15 700 langabe gehiago EAEn eta 400 Nafarroan, hirugarren hiruhilekoan
Lana duten pertsonen kopuruak gora egin du EAEn 2020ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 20.900 pertsona gehiago zenbatu baitituzte lanean (+% 2,33), baina langabeen kopuruak ere gora egin du, 15.700 gehiago baitaude (+% 17,40). Langabezia-tasa, berriz, % 10,34koa da, Biztanleria Aktiboaren Inkestak emandako datuen arabera. Nafarroan, berriz, 400 langabe gehiago daude, eta, guztira, 30.900 pertsona daude lanik gabe.
Zehazki, 920.500 landun daude Euskadin, 2019ko uztaila eta iraila bitartean baino 9.500 gutxiago (-% 1,02). Langabeak, berriz, 106.200 dira guztira; hau da, % 11,86 gehiago.
Biztanleria aktiboa igo egin da, aurreko hiruhilekoan baino 36.700 gehiago (% 3,70) eta 2019ko hirugarren hiruhilekoan baino 1.700 gehiago (% 0,17) zenbatu baitituzte.
Aurtengo hirugarren hiruhilekoan, 16 urteko edo gehiagoko 1.842.700 pertsona zeuden EAEn, , eta horietatik 1.026,7 ziren biztanleria aktiboa osatzen zutenak; hau da, aurreko hiru hilabeteetan baino 36,70 % gehiago. % 3,70eko igoera izan du.
Lurraldeka, Arabak izan du langabezia-tasarik txikiena (% 8,04), Gipuzkoaren (% 9,18) eta Bizkaiaren (% 11,73) atzetik dituela.
Sexuen arabera, gizonen langabezia-tasa % 9,95ekoa da, eta emakumeena, berriz, % 10,75ekoa.
Euskadik Estatuko bigarren langabezia-tasarik baxuena du urteko hirugarren hiruhilekoan, Nafarroaren atzetik, eta Estatuko batez bestekoa (% 16,2) baino ia sei puntu beherago dago.
400 langabe gehiago Nafarroan
Urteko hirugarren hiruhilekoan 400 langabe gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (30.900), eta % 9,94ko langabezia-tasa izan dute.
Foru Erkidegoan (% 9,94), Euskal Autonomia Erkidegoan (% 10,34) eta Errioxan (% 11,52) daude langabezia-tasarik txikienak hiruhileko honetan, Estatistika Institutuaren datuen arabera. Espainiako Estatuan, 355.000 langabe gehiago daude, 3.722.900 langabe zenbatu baitituzte; ondorioz, langabezia-tasa % 16,26koa da.
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 8.000 langile gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, eta 279.400 baitira orain. COVID-19aren pandemiaren ondoriozko egoera eta horrek lan-merkatuan duen eragina islatzen duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
Estatuan, oro har, 569.600 pertsona gehiago daude lanean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; izan ere, hiruhileko horretan nabaritu zen gehien pandemiaren eragina konfinamenduaren ondorioz. Guztira, 19,17 milioi pertsona daude lanean gaur egun.
Langabeziari dagokionez, 355.000 langabe gehiago daude, eta langabeza-tasa % 16,26koa da, Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera.
Urteko alderaketan, lan-merkatuak pandemiaren eragin gogorra islatzen jarraitzen du: langabezian 508.500 pertsona gehiago eta lanean 697.500 pertsona gutxiago baitaude.
Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren estatistikak gogora ekarri duenez, aldi baterako enplegu erregulazioko espediente baten eraginpean daudenak, lana bertan behera utzita, lanean dauden pertsonatzat jotzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren (Eurostat) eta Biztanleria Aktiboaren Inkesta egiteko erabiltzen den Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) metodologiaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.