Espainiako BPGk % 11 egin du behera, Gerra Zibiletik izandako jaitsierarik handiena
Sei urtez jarraian hazkundea izan ondoren, Espainiako Barne Produktu Gordinak (BPG) % 11 behera egin zuen 2020an, covid-19 pandemiak jarduera ekonomikoan izandako eraginaren ondorioz; Gerra Zibilaz geroztik jaitsierarik handiena da, Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) arabera.
Hala ere, beherakada Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa baino zertxobait txikiagoa izan da (% 11,2).
Jaitsieraren 11 puntuetatik 9 eskaera nazionalaren (kontsumoa eta inbertsioa) ardura dira. Bigarren hiruhilekoko itxialdi gogorrak ekitaldi guztia baldintzatu du.
Kanpo eskaerak (esportazioak eta inportazioak) ekarpen negatiboa egin zuen: 1,9 puntu.
INEk laugarren hiruhilekoko bilakaera ere argitaratu du. BPGk % 0,4 egin zuen gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, nahiz eta iragarpenek atzeraldi txiki bat aurreikusi.
Laugarren hiruhilekoan eskaera nazionalak puntu bateko ekarpena egin zuen, baina kanpo eskaerak 0,6 puntu kendu zituen.
Eskaera nazionalaren barnean kontsumoak ekonomiari eutsi dio; izan ere, etxeetako kontsumoak % 2,5 egin zuen gora, eta % 4 administrazio publikoarenak.
Inbertsioak, ostera, % 6,2 behera egin zuen. Etxebizitzan eta eraikuntzan % 6,3ko jaitsiera izan zen, eta enpresa inbertsioan % 1,5.
Kanpo sektorean, esportazioak % 1,4 jaitsi ziren; inportazioak, aldiz, % 0,4 hazi ziren.
Enpleguak, lan egindako orduei dagokienez, % 0,5 egin zuen gora laugarren hiruhilekoan, baina urtean % 6,3 egin zuen behera.
Lanaldi osoko lanpostuek % 5,4 behera egin zuten. Honenbestez, lanaldi osoko 1.009.000 lanpostu deuseztatu dira urtebetean.
Laugarren hiruhilekoan izandako hazkundeak (% 0,4) ekonomia duela urtebete baino hobeto dagoenik ez du esan nahi; izan ere, BPG % 9,1 jaitsi da, eskaera eta eskaintza osagai guztietan beherakada handiekin.
Soldatek % 3,6 egin dute behera laugarren hiruhilekoan, soldatapekoen kopuruak % 5,6 behera egin duelako. Soldatapeko bakoitzeko ordainsariak, aldiz, batez beste % 2,1 egin zuen gora.
Frantziako ekonomiak % 8,3 egin zuen behera 2020an
Era berean, Frantziako ekonomiak % 8,3 egin zuen behera 2020an, INSEE bertako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.
Laugarren hiruhilekoan, barne produktu gordinaren (BPG) jaitsiera % 1,3koa izan zen, aurrekoan % 18,2ko hazkundea izan ondoren.
Itxialdiaren unerik txarrenean, bigarren hiruhilekoan, BPGren jaitsiera % 11,6koa izan zen. 2019an % 1,5 egin zuen gora.
Bigarren Mundu Gerratik beherakadarik handiena da; hala ere, INSEEk aurreikusitako baino zertxobait txikiagoa da (% 9), ekonomiak hobeto eutsi ziolako urteko azken hiru hilabeteetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.