Pentsioen erreforman zintzilik geratzen diren neurriak adosteko bilerak, datozen asteetan
Pentsioen erreforman zintzilik geratzen diren bi gaiak negoziatzen jarraitzeko biltzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta gizarte eragileek astelehen honetan. Hala ere, ez dute hitzordurik zehaztu. Pentsio maximoaren zein minimoaren igoera progresiboa, eta kotizazioaren azken urteak onenak izan ez direlako ordainsaria murriztuta ikusten duten langileen pentsioa kalkulatzeko ekitate handiagoa adostu behar dituzte.
Borja Suarez Gizarte Segurantza eta Pentsioen Estatu idazkaria sindikatu eta enpresaburuen ordezkariekin bildu da goizean, elkarrizketari berriro heltzeko eta iaz abiatutako erreforma ixteko.
Era berean, Rosa Santos CEOEren Lan Harremanetarako zuzendaria; Teresa Diaz de Teran Cepymeko arlo Soziolaboraleko zuzendaria; Carlos Bravo CCOOko Politika Publiko eta Babes Sozialeko idazkaria; eta Cristina Estevez eta Mariano Hoya UGTko Politika Instituzional idazkaria eta Politika Sindikaleko idazkariorde nagusia, hurrenez hurren, batzarrean izan dira.
Negoziazioko iturriek azaldu dutenez, astelehen honetako batzarrean Ministerioak ez du proposamen idatzirik egin, eta ez da aparteko nobedaderik izan.
Aurreneko hartu-emana
Jose Luis Escrivak ministroak berak TVEn eta RNEn argi utzi duenez, astelehen honetako bilera "aurreneko hartu-emana" izan da soilik, eta datozen asteetan negoziatzen jarraituko dute.
Hala ere, Escrivak negoziazioaren nondik norakoen berri eman du gaur: pentsio maximoa "pixkanaka" igotzea, eta aldi berean, sistemaren jasangarritasunari ekarpena egiteko kotizazioa, eta pentsioak kalkulatzeko erabiltzen den metodoa aldatzea.
Ministroaren hitzetan, Espainian pentsio maximoa "nahiko baxua" da, beste herrialde batzuekin alderatuta. Erantsi duenez, "pixkanaka" igo eta aldi berean oinarri maximoa areagotzen baldin bada, 30eko eta 40ko hamarkadetan sistemaren diru-sarrerak areagotuko lirateke, demografiaren ondorioz sistemak "tentsio handiagoa" jasango lukeen epean, hain zuzen ere.
Bestalde, pentsioa kalkulatzeko kontuan hartzen den epea 25 urtetik 35era areagotzea baztertu du ministroak. Escrivaren esanetan, "kotizazio urterik txarrenak" kanpoan utzi eta kotizazio hutsuneei (lanean ematen ez diren denboraldiak) tratamendu hobeagoa ematea aztertuko dute gizarte eragileekin batera.
Pentsioa zenbatzeko epea areagotzeaz "hitz egiten ari ez" direla errepikatu du buruzagiak, beharginek babes defizitik ez pairatzeko osagai ezberdinak uztartzeaz baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.