Albiste izango dira: Ukrainari buruzko bilera Parisen, su etenaren bigarren fasea Gazan eta udaberri giroa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ukrainari buruzko bilera Parisen: Emmanuel Macron Frantziako presidenteak batzar bat antolatu du arratsalderako Parisen Europako gainerako agintariekin Ukrainako gerraz hitz egiteko, Donald Trump AEBko presidenteak Vladimir Putin Errusiakoarekin gerrari amaiera emateko elkarrizketei ekin ostean. Frantziako gobernuburua ez ezik, bertan izango dira Alemania, Italia, Polonia, Espainia, Danimarka, Erresuma Batuko eta Herbehereetako agintariak ere. Europako agintariak azken egunotan gogor ahalegindu dira Trumpek bake negoziazioak Errusiarekin soilik bidera ez ditzan.
- Su etenaren bigarren fasea Gazan: Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk segurtasun kabinetearen bilera deitu du su etenaren bigarren fasea negoziatzeko. Otsailaren 3an ziren hastekoak meniaren bigarren fasearen inguruko negoziazioak, baina oraindik ez dute hizketaldirik izan. AEBk Ekialde Hurbilean duen ordezkari Steve Witkoffek Fox telebista kateari egindako adierazpenetan azaldu duenez, astean zehar ere hitz egiten jarraituko dute, "oraindik erabaki gabe dagoen lekuren batean".
- Udaberri giroa: Asteburuko giroak jarraipena izango du abiatu berri dugun aste honetan, eta giro epel eta hego haizetsua nagusituko da aste osoan. 18 ºC inguruko tenperatura maximoak izango dira aste osoan, eta egun lainotuak eta argiagoak tartekatuko diren arren, ez da euririk espero eta eguzkia nagusituko da.
Zure interesekoa izan daiteke
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.