París
2024/07/26 - 21:50
Frantziako trenen sabotajea ondo prestatuta eta koordinatuta zegoen, Macronen Gobernuaren arabera
"Eraso masibo batek" Paristik ateratzen diren Abiadura Handiko lau lineetako hiruri eragin die ostiral honetako lehen orduan, Olinpiar Jokoak hasteko ordu gutxi falta zirenean.
2024/07/26 - 20:38
2024ko Parisko Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldiko irudirik onenak
Frantziako hiriburua dotore jantzi da, Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian ehunka mila ikusle eta gonbidatu hartzeko, eta nola ez, datozen egunetan eurekin batera amets egin, sufrituarazi eta kirol hoberenaz gozaaraziko diguten 8.000 kirolariei harrera egiteko.
2024/07/26 - 12:22
''Eraso masibo batek'' kaosa eragin du Parisko tren sarean, Joko Olinpikoen inaugurazioaren atarian
Frantziako Trenen Sozietate Nazionalak salatu du "eraso masiboa" izan duela abiadura handiko trenen sarean, eta, ondorioz, Parisko lau lineetako hirutan izan du eragina. 250.000 bat bidaiariri eragin die erasoak gaur, eta 800.000 ingururi eragingo die datozen egunotan.
2024/07/26 - 12:10
Kaosa Frantziako abiadura handiko trenen sarean 'eraso masibo' batengatik, Joko Olinpikoen hasieraren atarian
"Abiadura handiko sarea etetera bideratutako eraso masibo honen ostean, zenbait tren desbideratu eta gelditu behar izan dira", esan du Frantziako Trenen Sozietate Nazionalak. 250.000 bat bidaiariri eragin die erasoak gaur, eta 800.000 ingururi eragingo die datozen egunotan.
2024/07/26 - 10:35
Albiste izango dira: Sanchez Ajuria Enean, Joko Olinpikoak eta Gazako adin-txikikoak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/26 - 07:00
Paris blindatuta esnatu da Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldiaren egun handian
328.000 ikusle, agintari eta nazioarteko ordezkarien segurtasuna bermatzea izan da antolatzaileen erronka nagusia. Aurreko egun hauetan, bi pertsona atxilotu dituzte Parisen eta zazpi Belgikan, Olinpiar Jokoen aurkako eraso-planen susmagarri gisa.
2024/07/23 - 23:40
Salma Hayek aktoreak Zuzi olinpikoa eraman du Versaillesko Jauregian
Sugar olinpikoak Versailles jauregiko lorategi ikusgarriak eta barrualdea zeharkatu ditu. Salma Hayek aktorea arduratu da zuzia jauregiaren barruan eramateaz, aktore izan aurretik kirolaria izan zelako eta olinpiada batzuetara joateko zorian egon zelako.
2024/07/23 - 13:18
45.000 segurtasun agentek lan egingo dute Parisen Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian, ostiralean
45.000 agente arituko dira lanean uztailaren 26an Parisen Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldia tarteko. Aurrekaririk gabeko dispositibotzat jo da ostiralekoa, eta segurtasun agenteez gain, droneen aurkako gailuak, itsaspeko ehundik gora agente, 200 txakur-talde eta 700 suhiltzailek lan egingo dute.
2024/07/21 - 19:57
Dena prest Parisen bost egun barru Olinpiar Jokoak hartzeko
Jokoek herritarren artean sortutako "ikusmin ikaragarria" azpimarratu du Nazioarteko Olinpiar Batzordeak. Ia 9 milioi sarrera saldu dituzte jada.
2024/07/18 - 11:27
Zazpi pertsona hil dira, tartean hiru haur, Nizako etxebizitza eraikin batean piztutako sutearen ondorioz
Fiskalak uste du sutea nahita piztu zezaketela eta poliziak bere ikerketan "bide kriminala" aintzat hartu duela esan du, eta aditzera eman du narko trafikoarekin lotura izan dezakeela. Goizaldean piztu da sua, 02:30 aldera, eraikinaren zazpigarren solairuan, Moulins auzoan.
2024/07/17 - 12:50
Parisko alkatea Senan bainatu da uraren osasungarritasuna frogatzeko
Anne Hidalgo Parisko alkatea eta Tony Estanguet Paris 2024 Olinpiar Jokoen Antolakuntza Batzordeko presidentea Sena ibaian bainatu dira gaur goizean, proba olinpiko batzuk egingo diren uraren osasungarritasuna erakusteko.
2024/07/14 - 15:20
Zuzi olinpikoa Parisera iritsi da, Frantziako jai nazionalaren egunean
Zaldi gainean zihoan militar batek Garaipen Arkuraino eraman du zuzia, eta gazte talde bat zain zuen. 520 pertsonak eramango dute zuzia, Thierry Henry futbolari ohiak besteak beste.
2024/07/09 - 20:38
Fronte Popularreko Dufauk, Capdeviellek eta Echanizek diputatu akta jaso dute Parisen
Peio Dufau nagusitu zen seigarren barrutian, Colette Capdevielle bosgarrenean eta Iñaki Echaniz laugarrenean. Asanbleara etxebizitzaren legea, lehen sektorearen eskariak eta euskararen defentsa eramango dituzte.
2024/07/07 - 11:34
Ireki dituzte hauteslekuak Frantziako Estatuan, eskuin-muturraren eta "koalizio handia"ren arteko lehian
Inkestek baztertu egin dute Bilgune Nazionalaren garaipena, Le Penek itxaropenari eusten badio ere, eta gainerako alderdiak RNri aurrea hartuko liokeen koalizioa osatzen ahalegintzen ari dira.
2024/07/01 - 12:00
Milaka lagun kalera atera da Frantzian eskuin muturraren garaipenaren aurkako manifestazioetan
Manifestariek, gazteak gehienak, eskuin muturraren aurkako mezuak oihukatu dituzte eta herrialdea haien eskuetan ez uzteko eskatu dute.
2024/06/30 - 11:24
Goizean goiz bertaratu dira hauteslekuetan Pariseko hiritarrak
Frantziak bere historiako hauteskunderik garrantzitsuenetarikoak biziko ditu igande honetan. Izan ere, Marine Le Pen buru den alderdi ultraeskuindarrak (Bilgune Nazionala) gehiengoa lortu dezake horietan.
2024/06/15 - 22:18
Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian, ultraeskuinaren gorakadaren aurka
Euskal Herriari dagokionez, 1.500 pertsona kalera atera dira Baionan. Inkestek Fronte Nazionalari ematen diote garaipena, baina ezkerreko alderdiek gora egin dute azken egunotan, Fronte Popular Berriaren sorrerari esker.
2024/06/15 - 00:14
Parisko Auzitegiak bertan behera utzi du Ciottiren kanporatzea, eta LRko buruzagi izaten jarraitzen du
Eric Ciotti kanporatua izan zen, Marine Le Penen ultraeskuindarrekin ekainaren 30ko eta uztailaren 7ko hauteskundeeetarako aliantza bat egiteko asmoa zuelako.
2024/06/07 - 12:28
Eraztun olinpikoak Parisko Eiffel dorrean jarri dituzte, Jokoak hasteko 50 egun falta direnean
29 metro zabal eta 13 metro garai den egitura altzairu birziklatua erabiliz egin dute. Lau garabi handi eta 30 langile behar izan dira instalatzeko.
2024/06/06 - 12:58
Nazioarteko agintariek Normandiako lehorreratzearen 80. urtemuga gogora ekarriko dute gaur Frantzian
Lehen aldiz, antolatzaileek ez dute Errusiako ordezkaririk gonbidatu; bai, ordea, Ukrainako presidentea. Guztira, 25 estatuburu eta gobernuburu izango dira han.