París
2021/01/05 - 19:23
Frantzian azkartu egingo dute covid-19aren aurkako txertaketa prozesua
Frantziako Gobernuak iragarri duenez, datorren asterako txertoa jartzeko 300 zentro egongo dira martxan, eta hilabete bukaerarako 500 eta 600 artean izango dira.
2021/01/03 - 14:28
Hegazti-gripearen agerraldiak 61 dira dagoeneko Frantziako Estatuan
48 foku Landetan antzeman dituzte, eta beste batzuk Pirinio Atlantikoetan. Animaliak modu prebentiboan hiltzeko baimena beste 13 udalerritara zabaltzea erabaki du Nekazaritza Ministerioak.
2020/12/24 - 13:48
Macronek ez du covid-19arekin bateragarriak diren sintomarik
Frantziako presidenteak "dagoeneko ez ditu covid-19arekin bateragarriak diren sintomak", eta, ondorioz, amaitutzat eman dezake joan den ostegunean hasi zuen isolamendua.
2020/12/16 - 19:57
Biziarteko kartzela zigor bat eta 30 urteko bi 'Charlie Hebdo'ren aurkako erasoagatik
Zigor gogorrenak jaso dituzte bilatzeko eta atxilotzeko agindupean dauden hiru auzipetuetako bik.
2020/12/16 - 19:04
Frantziako Justiziak baztertu egin du Sorzabal Espainiaren esku uztea
Parisko Apelazio Auzitegiak ebatzi du Auzitegi Nazionalak ez duela informaziorik aurkeztu Iratxe Sorzabal torturatu ez zutela frogatzeko eta, ondorioz, atzera bota du euro-agindua.
2020/12/12 - 21:00
142 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, segurtasun legearen aurkako protestetan
Poliziak ur kanoiak erabili ditu Parisko manifestarien aurka, eta prentsaren arabera, "ikaragarria" izan da segurtasun indarren oldarraldia.
2020/12/09 - 10:53
Beste bost pertsona atxilotu dituzte, Samuel Paty irakaslearen hilketarekin lotuta
Antza denez, Abdullah Anzorov Samuel Paty irakasle frantziarraren ustezko hiltzailearekin telefonoz hitz egiteagatik atxilotu dute.
2020/12/05 - 19:45
Ia 200 pertsonak segurtasun legearen aurka protesta egin dute Baionan
Elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, "askatasunen aurkako neurriak" salatzeko.
2020/12/05 - 17:18
Amazoni aurre egiteko, online plataforma sortuko du Parisko Udalak
Plataforma horri esker, Parisko merkatariak eta artisauak ezagutzera eman eta euren produktuak sarean sal ditzaten lagundu nahi die Udalak.
2020/11/30 - 22:39
Poliziaren irudiak ez zabaltzeko legea berriro aztertuko du Frantziako Gobernuak
Lege-proiektu polemikoak protesta jendetsuak eragin ditu Parisen. Kazetarien elkarteek eta hainbat eragilek salatu dute oinarrizko eskubideak urratzen dituela.
2020/11/28 - 21:53
Macronen Segurtasun Legeak istiluak eragin ditu Parisen
Segurtasun Legearen eta polizia gehiegikeriare kontra irten dira milka herritar Frantzia osoko plazetara. Parisen istiluak izan dira manifestarien eta poliziaren artean.
2020/11/28 - 21:06
46.000 pertsona kalera atera dira Parisen, Segurtasun Integralaren legearen aurka
Bastilla Plazan istiluak izan dira Poliziaren eta hainbat talderen artean, eta Askatasunen Martxa deiturikoaren antolatzaileek bertatik alde egiteko eskatu diete manifestariei.
2020/11/24 - 12:28
Ehunka migratzaile Pariseko erdigunetik kanporatu dituzte, indarrez
Errepublikaren plazan 500 bat kanpin-denda zeuden eta bertan egiten zuten lo joan den astean Saint-Denisetik kanporatu zituzten errefuxiatuek eta migratzaileek.
2020/11/23 - 15:45
Michelin izarren jatekoak, etxeraino
David Toutainek, bi Michelin izardunak, 80 eurotik hasita menuak helarazten dizkie bere bezeroei Parisen.
2020/11/23 - 11:40
300 gazte baino gehiagok ezkutuko festa batean hartu dute parte, Parisen
"I want to break free" musika elektronikoko ekitaldia trenbide zahar batean ospatzen ari ziren. Antolatzaileek 15.000 euroko isuna jaso dezakete.
2020/11/22 - 20:06
Frantziak etxalde bateko 1.000 bisoi hil ditu
Eure-et-Loireko departamentuan antzeman dute arazoa. Frantzian lau etxaldek hazten dituzte bisoiak, horietako batek ez du gaixotasunik, eta gainerako biak aztertu behar dituzte.
2020/11/13 - 15:46
Bataclan aretotik bizirik atera zen David Fritz elkarrizketatu du Olatz Simonek
David Fritzek ezin ditu burutik kendu gau hartan ikusitako irudi asko. Bizitakoa "Un jour dans notre vie" liburuan bizitakoa kontatu du.
2020/11/13 - 13:13
Frantziak emozioz gogoratu ditu azaroaren 13ko atentatuetako biktimak
2015ean Bataclan aretoan eta Parisko hainbat jatetxetan izandako atentatuetan 130 pertsona hil ziren.
2020/11/04 - 17:46
Josu Urrutikoetxea Espainiaratuko dutela berretsi du Frantziako Auzitegi Gorenak
Urrutikoetxea Gorenaren beste epai baten zain ere badago. Hain zuzen ere, azaroaren 17an jakinaraziko diote 1987an Zaragozan egindako atentatuagatik epaitzeko Espainiaratuko duten ala ez.
2020/11/03 - 12:45
Frantziak azaroaren 17an erabakiko du Urrutikoetxea Espainiaren esku uzten duen
Apelazio Auzitegiak urte hasieran hartutako erabakiaren aurka Urrutikoetxeak aurkeztutako helegitea aztertu du gaur Gorenak.