Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartuko du gezurren kontrako Erregenerazio Plana
Espainiako Ministro Kontseiluak astearte honetan onartuko du uda garaian Pedro Sanchez presidenteak iragarri zuen Demokrazioaren alde eta gezurren kontrako Ekintza Plana. PPren babesa izatea espero du Sanchezek.
Parlamentuko talde guztiekin "hedabideen gardentasuna, independentzia eta aniztasuna" bermatzen lagunduko duten hainbat neurri adostu nahi ditu Gobernuak, herritarrei "egiazko informazioa" heltzen zaiela bermatzeko.
Atzo egin zuen hitzorduaren iragarpena Sanchezek diputatu eta senatari sozialistekin Kongresuan, ikasturte politikoari hasiera emateko egindako topaketan.
Espainiako presidenteak nabarmendu zuenez, plana Konstituziotik "eratorria" da, "herritarrek egiazko infomazioa jasotzeko duten eskubidea defendatzen baitu", eta Europako Batzordeak zein Europako Parlamentuak helburu horrekin hartutako erabakien baitan kokatzen da. Horregatik, "demokrata guztien babesa" izatea espero duela esan zuen.
"Ez litzateke ulergarria izango Estrasburgon gauza batzuk onartzea eta gero hemen, Diputatuen Kongresuan, gauza beraren kontrako botoa ematea", adierazi zuen , PPri erreferentzia zuzena eginez.
Planaren helburua Gorte Nagusiei eta "ekosistema informatiboari gardentasun, aniztasun eta berme gehiago ematea" da, "desinformazioari" aurre egiteko eta demokrazia erasaten ari den "lokatzaren kultura" geldiarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Kaleratze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"