Pentsioak 2025
2022/08/13 - 15:32
Asturiasko pentsiodunek bat egingo dute hilaren 22an Bilbon egingo den manifestazioarekin
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egingo du Aste Nagusian, Bizkaiko hiriburuko kaleetan, besteak beste, "osasuna eta zainketa publikoak eta kalitatezkoak" eskatzeko.
2022/07/02 - 20:30
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak 60.000 sinadura baino gehiago bildu ditu bere aldarrikapenen alde
Sinadura horiek, Estatu osoan zehar jasotakoekin batera, Diputatuen Kongresuan entregatu eta erregistratuko dituzte, urriko erdialdera.
2022/06/25 - 21:09
Manifestazio batekin eman diote amaiera pentsiodunek, 13 eguneko txirrindulari martxa erreibindikatiboari
Pentsiodunek gogorarazi dute "lau urte" daramatzatela kalean borrokan, "pentsio sistema publiko baten alde" eta "1.080 euroko gutxieneko pentsioak" aldarrikatuz, besteak beste.
2022/06/13 - 19:07
13 egun eta 700 kilometro bizikletaz, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua errepidera atera da pentsio duinak eta bidezkoak eskatzeko. Gaur Donostiako Alderdi Ederretik abiatu dira eta bertara iritsiko dira hilak 25ean, larunbata. Egun horretan manifestazio nazional batekin amaituko da pentsiodunek abiatutako mobilizazioa.
2022/06/03 - 16:16
Kotizaziorik gabeko pentsioak 60 eta 70 euro artean igoko dira
15.000 pentsiodun baino gehiagori eragingo die Hego Euskal Herrian EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin adostutako % 15eko igoerak. Kotizaziorik gabeko pentsioa jasotzen dutenak izango dira onuradunak: pentsiorik baxuenak, hain zuzen.
2022/06/03 - 12:11
Aizpurua: "Kotizazio gabeko pentsioen igoerak 15.000 pertsonari egingo die mesede Euskal Herrian"
EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, neurriak positiboki eragingo die "kotizatu ez duten baina etxeko lanetan lan egin duten adineko emakume askori". Koalizioak "borrokan" jarraituko du pentsioen erreforma hobetzeko.
2022/06/02 - 17:06
Kotizazio gabeko pentsioak % 15 handitzea adostu du Espainiako Gobernuak EH Bildurekin
Trukean, EH Bildu abstenitu egingo da pentsioen funts publikoa arautzeko eta tramitazioarekin jarraitzeko bozketan.
2022/05/21 - 12:21
Salaberria: "Gizon saregileak ere badaude, baina arrantzaleen baldintzak izan dituzte beti"
Duela 40 urte hasi zen saregile lanetan Edurne Salaberria; Pasaian ikasi zuen ofizioa, ondoren Donostian hainbat urtez aritu zen sareak josten, eta, egun, Hondarribiko portua du lantoki. Erretiroa lehenago hartu ahal izatea berri pozgarria dela esan du, baina badituzte aldarrikapen gehiago ere.
2022/04/25 - 15:36
Alarguntza-pentsioak lortzeko beharrezkoa izango da berriro izatezko bikote gisa erregistratuta egotea
Auzitegi Gorenak zuzendu egin du 2021ean ezarritako doktrina, eta ebatzi du beharrezkoa dela batasuna egiaztatzea, udal- edo autonomia-erregistroan izena emanda.
2022/04/20 - 17:15
EAEko eta Nafarroako biztanleria seniorrak langabezia-tasa baxuenak eta pentsio hoberenak ditu
"Senior ekonomiaren lurraldeen sailkapena 2021" azterlanean jasotako zenbait adierazletan lehen postuetan egoteagatik nabarmendu dira bi erkidegoak. Azterlan horrek biztanleria seniorrarekiko "adeitasun" ekonomikoa neurtzen du.
2022/03/01 - 01:24
Laboral Kutxa hasi da 65 urtetik gorako bezeroak aurrez aurre artatzen
Halaber, telefono bidezko arreta indartu eta kutxazainen erabilera erraztuko du.
2022/02/22 - 08:30
Kutxabankek eta Laboral Kutxak 65 urtez gorako bezeroak aurrez aurre artatuko dituzte
Laboral Kutxak datorren astetik aurrera egingo du moldaketa, eta Kutxabankek, martxoaren 15etik aurrera.
2022/02/12 - 21:00
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak errefusatu egin du "huts egin duen erreforma"
Berriro atera dira kalera erreformaren aurka, izan ere, "promesak urratzen", "aldarrikapen gehienak baztertzen" eta "murrizketei atea irekitzen" omen die.
2022/02/02 - 00:42
Espainiako Gobernuak musukoa kanpoaldean erabiltzeko dekretua berrestea lortu du, kritika askoren artean
EH Bildu, EAJ edo ERC alderdiek gogor kritikatu dute Espainiako Gobernuaren jarrera, dekretu berean bestelako gaiak sartu dituelako, tartean pentsioen balioa handitzeko proposamena, eta horrek ekimenaren kontrako botoa ematea zaildu du.
2022/01/26 - 12:15
Igoera gorabehera, pentsiodunek erosteko ahalmena galduko dute, ELAren arabera
Mikel Novalek (ELA) esan du pentsioak % 4,1 bat igoko direla, bizimodua, KPIa, % 5'5 igo den arren. Gutxieneko pentsioen kasuan, erosmen galera are handiagoa izango litzateke, % 3koa. Horregatik, mobilizazioekin jarraitzeko deia egin du.
2022/01/25 - 14:21
Ministroen Kontseiluak 2022rako erretiro-pentsioen igoera onartu du
Kotizaziopeko pentsioak % 2,5 igoko dira aurten, eta gutxieneko pentsioak eta kotizazio gabekoak, % 3. Espainiako Gobernuak, guztira, 6.500 milioi euro bideratuko ditu.
2022/01/22 - 21:47
Espainiako Gobernuak ia 10 milioi pentsio eguneratuko ditu asteartean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Gijonen egindako PSOEren ekitaldi batean iragarri duenez, 6.500 milioi euro bideratuko dituzte gai horretara.
2022/01/15 - 15:47
Lau urte pentsio duinen alde borrokan
Pentsiodunen mugimendua Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan atera da kalera, bidezko prestazioak aldarrikatzeko. Eskari gehienei entzungor egin zaiela salatu dute, eta pentsioen erreforma berria ere izan dute begitan, popularren neurri kaltegarrienak indargabetu ez dituztela eta.
2022/01/15 - 15:22
Pentsiodunek lau urteko borroka ospatu dute pentsio duinen aldeko martxekin
Hego Euskal Herriko herri eta hiriak bete dituzte, pentsio publiko "duinak eta bidezkoak" aldarrikatzeko.
2022/01/15 - 08:59
Pentsio publiko "duinak eta bidezkoak" eskatzeko manifestazio olatu berria, Hego Euskal Herrian
Protestak 12:00etan abiatuko dira Gasteiz (Correos plaza), Donostia (Alderdi Eder), Bilbo (Kale Nagusia) eta Iruñean (Baluarte plaza), baita Eibar, Ondarroa, Tafalla, Altsasu eta Lizarran ere.