan
48 foku Landetan antzeman dituzte, eta beste batzuk Pirinio Atlantikoetan. Animaliak modu prebentiboan hiltzeko baimena beste 13 udalerritara zabaltzea erabaki du Nekazaritza Ministerioak.
2020/12/24 - 13:48
Macronek ez du covid-19arekin bateragarriak diren sintomarik
Frantziako presidenteak "dagoeneko ez ditu covid-19arekin bateragarriak diren sintomak", eta, ondorioz, amaitutzat eman dezake joan den ostegunean hasi zuen isolamendua.
2020/12/16 - 19:57
Biziarteko kartzela zigor bat eta 30 urteko bi 'Charlie Hebdo'ren aurkako erasoagatik
Zigor gogorrenak jaso dituzte bilatzeko eta atxilotzeko agindupean dauden hiru auzipetuetako bik.
2020/12/16 - 19:04
Frantziako Justiziak baztertu egin du Sorzabal Espainiaren esku uztea
Parisko Apelazio Auzitegiak ebatzi du Auzitegi Nazionalak ez duela informaziorik aurkeztu Iratxe Sorzabal torturatu ez zutela frogatzeko eta, ondorioz, atzera bota du euro-agindua.
2020/12/12 - 21:00
142 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, segurtasun legearen aurkako protestetan
Poliziak ur kanoiak erabili ditu Parisko manifestarien aurka, eta prentsaren arabera, "ikaragarria" izan da segurtasun indarren oldarraldia.
2020/12/09 - 10:53
Beste bost pertsona atxilotu dituzte, Samuel Paty irakaslearen hilketarekin lotuta
Antza denez, Abdullah Anzorov Samuel Paty irakasle frantziarraren ustezko hiltzailearekin telefonoz hitz egiteagatik atxilotu dute.
2020/12/05 - 19:45
Ia 200 pertsonak segurtasun legearen aurka protesta egin dute Baionan
Elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, "askatasunen aurkako neurriak" salatzeko.