Europako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsio publiko "duinak" defendatuko dituzte astearte honetan, Bruselan

"Europako Parlamentuak funtsen banaketa pentsio publikoak murriztera eta pribatuak bultzatzera baldintzatzen duela ikusita kezkaturik gaude", adierazi du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.
Elkarretaratzea astelehen honetan, Bilbon, pentsio "duinak" aldarrikatzeko. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea astelehen honetan, Bilbon, pentsio "duinak" aldarrikatzeko. Argazkia: EFE

Andaluzia, Gaztela eta Leon, Nafarroa eta Euskadiko pentsiodunak arratsaldean abiatuko dira Bruselara bi autobusetan. Astearte honetan Europako Parlamentura joango dira, pentsio publiko "duinak" defendatzeko.

Astelehenetako elkarretaratzean Bruselako bidaiaren berri eman du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Bilboko udaletxearen aurrean. Gaur Estatuko Pentsiodunen Koordinakundeko (COESPE) lagunak ere bertan izan dira.

"Europako Parlamentuak funtsen banaketa pentsio publikoak murriztera eta pribatuak bultzatzera baldintzatzen duela ikusita kezkaturik gaude", laburbildu du Jon Fano mugimenduko bozeramaileak.

Bruselan Europako talde parlamentario ezberdinekin bilduko dira. Era berean, Enplegu eta Gizarte Politikako Batzordearen ordezkaritza batekin batzartuko dira. Aldez aurretik, proposamenak bidali dizkiete gutun batean.

Parlamentuko talde politikoei "estrategien erabateko aldaketa" eskatu diete gutunean, "pentsio sistema publikoen prestazioak murrizten ari direlako, finantza sektorearen kontrolpean dauden pentsio plan pribatuen mesedetan".

Gainera, Europako Batzordearen Liburu Berdea banaketa sistema publikoen aurkako mehatxu bat dela ziurtatu dute. Bestalde, Europako Batzordearen jarrera salatu dute, "finantza lobbyen ordezkari gisa ari delako".

Mugimenduaren aldarrikapenak ezagunak dira dagoeneko: pentsio publikoak blindatzea, herrialde bakoitzeko batez besteko soldataren % 60a bermatzea gutxieneko pentsioetan zein soldatetan, eta BEZaren arabera pentsioak automatikoki egokitzea.

Astearteko mobilizazioaz gain, ostiralean pentsiodunek manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, adinekoen nazioarteko eguna baita.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X