11. greba eguna Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, sindikatuen eta Gobernuaren arteko bilera antzuaren ostean
Sindikatuek gaur deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute; "manifestazioetan ahalik eta langile eta herritar gehienak egotea behar dugu". Pentsioen erreformaren aurkako 11. protesta-eguna izango da.
Frantziako lehen ministroak eta sindikatuek pentsioen erreformaren gainean asteazkenean egin zuten bilera "porrotean" amaitu zen, amaieran sindikatuek adierazi zutenez, "Elisabeth Bornek ez duelako testu legala atzera bota nahi izan".
Herrialdeko zortzi sindikatu nagusietako ordezkariek jakinarazpen bateratu bat irakurri zuten ordubete eskas iraun zuen bileraren amaieran. Bornek lanari buruzko beste gai batzuei heltzeko asmoa azaldu bazuen ere, pentsioen erreforma bertan behera uzten ez duen bitartean, sindikatuek ez bestelako negoziaziorik zabalduko jakinarazi zuten egindako adierazpen horretan.
11. greba egunak Frantziako Estatuko lau aireportutan hegaldiak bertan behera uztea eta atzeratzea eragingo du, baita garraio publikoa geldiaraztea ere.
Marseilla, Tolosa, Bordele eta Nanteseko aireportuei eragingo die greba orokorrak. Aireportuetatik abisua eman diete bidaiariei beren airelinearekin harremanetan jartzeko, hegaldiaren egoera egiaztatzeko.
Garraio publikoari dagokionez, eragin handia izango du sektore anitzeko grebak. SNCF tren operadoreak ez du trenen ordutegietan izango duen eragina baieztatu. Hala ere, litekeena da SNCFren zerbitzuak atzeratzea eta bertan behera uztea Frantziako Estatu osoan.
Antzeko etenek RATPk hiriburuan dituen zerbitzuei eta Frantziako Estatu osoko hiriguneetako garraio publikoko beste eskualde batzuei eragingo diete ziurrenik. Grebek Eurostar tren-zerbitzuari ere eragin diezaiokete, eta atzerapenak eragin ditzakete.
Bestalde, hainbat findegi eta erregai-biltegitako grebak Paris eskualdeko gasolindegien % 40 ingururi eragiten zien astelehenean dagoeneko.
Gainera, CGT sindikatuak asteazkenean aurkeztu zuen greba-aurreabisua, Parisen zabor bilketa zerbitzua berriro geldiarazteko.
Parisko zabor zerbitzuaren greba martxoaren 29an amaitu zen, hiru asteko lanuzteen ostean, eta protesta-olde honetako mugimendu sinboliko eta ikusgarrienetako bat izan da. Frantziako hiriburuko kaleetan 10.000 tona zabor pilatu ziren, Udalak berak zabaldutako datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioari planto egin diote erkidegoek eta Estatutu Markoari buruzko jarrera bateratzen saiatuko dira
Osasun Ministerioak ezohiko Lurralde Arteko Osasun Kontseiluaren bilera batera deitu ditu asteazken honetan autonomia erkidegoak, Estatutu Markoaren erreformaz eta medikuen grebaz hitz egiteko.
Sutea izan da CAFen, Miira lantegiko pintura-kabinan
CAF enpresan sutea piztu da astearte goizaldean, Miirako pintura‑kabinan. LABek jakinarazi duenez, sutearen inguruko nabeetako langileak atera dituzte, eta ez da zauriturik izan. LAB sindikatuak enpresari arduraz jokatzeko eta prebentzio sistemak berrikusteko eskatu dio.
Akordioa Papresan: langileen % 80 subrogatzea eta soldatak izoztea adostu dute
Langileen ordezkariek eta Grupo CL taldeak lortu duten akordioari esker, Errenteriako paper-fabrikaren salerosketa gauzatu ahal izango da. Subrogatuko diren langileen kopurua hasierako proposamenekoa (% 72) baino handiagoa izango da, eta, trukean, bi urtez soldatak izoztea eta lanaldia luzatzea onartu da.
Akordioa lortu dute Maderas de Llodion eta 260 eguneko grebari amaiera eman diote
ELA sindikatuak jakitera eman duenez, akordioak 2025eko urrian kaleratutako langileak berriz hartzea ekarriko du, hala nahiko balute, eta, beraz, baita bide judiziala amaitzea ere.
Ormuzko blokeoak 200 milioi euroko kostu energetikoa ekarriko dio Euskadiri, Jaurlaritzaren arabera
Mikel Jauregi Industria sailburuak adierazi du industria dela "energia krisiaren ondorioak gehien jasaten ari den sektorea".
Donostiako Topoaren trenbideko obra bukatutzat eman dute, Kontxako geltokia amaituta
Datozen hilabeteetan, trenen zirkulazioa arautzen duten instalazio elektrikoetan, aireztapenean, seinaleztapenean eta komunikazioetan ardaztuko du lana ETSk, baita urbanizazioko jardun eta sarbide jakin batzuetan ere.
Etxebizitzaren prezioa %10,3 igo da Euskadin, Estatuko igoerarik txikiena
Astelehen honetan argitaratutako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekoan, % 4,9 igo da EAEko etxebizitza berrien prezioa; bigarren eskukoena, berriz, % 11,4.
Torresek espero du UCOk Tubos Reunidosen gainean hasitako ikerketak enpresaren hartzekodunen korkurtsoan ez eragitea
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak espero du SEPIk Tubos Reunidosi emandako dirulaguntzen inguruan UCOk zabaldutako ikerketak "eraginik ez izatea" enpresaren hartzekodunen konkurtsoan. Hala ere, argi du arren "lagundu ez" duela lagunduko. "Espero dut prozesua garbia eta legezkoa izatea", zehaztu du.
Eusko Jaurlaritzak gune tentsionatu izendatu du Basauri
Basauriko Udalak 2025ean egin zuen eskaera, alokairuen kostuak familien hileko diru-sarreren % 30 gainditzen duela argudiatuz.
Oxium talde errioxarrak Astore erosi du 60.000 euroren truke
Erosketa horrekin, Ternua Groupen lau zatien salmenta itxiko da, Loreak Mendian, Ternua eta Lorpen konglomeratuek osatzen zutena.