Pedro Sanchez
2024/09/10 - 12:22
Ostegunean edo ostiralean Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioburuarekin biltzea aurreikusten du Sanchezek
Txinan da Espainiako Gobernuko presidentea, bisita ofizialean, eta handik itzultzen denean bildu nahiko litzateke Gonzalezekin, Madrilen. "Edmundo Gonzalezen asiloa gizatasun keinu bat da", esan du.
2024/09/09 - 20:24
Elkarrizketa da bidea EBren eta Txinaren arteko gerra komertziala saihesteko, Sanchezen eta Xi Jinpinen ustez
Pedro Sanchez Txinara egiten ari den bisitaren ardatzak ekonomia eta merkataritza dira, muga-zergen inguruko tentsioaren erdian. Txinak eta EBk egoera bideratzea nahi du Sanchezek.
2024/09/07 - 18:30
Sanchezek esan du finantzaketaren eztabaida ez dela lurraldeen artekoa, "ereduen artekoa baizik"
Espainiako presidenteak aurreratu duenez, azaroan PSOEk Sevillan egingo duen Kongresu Federalean bere burua aurkeztuko du berriro PSOEren idazkari nagusi izateko, "optimismorako garaia" baita.
2024/09/04 - 19:54
Escriva ekonomialari onenetakoa da, Sanchezen ustez: ''Espainiako Bankuak gobernadore handi bat irabaziko du''
Espainiako Gobernuko presidenteak orain arteko Eraldaketa Digitaleko ministroaren ibilbidea eta "funtsezko erreformak" azpimarratu ditu, hala nola pentsioen erreforma eta bizitzeko gutxiengo diru-sarreraren sorrera. Sanchezen ustez, "Espainiako ekonomia indartuko da" izendapenarekin.
2024/09/04 - 15:15
Sanchezek zerga igoera iragarri du "bankuan 100 bizitza bizitzeko adina diru" dutenentzat
Abiatu berri den urte politikorako helburu eta lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu Espainiako Gobernuko presidenteak. Fiskalitate progresiboagoa lortzeko hainbat neurri agindu ditu, "gehien duenak gehiago ordain dezan".
2024/09/04 - 09:24
Albiste izango dira: Pradales-Chivite bilera, Pedro Sanchezen lehentasunak eta eguraldi euritsua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/02 - 22:54
PSOEk azaroko azken asteburura atzeratu du Kongresu Federala
Hasiera batean, zuzendaritza berrituko duen kongresua azaroaren 15ean izango zela iragarri du, baina gero bi astez atzeratu du. Gobernuko presidenteak bere burua berriro aurkeztuko du idazkari nagusi kargurako.
2024/08/30 - 20:51
Sanchezek urtebete aurreratuko du PSOEren kongresua, urrian egiteko
Sozialisten Batzorde Federaleko iturriek baieztatu dutenez, litekeena da astelehen goizean Batzorde Exekutibo Federalean erabakia hartzea.
2024/08/30 - 12:05
Xabier Legarreta: ''Ikusi egin beharko da Sanchezek esandakoaren atzean zer dagoen''
Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak "sorpresaz" hartu ditu espainiar Estatuko presidentearen adierazpenak. Xabier Legarretak azpimarratu duenez, "orain arteko Sanchezen politikak beste bide batetik joan dira, regularizazioaren aldeko instrumentuak sortzearen alde egon baita".
2024/08/29 - 18:43
Elkarteek salatu dute Sanchezen iragarpenak migratzaileen kontrako iritziak bultzatzen dituela
Migratzaileen harreran lan egiten duten elkarteen arabera, mafiak geldiarazteko migratzaileak kanporatzeari buruz hitz egiteak ahulenei egiten die alte.
2024/08/29 - 14:54
Pradales lehendakariak ''sorpresaz'' hartu ditu Sanchezek migrazioari buruz esandakoak
"Sopresaz hartu ditut ematen duelako aldaketa bat egon daitekeela migrazioaren inguruan, baina zuhurtziaz jokatu beharra dago gai korapilatsua delako", adierazi du Imanol Pradalesek.
2024/08/29 - 12:43
Sanchez migratzaileak kanporatzearen alde azaldu da mafiei "mezu argia" bidaltzen dielako
Espainiako Gobernuko presidenteak Senegalen nabarmendu duenez, "ezinbestekoa" da modu irregularrean heldutako migratzaileak euren sorterrira itzularaztea. Aurrez, Mauritanian, immigrazioa "beharrizana" zela esan zuen. Borja Semperrek (PP) arin erantzun dio, eta jarrera aldatzen ibiltzea egotzi.
2024/08/28 - 23:28
Sanchezek lankidetza beharra aldarrikatu du migrazio gaietan Mautiraniako, Gambiako eta Senegalgo bidaietan
Espainiako presidenteak migrazio zirkularra sustatzeko akordio bat iragarri du Mauritanian, eta "mafien" aurka egiteko lankidetza Gambian.
2024/08/27 - 19:29
Espainiako Kongresuak Sanchezen agerraldia baztertu du migrazio politikak azaltzeko
PPren proposamenak Vox eta Juntsen babesa lortu du, baina ez da nahikoa izan onartua izan zedin. Hiru bider eman dute botoa eta guztietan berdinketa lortu dute.
2024/08/27 - 09:58
Albiste izango dira: Migrazioaren kudeaketa, Ukrainako haurrak eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/27 - 09:32
Sanchezek Afrikara bidaia hasi du migrazioaren gaia aztertzeko
Pedro Sanchezek Afrikara bidaia hasi du asteartean. Mauritania, Gambia eta Senegal bisitatuko ditu, migrazioan lankidetza areagotzeko.
2024/08/26 - 12:21
Peinado epaileak lau pertsona gehiago galdekatu ditu lekuko gisa Begoña Gomez ikerketapean duen auzian
Justizian abuztua hilabete baliogabea den arren, epaileak instrukzioari eutsi dio. Gaurkoan Wakalua, Barrabes, Reale Seguros eta La Caixa Fundazioko ordezkariek eman dituzte azalpenak. Fiskalaren iritziaren aurka, Moncloan Sanchezi egindako itaunketaren grabazioa aldeen esku jarri du berriki.
2024/08/23 - 19:48
Espainiako Gobernuak 50 milioi eskaini dizkio Kanarietakoari adingabe migratzaileak artatzeko
Torres ministroak adierazi du areagotu egingo direla atzerritarren legearen erreforma ixteko negoziazioak talde parlamentarioekin, eta PPri eskatu dio "konponbidearen aldean jartzeko, ez arazoenean".
2024/08/23 - 13:34
Guardia Zibilak Begoña Gomezen kasuan ikertutako enpresaburuaren etxea miatu du
Pedro Sanchezekin behin bildu zela adierazi zuen Juan Carlos Barrabes enpresariak bere deklarazioan. Bilera beste ordezkari politiko batzuekin egin zuen bezala, berrikuntzaren arloko topaketa bat izan zela esan zuen.
2024/08/09 - 18:12
Feijook Sanchezen agerraldia eskatu du, eta Grande-Marlaska eta Robles "berehala" kargugabetzeko
Bestalde, Dolors Montserratek PPko buruaren adierazpenak babestu, eta Puigdemont berragertzea eta ihes egitea Espainiarentzat "umiliazio bikoitza" dela gaineratu du.