PSOE eta Podemos akordiora iritsi dira aurrekontu orokorretan eta Etxebizitza Legean
Espainiako Gobernuko koalizioa osatzen duten bi alderdiek, PSOE eta Unidas Podemosek akordioa erdietsi dute 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak eta Etxebizitzaren Legea onartzeko.
Etxebizitzaren Legea onartzea ezinbesteko baldintza zuen Unidas Podemosek aurrekontuari oniritzia emateko. Ostegun honetan egingo den Ministroen Kontseiluan onartuko dituzte aurrena eta ondoren Diputatuen Kongresura pasako dira, bozketarako. Felix Bolaños Presidentziako ministroak azaldu duenez, Gobernuaren asmoa da, orain bide parlamentarioa hasiko duten kontu publikoak abenduaren 31rako onartuta egotea.
Arauak ezarritako epetik kanpo iritsi da akordioa hala ere, izan ere, Diputatuen Kongresura iraila amaitzerako iritsi behar dira, berez, aurrekontuak. Epemuga hori dela eta, negoziazioek abiada bizia hartu dute azken egunetan.
PSOEren eta Unidas Podemosen arteko akordioak, Etxebizitza Legeari dagokionez, mugak jartzen dizkie etxejabe handien alokairuen prezioei, tentsiozko-merkatu eremuetan erreferentziazko indizeak ezarriz kontratu guztientzat.
Hala, etxejabe handiei, jabetzan 10 etxebizitza baino gehiago dituztenei, "pribilejio fiskalak" kenduko dizkiete eta murriztu egin beharko dituzte, legez, alokairuen prezioak.
Bestetik, etxejabe txikiek ere alokairuen prezioak jaistea bilatuko da, baina, kasu honetan, "prezioak izoztea" izango da formula, "abantaila fiskalak" eskainiz hala egiten dutenei.
Horrez gain, akordioak % 150eko errekargua ezartzen du Ondasun Higiezinen gaineko Zergan etxebizitza hutsen kasuan; Udalek aplikatu ahal izango dute neurri hau. Halaber, araudi berriak alokairurako parke publikoaren alde egiten du, etxebizitza-sustapen guztien % 30 gordez etxebizitza babestuetarako, eta horien erdiak alokairu sozialerako.
250 euroko bonu gaztea
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Espainiako Gobernuak onartuko duen Etxebizitza Lege berriak 'bonu gazte' bat sortuko du, datozen bi urtetan hilean 250 euroko laguntza jasoko duena, hain zuzen.
Sanchez presidenteak azaldu duenez, bonu horrek 18 eta 35 urte bitarteko gazteei egingo die mesede, baldin eta urtean 23.725 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte. Gainera, familia ahulenen kasuan, bonu gaztea alokairurako zuzeneko laguntza gehiagorekin osatu ahal izango dela jakinarazi du, % 40raino.
"Politika publiko bat bideratuko dugu gure herrialdean emantzipatzeko adin hain altua murrizteko, gazteek alokairuko etxebizitza duin bat eskuratu ahal izan dezaten Estatuko Administrazio Orokorraren laguntzarekin", azpimarratu du presidenteak.
Sozietateen gaineko zerga
Bestalde, Felix Bolañosek baieztatu duenez, 2022ko aurrekontu proiektuak sozietateen gaineko zergan% 15eko gutxieneko tasa jasoko du , "nazioarteko adostasunera egokitzeko". Bolañosek gogorarazi duenez, neurri horretaz aparte, "abian da erreforma fiskal bat"; adituen batzordea ari da hura aztertzen 2022ko otsailean txostena aurkeztu behar baitu.
Sozietateen gaineko zergarako gutxieneko tasa bat ezartzea izan da Gobernu barruko aurrekontuen negoziazioan gakoetako bat; izan ere, Unidas Podemosek neurria jasotzea eskatzen zuen bitartean, PSOEK nahiago zuen erreforma fiskalari itxarotea.
Sozietateen gaineko zergak % 25eko tasa nominala du –Bankuentzat eta petrolio-enpresentzat izan ezik, % 30ekoa baita haientzat–, eta neurri honekin enpresa handiek zergak % 15etik behera ordaintzen ez dituztela bermatu nahi da neurri hoenkin.
Pablo Echenique Unidas Podemosek Kongresuan duen bozeramaileak ere baieztatu du bi alderdiek puntu honetan erdietsitako akordioa. "Bidezko zerga da", esan du, "proportzionalki enpresa handiek baino gehiago ordaintzen duelako ileapaindegi batek edo beste negozio txiki batek, eta badira % 0 ordaintzen duten bankuak ere".
Gainera, zergen deskonpentsazio hori "Estatuaren diru-sarrerentzako murrizketa" dela azpimarratu du, eta, besteak beste, hezkuntzaren, osasunaren eta menpekotasun legearen kalterako izango izaten dela gaineratu du.
Europako 25 mila milioi
Ostegun honetan Ministroen Kontseiluak onartuko duen 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuak Europako funtsen bigarren urteari dagozkion 25.000 milioi euroak barne hartuko ditu.
Bolañosek azaldu duenez, funts horiek "ekonomia indartzeko eta sendoago eta jasangarriago egiteko balioko dute". 2021eko aurrekontuan sartu zen funtsen lehen urtea, 27.000 milioikoa, une horretan Europar Batasunean oraindik onartuta egon ez arren, lehenbailehen erabili ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.