16.700 langabe gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, 2020. urtearen amaieran
Langabeen kopuruak gora egin du 2020an Hego Euskal Herrian. Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 8.500 eta 8.200 langabe gehiago zenbatu dituzte, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan. Gainera, 21.400 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian: 13.200 EAEn eta 8.200 Nafarroan.
Koronabirusaren urtean, 13.200 lanpostu suntsitu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, ondorioz, 8.500 pertsona gelditu dira lanik gabe. Langabezia tasa, ostera, % 9,96an kokatu da.
Hirugarren hiruhilekoko datuekin alderatuta, eboluzioa negatiboa izan da EAEn. Hirugarren hiruhilekoan 20.900 lanpostu berreskuratu ostean, azken hiru hilabeteetan 400 suntsitu dira. Hirugarren hiruhilekotik laugarrengora, ostera, 4.400 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian.
2020. urtean, biztanleria aktiboak behera egin du. Urte amaieran, 920.100 zeuden aktibo, 2019. urtearen amaieran baino 13.200 gutxiago (% 1,41). Langabeen kopuruak, ostera, gora egin du. 101.800 ziren 2020an, 2019. urtearen amaieran baino 8.500 gehiago.
Nafarroan, ostera, 36.700 langabe zenbatu dituzte urte amaieran, 2019an baino 8.200 gehiago. Horrela, langabeziak % 28,85 egin du gora urtebetean eta % 11,65ean kokatu da.
Urteko laugarren hiruhilekoan, langabezia % 18,97 hazi da; hots, 5.900 pertsona gehiago ari dira lan bila.
278.400 pertsona daude lanean Nafarroan, baina 36.700 daude lanik gabe; langabezia tasa % 11,65ekoa da.
Estatuan, pandemiaren ondorioz 622.600 lanpostu galdu dira eta langabezia tasa 2,35 puntu hazi da, % 16,1eraino. Guztira, 3.719.799 pertsona daude lanik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.