Pasaian bere emazteari mehatxu egin zion eta auto bat erre zuen gizona espetxera bidali dute
Pasaian (Gipuzkoa) bere emazteari mehatxu egin zion, ibilgailu bat erre eta zenbait pertsona etxebizitza batean atxiki zituen 38 urteko gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute arratsaldean, epailearen aginduz, mehatxu, bortxa eta kalte delituak egotzita.
Gertaerak goizaldeko hiruretan jazo ziren. Pasaiako auzoko batek kalean aparkatutako ibilgailu batek su hartu zuela ohartarazi zien Ertzaintzari eta suhiltzaileei hara bertaratu zirenean. Suak hartutako ibilgailuaz gain, etxeko indarkeriaren ustezko gorabehera batekin zerikusia zuen egoera bat antzeman zuten, gizon batek zenbait pertsona etxe batean atxikita baitzituen.
Itxuraz, eraikinean bizi zen gizon batek bere emaztearekin eztabaida izan ondoren, kalera irten zen eta bere bikotekidearen senide baten ibilgailu bati su eman zion. Ondoren, etxebizitzara itzuli, eta, bertara sartzeko asmoz, zerra erradial batez moztu zuen atea. Azkenik, etxebizitzara sartu ezin izan zuenez gero, eraikineko beste etxebizitza batera joan zen, eta zenbait senide atxiki zituen barruan.
Gizona entregatu egin zen, eta polizia etxera eraman zuten bidezko eginbideei hasiera emateko, eta, ondoren, Donostiako Guardiako Epaitegira eraman zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda