París
2025/03/07 - 18:22
Parisko Iparraldeko Geltokian 12 ordu eten dute tren trafikoa, II. Mundu Gerrako lehergailu bat desaktibatzeko
Bigarren Mundu Gerrako bonba bat desaktibatu arte, kaosa sortu da Parisko Iparraldeko Geltokian.
2025/02/19 - 23:47
Europak eta Kanadak bakearen negoziazioan Ukraina kontuan hartzea eskatu dute berriro
"Frantziaren eta bere bazkideen jarrera argia eta aski ezaguna da. Bake iraunkorra eta sendoa nahi dugu Ukrainan", laburbildu du Macronek Paristik bideokonferentzia bidez egindako bilera informalaren ostean. Frantziako presidentea Washingtonera joango da datorren astean.
2025/02/19 - 08:12
Macronek buruzagien bilera beste bat deitu du gaurko, Ukrainaz hitz egiteko
Hitzordua Eliseoan batzartu eta bi egunera izango da. Espainiako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Italiako, Herbehereetako eta Danimarkako agintariak eta EBren eta NATOren arduradunak bildu ziren astelehenean, Parisen.
2025/02/17 - 08:52
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko bilera Parisen, su etenaren bigarren fasea Gazan eta udaberri giroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/12 - 11:11
Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendaria izango denaren lehen adierazpenak, Baionan
Oraindik Parisko Palais Galliere Museoaren zuzendaria dena mugaz gaindiko III. topaketetan izan da gaur. Nabarmendu duenez, "Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko harremanak sustatzeko edozein ekimenetan" parte hartzen saiatzen da, eta, hala, "pozez" hartu du gonbidapena.
2025/02/11 - 17:44
Von der Leyenek adimen artifiziala garatzeko 200.000 milioi euro bideratzea espero du
Gainera, Europako Batzordearen presidenteak iragarri du 20.000 milioi euroko funts bat sortuko dutela Parisen egindako goi-bileran, Europar Batasunean lantegi erraldoiak eraikitzeko.
2025/02/10 - 09:29
Adimen artifizialari buruzko goi-bilerak mundu osoko agintariak eta adituak bilduko ditu Parisen
Munduko gobernantza "hobetzea" da goi-bileraren heburuetako bat, antolatzaileen arabera. Atzo, Macronek iragarri zuen 109 mila milioiko inbertsioak egingo dituela adimen artifizialaren garapenean. Bere hitzetan, Europak ezin du atzean geratu eta "inbertitzea" da aukera bakarra.
2025/01/30 - 20:16
Parisko eraikina Estatuari itzultzea eskatzen duen Abascalen eskutitz bati erantzun dio Ortuzarrek
Zehazki, eskuin muturreko alderdiko buruzagiak gutunak bidali dizkie Espainiako Gobernuari, EAJri eta Cervantes Institutuari, besteak beste. Abascalen gutuna "hanka-sartzeetan gezurretan bezain emankorra" dela dio EBBko presidenteak.
2025/01/28 - 17:53
Europa hegoaldeko erlezainak ezti faltsuaren inportazio masiboaren aurka manifestatu dira
Eskafandra, ke-hauspo eta guzti, protesta egin dute Madril, Paris eta Lisboako Europako Batzordearen egoitzen aurrean.
2025/01/23 - 22:13
Parisko Louvreko zuzendaritzak museoaren saturazioaz eta zaharkitzeaz ohartarazi du
Frantziako museorik bisitatuena 4 milioi bisitari jasotzeko eraiki zen eta, 2024 urtean, esaterako, 8,7 milioi pertsonak bisitatu zuten. Laurence des Cars zuzendariak uste du eraikina bere arrakastaren biktima dela eta "estrulturalki gaindituta" dagoela.
2025/01/23 - 19:46
Parisko Marceu etorbideko eraikina EAJri lagatzea finantzaketa irregularra izan daitekeen aztertuko du PPk
"Ez dago inolako arrazoirik jauregi hori EAJri emateko, inoiz ez zelako EAJrena izan. Eusko Jaurlaritzaren diruarekin ordaindu zen", adierazi du Javier de Andresek.
2025/01/08 - 10:03
Milaka pertsona Pariseko kaleetara atera dira, Jean-Marie Le Penen heriotza ospatzeko
Milaka lagunek, gehienak ezkerreko mugimenduetako jarraitzaileak, Jean-Marie Le Pen ultraeskuindar frantziarraren heriotza ospatu dute astearte honetan Parisen.
2024/12/24 - 09:22
Ministro Kontseiluak EAJri itzuli dio Parisko Marceu etorbideko eraikinaren titulartasuna
EBBren arabera, erabakia "historikoa" da, jeltzaleek "hamarkadak" daramatzaten "aldarrikapen legitimo" bati erantzuten diolako. Eraikina EAJk erosi zuen 1937an, eta hainbat urtez Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen erbestean.
2024/12/20 - 21:40
16 urte arteko kartzela-zigorrak Samuel Paty irakasle frantsesari burua mozteagatik egindako epaiketan
Hilketaren egilea, 18 urteko Abdoullakh Anzorov, atxilotu zutenean hil zuen poliziak.
2024/12/08 - 18:25
Notre Dame katedral berriztatuan lehen meza eman dute
140 artzapezpiku eta Emmanuel Macron presidentea bertan zirela, tenpluko aldarea kontsakratu dute berriz ere erabilera erlijiosoa izan dezan.
2024/12/07 - 21:50
Ireki dute, ofizialki, Notre Dameko katedral berritua
Mundu osoko dozenaka agintari izan dira irekiera ekitaldian. Urtean 12 milioi bisitari erakartzen zituen erre aurretik. Parisko lekurik bisitatuena zen, Eiffel dorrearen aurretik.
2024/12/07 - 21:32
Sute ikaragarri batek suntsitu zuenetik bost urtera, ateak zabalik ditu atzera Parisko Notre Dame katedralak
Irekiera ekitaldi solemnea egin dute. Sutea itzaltzen lanean aritu ziren suhiltzaileek eta eraberritzean parte hartu duten pertsonek esker oneko txalo zaparrada luze eta hunkigarria jaso dute. Bertan izan dira mundu osoko dozenaka buruzagi politiko ere.
2024/12/07 - 12:43
Notre Damek gaur irekiko ditu berriro ateak
Berriro irekitzeko ekitaldiak larunbatean hasiko dira, profil ofizialeko zeremonia batekin. Igandean lehen mezak emango dituzte katedralean. Mundu osoko agintariak izango dira Parisen.
2024/12/05 - 21:30
Macronek Barnier bota dutenen "zinismoa" kritikatu du, baina ez du haren ordezkoa iragarri
Telebistan egindako agerraldian, "datozen egunetan" lehen ministro berri bat izendatuko duela esan du Frantziako presidenteak, eta, dimisioa eskatzen diotene aurrean,"erabat" beteko duela bere agintaldia berretsi du, "azkenera arte", 2027ra arte.
2024/12/05 - 09:44
Macronek hitzaldia egingo du gaur telebistaz, atzo zentsura-mozio bidez Frantziako Gobernua erori ostean
Eliseoko iturriek jakitera eman dutenez, joan den astetik, jada, Barnierren lekukoa hartuko duen hautagaia bilatzeko lanean ari da Frantziako presidentea: Sebastian Lecornu, François Bayrou eta Bernard Cazeneuve dira hitzetik hortzera dabiltzan izenetako batzuk.