Pentsioak 2025
2023/04/13 - 16:17
Jende gutxiago bildu da gaurkoan Ipar Euskal Herriko protestetan, "mugimenduak bizirik jarraitzen badu ere"
Frantziako Konstituzio Kontseiluak ostiralean emango du pentsioen erreformaren inguruko ebazpena, eta bezperan berriro kalera atera dira Baionan eta Parisen, besteak beste.
2023/04/13 - 16:01
Pentsioen erreformaren aurkako protestek Baiona hartu dute berriro
Frantziako Konstituzio Kontseiluak ostiralean emango du pentsioen erreformaren inguruko ebazpena gorabehera, sindikatuek ez dute baztertzen mobilizazioei eustea.
2023/04/13 - 09:46
Albiste izango dira: Misioa Jupiterrera, mobilizazio eguna Iparraldean eta Frantzian eta hizkuntza eskubideak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/07 - 13:32
Bornek gauzak "ez behartzearen" alde egin du, eta beharrezkotzat jo du "sendatze epe bat errespetatzea"
Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroa Macron presidenteak pentsioen erreformaren inguruan darabilen tonu irmotik aldendu da. Bitartean, sindikatuek erreformaren aurka mobilizatzeko deia egiten jarraitzen dute.
2023/04/06 - 23:08
Gutxienez 150 atxilotu Frantzian, pentsioen erreformaren aurkako 11. protesta egunean
Herrialdeko hiri nagusietan manifestaziok egin dira Gobernuaren eta sindikatuen arteko bileraren porrotaren ondoren. Baionan 15.000 lagun inguru bildu dira antolatzaileen arabera.
2023/04/06 - 16:34
Sindikatuak eta herritarrak kalera irten dira beste behin ere Ipar Euskal Herrian
Urak baretzetik oso urrun daude Frantzian Macronek dekretu bidez onartutako pentsioen erreforma dela eta. Sindikatuek eta herritarrek ez dute amore ematen eta beste behin ere kalera atera dira; baita Ipar Euskal Herrian ere.
2023/04/06 - 09:50
11. greba eguna Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, sindikatuen eta Gobernuaren arteko bilera antzuaren ostean
Lanuzteek Marseilla, Tolosa, Bordele eta Nanteseko aireportuei eragingo diete, hegaldiak bertan behera utzita edo atzeratuta. Garraio publikoari dagokionez, eragin handia izango du sektore anitzeko grebak.
2023/04/05 - 18:09
Ezerezean amaitu da sindikatuek eta Frantziako Gobernuak pentsioen erreformari buruz egindako bilera
Lehen Ministroak ez du testua atzera bota nahi izan eta sindikatuek biharko deituta dauden protesta-ekintzetan modu masiboan parte hartzeko deia egin dute. Pentsioen erreforma atzera botatzea eskatzeko hamaikagarren mobilizazio eguna izango da.
2023/04/05 - 11:43
Berriz batuko dira Frantziako Gobernua eta sindikatuak, pentsioen erreformaren aurkako protesten ondoren
Sindikatuek iragarri dute proposamenak eramango dituztela bilerara. Erreforma osoa edo, gutxienez, alderdi korapilatsuenak bertan behera uzteko eskatuko dute. Erretiroa hartzeko adina 2030erako 64 urtera igotzea da alderdi horietako bat.
2023/04/03 - 16:04
Gutxieneko pentsioen igoera "eskasa" dela salatu dute pentsiodunek, "ez baita 1.080ra iristen"
Astero herri eta hirietan egiten dituzten elkarretaratzeetan esan dutenez, pentsioen erreformarako lege-dekretuak "titulu handiegia dauka hain eduki gutxirako".
2023/03/30 - 15:34
Pentsioen erreforma aurrera atera da Kongresuan, gehiengo zabal baten babesarekin
Euskal alderdiei dagokienez, EAJk alde bozkatu du eta EH Bildu abstenitu egin da. Pentsioak kalkulatzeko sistema berria apirilaren 1ean sartuko da indarrean, arau jakin batzuk izan ezik.
2023/03/30 - 09:49
Albiste izango dira: Pentsioen erreforma, martxoko inflazioaren aurrerapena eta osoko bilkura Legebiltzarrean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/30 - 07:00
Diputatuen Kongresuak pentsioen erreforma baliozkotuko du gaur
Espainiako Gobernuak nahikoa babes lortu du, PPk eta Voxek bozkatzen dutena gorabehera. Izan ere, koalizio gobernuaren 154 botoei, gutxienez ERCren 13, EAJren 6, EH Bilduren 5, PDeCATen 4 eta Mas Paisen eta Compromisen 3rak gehituko zaizkie.
2023/03/29 - 14:48
Pentsioen erreforma dela-eta, datorren astean bilera bat egitea proposatu die Frantziako Gobernuak sindikatuei
Asteartean, pentsioen erreformaren aurka deitutako hamargarren mobilizazio egunean, Frantziako sindikatu nagusiek jarrerak hurbiltzeko "bitartekaritza" bat proposatu diote Gobernuari. Macronen Gobernuak, ordea, uko egin dio aukera horri.
2023/03/28 - 21:14
Jai giroan egindako manifestazio jendetsua berriro istiluekin bukatu da Parisen
Protesta jendetsuak milaka pertsona bildu ditu Frantziako hiriburuan, pentsioen erreformaren aurkako grebaren hamargarren egunean. Manifestazioa jai giroan egin dute, baina berriz ere liskarrekin amaitu da.
2023/03/28 - 20:45
Protesta jendetsua Baionan, erreformaren aurkako hamargarren greba egunean
Antolatzaileen arabera, 13.000 lagun bildu dira Lapurdiko hiriburuan. Poliziaren hitzetan, ordea, 6.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute protestan.
2023/03/28 - 19:59
Sindikatuek Macroni bitartekaritza proposatu diote mobilizazio masiboak errepikatu diren egunean
CGT sindikatuak 450.000 manifestari inguru zenbatu ditu gaur hamargarren grebaren baitan, eta agintariek 93.000 pertsonara jaitsi dute kopuru hori. Sindikatuek greba orokorra deitu dute apirilaren 6rako.
2023/03/28 - 17:29
Emakumeek % 100 kotizatuko dute seme-alaben zaintzagatik lanaldia murrizten dutenean
ERCk eta Espainiako Gobernuak adostu dute neurria, pentsioen erreformaren negoziazioen testuinguruan. Akordioaren arabera, ERCk erreformaren alde bozkatuko du, pentsioen dekretu berriak aurrera egitea ahalbidetuz.
2023/03/28 - 07:00
Gaur pentsioen erreformaren aurkako hamargarren greba eta mobilizazio eguna dute Frantzian
Gaurkoa aukera ona izango da mobilizazioen indarra neurtzeko. Sindikatuek Macron presidentea berriro estu hartu nahi dute.
2023/03/27 - 13:52
Iparraldean pentsioen erreformaren aurkako mobilizazio berriekin ekin diote asteari
Goizean sindikatuek Baionako herriko etxeko zentro teknikoa blokeatu dute. Joan den astean Baiona inguruko autopistan poliziaren eta manifestarien artean izan ziren istiluen segida izan da gaur 60ren bat lagunek egin dute blokeoa.