Pasaia
2023/01/08 - 15:19
Jada 19 dira ostatu eman dieten Pasaiako eraikineko bizilagunak
Egituraren kaltea ez da lehenengo egunean pentsatzen zena bezain larria, baina Udala "zuhurra" da eta txosten gehiagoren zain dago.
2023/01/07 - 21:22
Euren etxeetatik irtenarazitako 28 familiak gauzak jasotzera itzuli ahal izan dira larunbat arratsaldean
Astelehen arte behintzat etxetik kanpo egon behar dute baina, dirudienez, egoera ez da atzo zirudien bezain larria.
2023/01/07 - 13:06
Pasaian hustutako eraikina eskoratzen hasi dira
Alkateak azaldu duenez, "kaltea larria da". Zazpi solairuko eta 28 etxebizitzako eraikinerako sarbidea zigilatuta geratu da, eta oraingoz bizilagunetako inork ezin izango du etxera itzuli.
2023/01/06 - 23:11
20 familia etxetik atera dituzte Pasai Antxon, eraikinaren egituraren habe bat lehertu ostean
Gertakaria arratsaldeko 19:00etan izan da. Bizilagunen arabera, burrunba bat entzun da eta eraikinak dardara egin du. Oraingoz, 20 familiak Pasaiako kultur etxera eraman dituzte.
2022/12/23 - 17:02
Legatz pieza handiak, txirlak eta otarrainxkak garestitu dira, Gabon gauaren bezperan
Lonjako prezioak aztertzen ibili da goizean EITB Media, Pasaian.
2022/11/19 - 12:21
Euskotrenen zerbitzua etenda egon da Errenteria eta Pasaia artean, zuhaitza erori delako katenariara
Lasarte-Hendaia arteko E2 trenaren zirkulazioa etenda egon da 07:30etik 11:00ak aldera arte eta autobusez egin dute ibilbidearen zati hori bidaiariek.
2022/11/18 - 14:01
Pasaiako portuan erori zen zaborra jasotzeko kamioia uretatik atera dute
Kamioia, Nissan Cabstar bat, azkar hondoratu zen atzo, eta sakonera txikian egon da urpean, gaur garabi batekin uretatik atera ahal izan duten arte.
2022/11/17 - 13:41
Zaborra biltzeko kamioi bat uretara jausi da Pasaian
Pasaiako Udaltzaingoa gertakaria ikertzen ari da, baliteke balaztek huts egin izana. Zorionez, ez da inor zauritu.
2022/11/17 - 13:37
Zaborra biltzeko kamioi bat uretara erori da Pasaian
Gertakaria 09:30ean jazo da, Pasai Donibane auzoan aparkatuta zegoen ibilgailua uretara erori denean. Zorionez, gidaria onik atera da.
2022/10/06 - 14:30
Pasaian autobus baten kanpoaldera igo zen gazte bat identifikatu eta ikertu du Ertzaintzak
Eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, 28 urteko gizonari bide segurtasunaren aurkako delitu batengatik. Gaztea Pasaian zirkulatzen ari zen autobus baten karrozeriara igota zihoan, bere bizia eta errepideko gainerako erabiltzaileena arrisku larrian jarrita.
2022/08/25 - 19:27
Añarbeko ubide berria eraikitzeko lanak 2023an hasiko dira
Donostialdeko hamar bat udalerriko eta Pasaiako badiako 318.000 urez hornitzea ahalbidetuko du kanal berriak.
2022/07/28 - 20:42
Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta auto bat erre zuen gizona espetxera bidali dute
38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz.
2022/07/27 - 16:01
Pasaian gizon bat atxilotu dute bere emazteari mehatxu egin eta ibilgailu bat erre ondoren
38 urteko gizonak zenbait pertsona atxikitu ditu etxebizitza batean. Atxilotua polizia etxera eraman dute bidezko eginbideei hasiera emateko, eta, ondoren, Donostiako Guardiako Epaitegira eramango dute.
2022/05/29 - 16:18
Andueza: ''Sozialiston premisak dira egonkortasuna eta elkarbizitza''
Pasaian, PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak gogoratu dio EAJri subiranotasunaren aldeko bideek gizartea banandu egiten dutela, eta ez doazela inora. Horrekin batera, defendatu du "garrantzitsua" dela sozialistak gobernuetan egotea, "herri eta hiriak eraldatuko dituzten proiektuak bultzatzeko".
2022/05/27 - 20:29
Pasaiako Itsas Festibaleko bi ontzi barrutik bisitatu ditugu
Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren eguna izan dute. 160 bat ontzik parte hartzen dute eta nahiz eta gehienak erreplikak izan, badira duela 100 urteko itsasontzi originalak ere. Bi ontzi bisitatu ditugu.
2022/05/27 - 11:55
Pasaia Itsas Festibala
Pasaiak bere itsas iragan loriatsuaren esentzia historikoa berreskuratuko du datozen egunetan.
2022/05/26 - 22:40
Ontzi tradizionalen desfilea, Pasaiako Itsas Festibalean
Pasaian nazioarteko Itsas Festibala hasi da, ontzi tradizionalen desfile batekin. Igandera bitartean 160 ontzik baino gehiagok hartuko dituzte herriko portuak.
2022/05/21 - 12:21
Salaberria: "Gizon saregileak ere badaude, baina arrantzaleen baldintzak izan dituzte beti"
Duela 40 urte hasi zen saregile lanetan Edurne Salaberria; Pasaian ikasi zuen ofizioa, ondoren Donostian hainbat urtez aritu zen sareak josten, eta, egun, Hondarribiko portua du lantoki. Erretiroa lehenago hartu ahal izatea berri pozgarria dela esan du, baina badituzte aldarrikapen gehiago ere.
2022/05/19 - 20:41
Emakume saregileek eta enpaketatzaileek erretiroa lau urte lehenago hartu ahal izango dute
100 emakume inguru baino ez dira geratzen aipatutako lan horiek egiten, eta Edurne Salaberria Hondarribiko saregileak adierazi duenez, neurri honek "gazteak erakartzeko" balio dezake, sektoreak beste arazo batzuk ere badituen arren.
2022/05/09 - 17:46
Donostiako ustezko jihadistak ukatu du Herrerako imama zela eta gazteak Jihaderako errekrutatzen zituela
Mohamed Ch. akusatuarentzat bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak doktrinamendu terroristaren delitua egotzita. Epaiketan deklaratu duenez, "bake musulmana" da, eta atzeman zizkioten 110.000 euroak "Poliziaren gezurra" dira.