Pentsioak 2025
2021/12/02 - 15:07
Pentsiodunen Mugimendua, pentsio sistemaren erreformaren lege-proiektuaren aurka
Pentsio sistemaren erreformaren lege-proiektuaren aurka azaldu da, beste behin, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua. Euren ustez, pentsio sistema publiko duin bat bermatzeko aukera galduko da lege honekin.
2021/12/01 - 15:01
Sindikatuak lan eta pentsio duinen alde mobilizatu dira Hego Euskal Herrian
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek borrokak eta mobilizazioak kalean aktibatzen jarraitzeko deia egin dute.
2021/12/01 - 13:27
Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde kalera irten dira sindikatuak
Sindikatuak eta hainbat eragilek mobilizazioak egin dituzte goizean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, "Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Bizi duin baterako burujabetza" lelopean.
2021/11/29 - 12:36
Kotizazio bidezko pentsioak % 2,5 igoko dira 2022an
Minimoak eta kotizazio gabeko pentsioak, berriz, % 3 igoko dira. Nolanahi ere, azaroko KPIaren behin betiko datua ezagutu arte itxaron beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak abenduaren 15ean argitaratuko duena.
2021/11/23 - 21:46
Pentsio plan kolektiboen lege aurreproiektua onartu du Sanchezen gobernuak
Batetik, egun nagusi diren pentsio plan indibidualen ordez, enpresa planak sustatu nahi dira. Eta bestetik, enplegurako funts bat ere sortuko da, Gobernuak sustatuta, Escriva ministroak azaldu duenez.
2021/11/23 - 00:29
Gizarte Segurantzak ordaindutako gastuak ikuskatzea adostu dute Espainiako Gobernuak, EH Bilduk eta ERCk
Horrez gain, urtebeteren buruan pentsio minimoaren zenbatekoa eguneratzeko eta haren eboluzioa gutxiengo soldatari lotzeko akordioa egin dute PSOEk, Unidas Podemosek, EH Bilduk eta ERCk.
2021/11/18 - 20:43
40 bat elkartek egin dute bat lan-erreforma salatzeko eta pentsio duinak aldarrikatzeko mobilizazioekin
Gehiengo sindikalak deituta, abenduaren 1ean manifestazioak izango dira Euskal Herriko hiri eta herrietan lan eta pentsio erreformak salatzeko eta biz baldintza duinak aldarrikatzeko.
2021/11/16 - 16:06
ELAk esan du pentsioei buruzko akordioak murrizketa gehiago ekarriko dituela
Sindikatuaren iritziz, gizarte-kotizazioen % 0,6ko igoera ez da nahikoa izango sistema publikoaren "egiturazko" egoera aldatzeko, eta ez du bere etorkizuna bermatzen.
2021/11/16 - 15:35
Enpresarien ezetzak pentsioen inguruko akordioa eskas uzten du
Pentsioen aferan atzo Espainiako Gobernuak eta sindikatuek % 0.6ko igoera adostu osean, gaur Pedro Sanchez sindikatuekin batzartu da. Akordioa lortuta baldin badago ere zalantzan asko daude oraindik mahai gainean.
2021/11/16 - 14:53
Kotizazioen igoerarekin, batez beste, 28 euro gehiago ordainduko dituzte langileek urtean
Kotizazioen igora enpresariek nabarituko dute batez ere: % 0.6ko igoera horretatik, % 0.5 enpresak ordainduko baitu. Helburua datozten 10 urteetan, ia hutsik dagoen pentsioen kutxan 50.000 milioi euro edukitzea da.
2021/11/16 - 11:09
Roberto Uriarte, pentsioen erreformari buruz: "Saiatu behar dugu patronala kontsentsu zabalenera gerturatzen"
Unidas Podemoseko diputatuaren arabera, pentsioak bermatzeko kotizazioak igotzea tresna bat da, baina ez bakarra. Hala ere, argi du garrantzitsuena pentsioak bermatzea dela.
2021/11/15 - 22:08
Espainiako Gobernuak sindikatuekin adostu du kotizazioak 0.6 igotzea 10 urtez, pentsioen zakua hornitzeko
Espainiako Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek kotizazio sozialak % 0,6 igotzea adostu dute, pentsioen finantzazioa bermatzeko asmoz. Igoera hori 2023an aplikatuko da eta 2032. urtera arte egongo da indarrean.
2021/11/15 - 20:04
Pentsioak bermatzeko kotizazioak igotzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek
Espainiako patronala kotizazio sozialak igotzearen kontra agertu da, eta, beraz, akordiotik kanpo geratu da.
2021/11/15 - 17:30
CEOEk ez du ontzat jo pentsioak bermatzeko neurri gisa kotizazioak igotzea
Patronalak elkarrizketa-mahaia utzi du, eta Espainiako Gobernua eta sindikatuak datozen orduetan kotizazioen inguruan akordio batera iristen saiatuko dira.
2021/11/15 - 07:23
Gaur egingo dute Belaunaldiarteko Ekitatearen Mekanismoaren inguruko akordioa ixteko azken bilera
Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa sindikatuekin eta enpresaburuekin bilduko da Madrilen, alde guztiek akordioa ixteko ezarritako azken egunean. Kotizazio sozialak 10 urtez % 0,6 igotzea proposatu zuen Ministerioak azken bileran.
2021/11/13 - 16:47
Zeintzuk dira pentsioen erreforman aldatu nahi diren gai nagusiak?
Lehen proposamena kotizazioaren ingurukoa da aldatu nahi duten lehen kontzeptua eta bigarren proposamena pentsioak kalkulatzeko epea 35 urteraino igotzea da.
2021/11/13 - 16:15
Pentsiodunak kalera atera dira erreformaren aurka eta Escrivaren dimisioa eskatzera
Zenbait euskal hiritako pentsiodunen mugimenduak pentsioak erreformatzeko legearen aurka atera dira. Diotenez, lege horrek "urtero erosteko ahalmena galtzea" ekarriko luke.
2021/11/13 - 16:12
Milaka pentsiodunek kaleak hartu dituzte pentsioen erreforma salatzeko
Erreforma horrek 2011an eta 2013 egin zirenen murrizketei eutsi nahi diela uste dute, eta kotizazioaen kalkulurako 35 urte hartzearen aurka daude.
2021/11/11 - 15:17
Lan egindako azken 35 urteak kontuan hartu nahi ditu Espainiako Gobernuak pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko
Europatik diru laguntzak jaso nahi baditu, Espainiak ezinbestean aldatu egin beharko ditu pentsioa kalkulatzeko kotizazio urteak.
2021/11/11 - 12:58
Escrivak ukatu egin du pentsioak kalkulatzeko epea luzatzea Europar Batasunak eskatu duenik
Gizarte Segurantzako ministroak esan du Espainiako Gobernuak egindako berreskuratze planean jasota dagoela eta ez dela nahitaezkoa izango.