Pasaia
2022/05/05 - 22:55
Esperanza del Mar ontzia, ur gaineko ospitalea
Denetarik du: ebakuntza gela, ziu-etako hiru ohe, erradiografia gela, ospitaleetako oheak... Arrantzan ibiltzen diren eta istripuren bat izan duten marinel zein arrantzeleei laguntzeko zerbitzu bat da. Pasaiako portuan bisitatu dugu.
2022/04/12 - 18:47
Urte amaieran hasiko dira Adinberri zahartze osasungarriko zentroa eraikitzeko lanak
Gipuzkoako Foru Aldundiak zentroaren obrak lizitatu ditu 59 milioi euroko balioarekin. Adinberri Pasaian kokatuko den eraikin multzoak zahartzeari eta mendekotasunari arreta emateko erreferentziazko zentroa izan nahi du.
2022/04/12 - 16:32
Gipuzkoako Foru Aldundiak argi berdea eman dio Adinberri zentroaren eraikuntzari
Adinberri Pasaian egingo den zahartzaroaren erreferentzia zentroa eraikitzeko obrak gaur lizitatu dira. 59 miloi euroko lanak 2026. urtearen amaieran bukatzea aurreikusi dute. Azken hamarkadako obrarik garrantzitsuena da.
2022/03/22 - 17:46
Uretako garraio publikoa
Garraio publikorik azkar, eroso eta xarmagarrienak dira zerbitzua eskaintzen duten lekuetan. Faktorian bi probatu ditugu
2022/03/22 - 15:23
Pasaiako lonja ia normaltasun osoz ari da lanean
Pasaiako lonja da Estatu osoan ia normaltasun osoz lanean ari den bakarrenetakoa. Azken egunetan arrain asko ari da sartzen Pasaiako portuan eta batzuen prezioak behera egin du.
2022/03/21 - 16:58
Asteartean ere ez dira itsasoratuko baxurako arrantza-ontziak, eta egunez egun aztertuko dute egoera
Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.
2022/03/20 - 18:18
Arrazismoaren aurkako XXV. Martxak Irun eta Hendaiako mugako kontrol selektibo eta arrazistak salatu ditu
Beste urte batez Pasaia eta Donostia batu ditu SOS Arrazakeriak, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bultzatutako martxak. Ehunka lagun bildu dira gaur 'Pasa. Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka' lelopean.
2022/03/20 - 17:58
'Elkar+ekin dantzan' jarri ditu EIBE elkarteak 70 herritako boluntarioak, elkarteen lana goraipatzeko
Mikel Laboaren 'Martxa baten lehen notak' abestiaren erritmora Olatz Salvadorrek eta Bihotx taldeak egin dute kantaren bertsioa plazaratu dute martxoaren 20an Euskal Herri osoan, azken asteotan zabaldu den koreografia erakutsiz. Herrigintzan elkarte ezberdinek duten funtzioa goraipatu dute horrela.
2022/03/18 - 10:35
Arrantza-ontzi txikiek berdela eraman dute Pasaiako Portura
Baxurako itsasontzi asko ez dira aste honetan itsasora atera garraiolarien grebaren ondorioz, baina ontzi txikiak joan dira arrantzara eta berdela porturatu dute.
2022/03/09 - 20:50
Gasolioaren prezioak atunontzien bideragarritasuna kolokan jartzen duela ohartarazi dute armadoreek
Anertz Muniategi ANABAC Atunontzi Armadoreen Elkarteko zuzendari nagusiak ohartarazi duenez, Italiako flotak jarduera bertan behera utzi du dagoeneko.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/17 - 09:54
"Carreira" eta "Marreiro" ontzien hondoratzeak ez dituzte ahazten Pasaian
Pasaian badakite zer den itsasoari begira zain egotea. 1998an Pasaiako "Marero" ontzia Bizkaiko Golkoan hondoratu zen zortzi arrantzalarekin. Ia hiru urte lehenago, 10 arrantzalek galdu zuten bizia "Carreira" ontzia Mantxako Kanalean desagertu zenean.
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/02/02 - 18:05
Itsas jaialdi kultural batek 20 portutan omenduko du Elkano
Pasaia, Bermeo eta Baiona dira datorren udan "festibal ibiltari" horrek harrapatuko dituen udalerrietako batzuk. Abesti bat ere egingo diote.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.