Pentsiodunak kalera atera dira erreformaren aurka eta Escrivaren dimisioa eskatzera
Milaka pentsiodun kalera atera dira gaur Bilbon, Gasteizen, Donostian, Eibarren eta Iruñean pentsioak erreformatzeko legearen aurka agertzeko, eta Escrivaren dimisio eskaera nagusitu da aldarrikapenen artean.
"Atzerapausorik ez, borroka hau irabazi egingo dugu" eta "Gobernatzen duenak gobernatzen duela, gure pentsioen defentsan" ohiko aldarrikapen oihuez gain, gaurkoan Jose Luis Escriva Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren dimisio eskaera nagusitu da.
Horren harira, gaurko mobilizazioetarako adostutako agirian, pentsiodunek azaldu dute Espainiako Gobernuaren lege proiektuak "2011ko eta 2013ko pentsioen erreformen murrizketei eustea" duela helburu, eta "Escrivaren proiektuan aurrera egitea", hau da, "lan gehiago egitearen truke pentsio gutxiago jasotzea".
Proiektuan agertzen den pentsioen balioa handitzeko indizeak "urtero erosteko ahalmena galtzea" ekarriko lukeela uste dute manifestariek. Horregatik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lege proiektua kentzeko deia egin die Espainiako Gobernuari, alderdi politikoei eta erkidegoei.
"Ez dugu erreformarik onartuko ez baditu azken lau urteotan egin ditugun premiazko aldarrikapenak jasotzen", ohartarazi dute pentsiodunek, aldarrikapen nagusiak zeintzuk diren gogorarazi aurretik: lan eta pentsioen erreformak bertan behera uztea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea, eta alargunen pentsioa % 100ekoa izatea, besteak beste.
Azkenik, pentsioen sistema "iraunkorra" dela eta "kontuak argiak" izatea nahi dutela azpimarratu dute. Gainera, behar izanez gero, pentsio publikoen ordainketa Estatuko Aurrekontuetan bermatu beharko litzatekeela uste dute, ez daitezela Gizarte Segurantzaren zorra izan, plan eta pentsio pribatuen aldeko apustua errefusatzearekin batera.
Horregatik guztiagatik, argi adierazi dute ez badiete aldarrikapen guztiei erantzuten, mobilizatzen jarraituko dutela datozen hilabeteetan.
Iruñean, manifestazioa Baluartetk abiatu da, eta hiriko erdigunea pentsio duinen alde zeharkatu ostean, Gaztelu plazan amaitu dute. Gasteizen Artiumetik abiatu da protesta, eta Donostian, Alderdi Ederretik.
"Nahigabe orokortua"
Jon Fano Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren bozeramailea Bilbon egindako martxan izan da. Adierazi duenez, erreforma horren eztabaida parlamentarioaren aurrean, "ez dugu beste irtenbiderik ikusi" Lege proiektu hori justifikatzen duten "falazia eta gezurrak" salatzea eta "pentsiodunen arteko nahigabe orokortua agerian jartzeko" kalera ateratzea baino.
Hala, "argi" esan nahi izan die Espainiako Gobernuari eta Escriva ministroari pentsiodunen mugimenduaren "aldarrikapenak aditu" ezean, "etengabeko mobilizazioekin" topatuko direla. Era berean, ohartarazi du euren "etorkizun politikoari" eragin diezaiokeela Estatuko 9 milioi pentsiodunen eta Euskadin dauden 700 000 pentsiodunen arteko nahigabeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.