Pentsioak 2025
2021/10/23 - 16:09
Sordok babes zabala lortu du CCOOren idazkari nagusi izaten jarraitzeko
% 88tik % 93ra handitu du jasotako babesa aurreko Kongresuaren aldean. Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren beste igoera bat, eta lan eta pentsioen erreformak izango dira erronka nagusiak agintaldi berrian.
2021/10/21 - 15:25
Astean 30 ordu lan egitea eta 60 urterekin erretiroa hartzea proposatu du LABek
LAB sindikatuak Lan Kode eta Gizarte Segurantzako lege egitasmoa aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.
2021/10/19 - 13:57
Eduardo Zubiaurre: "Energiaren lege dekretuak efektu katastrofikoa izan du industrian"
Confebaskeko presidenteak adierazi du euskal ekonomia moteltzen ari dela, besteak beste, energiaren prezioarengatik eta osagarri faltagatik.
2021/10/16 - 23:08
Pentsio duinen aldeko Madrilgo mobilizazioarekin bat egingo du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak
Azken lan-erreformak baliogabetzea, soldaten eta emakumezko pentsiodunen ordainsarietako genero-arrakala desagertzea eta pentsioa Gutxienezko Soldatarekin parekatzea, besteak beste, eskatu dute gaurko martxan.
2021/10/16 - 16:42
Euskal pentsiodunen ahotsa entzun da gaur Madrilen
Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako 70 bat pentsiodunek bat egin dute Pentsiodunen Estatuko Koordinakundeak deitutako protestan. Pentsioen sistemaren erreforma gelditzea eskatu dute.
2021/10/07 - 16:23
2022rako aurrekontuen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak
Inoizko inbertsio gastu handienarekin, 10 eurotik 6 gizarte gastura bideratuko dituzte, gazteriari zuzendutako laguntzak bereziki bultzatuta.
2021/10/01 - 17:59
Pentsiodunak eta Babestu kalera atera dira adinekoen egoitzetan zaintza duina eskatzeko
Bilbon egin duten manifestazio batean, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak eta erresidentzietako egoiliarren senitartekoen elkarteak salatu dute egoitzak "isolamendu zentro" bilakatu direla.
2021/10/01 - 16:40
65 urtetik gorakoak gizartearen % 22,5 dira eta asko aktibo bizitzen saiatzen dira
Euskadin, bostetik batek, erretiratzeko adina du. Euren egoeraren alderik ilunena agerian uzteko manifestazioak egin dituzte gure hiriburuetan. Euren eskubideak defendatzeko eta pentsio duinak aldarrikatzeko.
2021/10/01 - 15:10
65 urtetik gorako 10 pertsonako 20 urtez azpiko 8 daude EAEn
Euskadin bizi diren herritarren % 22,5ek 65 urte edo gehiago dituzte; beraz, biztanleria "zahartzen ari da pixkanaka". Adineko pertsonak, oro har, oso pozik daude beren bizitzarekin. Gizonek osasun-pertzepzio hobea dute emakumeek baino, baina emakumeak sei urte gehiago bizi dira, batez beste.
2021/09/30 - 17:00
Escrivak pizgarriak eskatu ditu erretiroa atzeratu nahi duenarentzat, baina ez du legezko adina aldatu nahi
PPren talde parlamentarioak atzera bota du pentsioen sistema erreformatzeko lege proiektua, PPk 2013an onartutako iraunkortasun faktorea indargabetzen duelako, eta ez duelako zehazten nolakoa izango den mekanismo horren ordezko sistema.
2021/09/28 - 21:36
Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak Bruselaraino eraman ditu aldarrikapenak
Gau osoan autobusez bidaiatu ostean, ehun pentsiodun baino gehiago iritsi dira Europako Parlamentura. Bertan, Europako Ezkerreko eta Berdeetako eurodiputatuekin hitz egin dute, eta babesa eskatu diete.
2021/09/27 - 17:58
Pentsio publiko "duinak" defendatuko dituzte astearte honetan, Bruselan
"Europako Parlamentuak funtsen banaketa pentsio publikoak murriztera eta pribatuak bultzatzera baldintzatzen duela ikusita kezkaturik gaude", adierazi du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.
2021/09/20 - 15:52
Pentsiodunak bankuen gehiegikerien aurka kalera irten dira
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak salatu duenez, finantza-erakundeek kalte handia egiten diete adinekoei bulegoak itxi eta aurrez aurreko arreta murriztean.
2021/09/13 - 18:45
Argindarra kudeatzeko enpresa publiko bat sortzea aldarrikatu dute pentsiodunek
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak argindarraren garestitzea salatu du eta prezioaren gorakadak baliabide gutxien duten pertsonak kaltetzen dituela ohartarazi du.
2021/09/06 - 22:40
Pentsiodunen mugimenduak argindar enpresen eta bankuen aurkako protestak egingo ditu hilabete honetan
Horrela, datorren astelehenean, irailak 13, argindarraren igoeraren kontra protesta egingo du martxa batek, eta irailaren 20an, bankuen aurka, bulegoak eta kutxazainak ixteagatik.
2021/08/24 - 16:43
Ministroen Kontseiluak pentsioen erreformaren lege-proiektua onartu du
Lehen neurri-sorta onartu du, besteak beste, jasangarritasun-faktorea indargabetzea, lan-bizitza borondatez zabaltzeko neurriak edo hitzarmen kolektiboetan hitzartutako nahitaezko erretiroa mugatzea barne hartzen dituena.
2021/08/24 - 16:15
Arduraz ikusten dute erretiroa herritar gehienek
Datozen urteetan jubilatuko direnen artean, aukerak zeintzuk izango diren ikusita, batzuk hasi dira errtiroa planifikatzen.
2021/08/23 - 16:32
Bizkaiko pentsiodunek salatu dutenez, "pentsioen murrizketak larriagotu egingo dira"
Bilbon egindako manifestazioan, "Gizarte Segurantzako sistema publikoak bermatu beharreko pentsio publiko duinak eta nahikoak" eskatu dituzte.
2021/08/23 - 02:02
Pentsioen murrizketak larriagotu egin direla salatuko dute gaur pentsiodunek
Bilbon egingo duten manifestazioan, gainera, "argindarraren prezioaren igoera eskandalagarria" eta "bankuen komisioen gorakada" ere kritikatuko dituzte.
2021/07/27 - 17:18
ELAk DSBEaren lege-aurreproiektua gaitzetsi du, murrizketak sendotzen dituela iritzita
Sindikatuaren arabera, aurreikusitako zenbatekoak 2008ko legearen arabera aplikatu beharko liratekeenak baino "askoz txikiagoak" dira, eta erreforma berriak 2012an prestazioetan egindako murrizketei eusten diela salatu du.