2022rako aurrekontuen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartu du ostegun honetan. Inoizko inbertsio gastu handiena (40 000 milioi euro) jasotzen du proiektuak eta 10 eurotik 6 gizarte gastura bideratuko dituzte, gazteriari zuzendutako laguntzak bereziki bultzatuta (12 550 milioi euroko partida).
Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, "Espainiako historian izandako aurrekontu hedatzaileenak dira. Susperraldi justua dute helburu, eredu produktiboago eta jasangarriago bat bultzatuta, eta ekonomiaren leheneratze hori gizarte osoari helduko dela bermatuta".
Monteroren hitzetan, "belaunaldi berriek orain eta bihar aukera hobeak izatea dute xede". Horretarako, hainbat plan eta politika aurreikusi ditu koalizio gobernuak. Adibidez, 250 euroko laguntza zuzena gazteen artean emantzipazioa sustatzeko. Monterok ez du zehaztu zenbateko partida bideratuko dute horretarako, baina etxebizitza politikek % 46ko igoera izango dute.
Horrez gain, gazteek kultura produktuetan gastatzeko 400 euroko bonua izango da (210 milioi euroko aurrekontua). Halaber, 2.119 milioi euro bideratuko dituzte beketarako, aukera berdintasuna bermatzeko helburuarekin.
"Gastu-sabaia" delakoak 196.142 milioi eurotan jarraituko du. Europako funtsei dagokienez, 27.633 milioi euro aurreikusi dituzte.
Aurrekontuen aurreproiektuak zerga bilketa % 8,1 igotzea espero du, 2021ekoarekin alderatuta. "Aurreikuspen zuhurra dela uste dugu", esan du Montero Ogasun ministroak. Era berean, Sozietateen Zerga % 15ean kokatuko dute, OCDErekin adostutakoari jarraiki.
Pentsioei dagokienez, txikienak eta kotizazio gabekoak % 3 igoko dira datorren urtean. Gainerakoak KPIaren arabera eguneratuko dira, Kongresuan izapidetzen ari diren pentsioen erreformaren legeari jarraiki.
"Gure lehentasunezko bazkideekin negoziatuko dugu"
Horrenbestez, datorren astean helduko da aurreproiektua Diputatuen Kongresura. Espainiako Gobernuak esan du "lehentasunezko bazkideekin" akordioa bilatzen saiatuko dela. "Herritarrek ez dute nahi oposizioa Gobernuaren akuilua izatea bakarrik, erabilgarria izatea ere eskatzen dute. EAJ, ERC... aurreko aurrekontuak babestu zituzten talde guztiak aintzat hartuko ditugu", adierazi du Monterok.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.