Pentsioak 2025
2021/07/02 - 14:22
Bilboko Apezpikutzak gaixo dagoen pentsiodun bat etxegabetu nahi duela salatu dute
Bilboko Maizterren Sindikatuak Jaurlaritza ere jomugan jarri du, gizona bizi den eraikineko etxebizitza guztiak erosi dituelako harena izan ezik.
2021/07/02 - 14:09
Escriva: "Atzo ez nuen nire egunik onena izan; gaizki ulertu zitzaidan"
Ekitate-mekanismoaz hitz egiterakoan eta “baby boom” belaunaldiaren pentsioetan “murrizketa txiki” bat ekarri behar zuela esaterakoan hanka sartu zuela onartu du ministroak.
2021/07/01 - 16:53
Escriva: "Baby boomerrek pentsioak doitu edo lan gehiago egin ahal izango dute"
Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren ustez Espainiak ez du pentsio arazo handiegirik, belaunaldi horren erretiroak ekarriko duen gastuari aurre egiteko "arazo kointurala" baizik.
2021/07/01 - 14:03
Espainiako Gobernuak eta gizarte eragileek pentsioen erreformarako akordioa sinatu dute
Akordioa Santiago Aparicio (Cepyme), Pepe Alvarez (UGT), Antonio Garamendi (CEOE), Unai Sordo (CCOO) eta Pedro Sanchez presidenteak sinatu dute.
2021/06/29 - 16:42
CCOOren esanetan, lortutako akordioak argi jasotzen du pentsioak ez direla murriztuko
Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak adierazi duenez, paradigma aldaketa bat egon da: pentsioak murriztu ordez, diru-sarrerak handituko dira.
2021/06/28 - 22:16
Pentsioen erreformari buruzko aurreakordioaren xehetasunak
Hiru ardatz biltzen dituen akordioa da: KPIaren araberako pentsio igoera, PPren garaian onartutako jasangarritasun faktorea indargabetzea eta erretiroa atzeratzen dutenei pizgarriak ematea.
2021/06/28 - 20:56
Pentsioen erreformari buruzko aurreakordioa lortu dute
Pentsioak KPIaren arabera igotzea, jasangarritasun faktorea indargabetzea eta erretiroa atzeratzeko pizgarriak ematea adostu dute Espainiako Gobernuak, patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek.
2021/06/22 - 10:22
Izar ontziola zigortu dute amiantoarekin lan egin zuen behargin baten heriotzagatik
Alargunak 2019an errekargua eskatu zuen segurtasun-neurriak ez betetzeagatik, eta, haren eskaera onartuta, enpresak % 50eko errekargua ordaindu beharko dio alarguntasun-prestazioan.
2021/05/29 - 23:06
Hego Euskal Herriko pentsiodunak kaleetara atera dira gaur
Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan kalera atera dira gaur pentsiodunak, erretiro pentsio duinen alde. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari erantzukizunez jokatzeko eskatu diete.
2021/05/29 - 21:52
Milaka pentsiodunek azken hiru urteetako mobilizazioei eusten diete Hegoalden
Arratsaldean manifestazioak egin dituzte Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean. Goizean, besteak beste, Ondarroa, Lekeitio, Eibar eta Altsasun elkarretaratzeak izan dira.
2021/05/24 - 15:30
ELAk eta LABek bat egin dute pentsio duinen alde larunbaterako deitutako martxekin
Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu sindikatuotako idazkari nagusiek Espainiako Gobernuaren asmoak kritikatu dituzte, erretiroa hartzeko adina geroratzekoa, besteak beste.
2021/05/24 - 14:44
ELAk eta LABek pentsiodunek larunbaterako deitutako mobilizazioak babesten dituzte
Bi sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Bilbon, pentsiodunen mugimenduak maiatzaren 29rako deitutako mobilizazioei babesa emateko.
2021/05/17 - 18:21
Pentsionistek EAEko eta Nafarroako Parlamentuetara eraman dituzte beren eskariak
Pentsionisten Mugimenduak ohartarazi du aurten "murrizketa gehiago" izango direla eta pentsio duinik gabe eta lan-erreforma baliogabetu gabe "prekarietatea eta pobrezia" areagotu egingo direla.
2021/04/30 - 15:36
Pentsiodunen mugimenduak manifestazioa egingo du maiatzaren 29an
Kolektiboak manifestazioak deitu ditu Hegoaldeko lau hiriburuetan eta hainbat herritan. Hiru urte protestak egiten eman ostean, "lortutako konkistak arriskuan" daudela uste dute pentsiodunek.
2021/04/26 - 16:16
Banketxeen jokabidea salatu dute pentsiodunek
EAEko hiru hiriburuetako eta 65 udalerritako banketxeen aurrean manifestazioak egin dituzte astelehen honetan, bankuen aurrez aurreko arretan egindako murrizketek sortutako kalteak salatzeko.
2021/04/23 - 11:55
Kexa "ugari" pentsiodunen artean, errenta aitorpenaren eredu berria dela eta
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak Aldundiari eskatu dio "berehala konpon dezala justifikaziorik gabeko egoera hau".
2021/04/17 - 21:53
Pentsiodunak: "Escrivaren proposamena ezin da ulertu Gobernu aurrerakoi batean"
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gogor kritikatu du 12.000 euro eman nahi izatea jubilazioa atzeratzen duenari eta % 21 arte gutxitu aurrejubilatzen denaren pentsioa.
2021/04/13 - 17:49
Euskal sindikatuek arbuiatu egin dituzte pentsio-sistema aldatzeko proposamenak
ELAren ustez, murrizketak trukerako txanponak dira Europako funtsak lortzeko. LABen ustez, "zentzugabekeria" da erretiroa atzeratzeagatik pizgarriak ematea, gazteen langabezia gorantz doanean.
2021/04/12 - 22:50
Erretiroa atzeratzen dutenei urtean 12.000 euro arte ematea proposatu du Escrivak
Gainera, aldez aurretik erretiroa hartzeagatik ezarritako pentsio murrizketa handitzea ere proposatu du.
2021/04/06 - 20:18
Jaurlaritzak ez ditu aurreko krisialdian Itzarrirako ziren ekarpenak ordaindu beharko
Auzitegi Gorenak atzera bota ditu ErNE eta ELA sindikatuek jarritako helegiteak. Jaurlaritzak, Rajoyren gobernuaren dekretua aintzat hartuta utzi zituen bertan behera Itzarriri egindako ekarpenak.