Pentsioak 2025
2023/04/05 - 11:43
Berriz batuko dira Frantziako Gobernua eta sindikatuak, pentsioen erreformaren aurkako protesten ondoren
Sindikatuek iragarri dute proposamenak eramango dituztela bilerara. Erreforma osoa edo, gutxienez, alderdi korapilatsuenak bertan behera uzteko eskatuko dute. Erretiroa hartzeko adina 2030erako 64 urtera igotzea da alderdi horietako bat.
2023/04/03 - 16:04
Gutxieneko pentsioen igoera "eskasa" dela salatu dute pentsiodunek, "ez baita 1.080ra iristen"
Astero herri eta hirietan egiten dituzten elkarretaratzeetan esan dutenez, pentsioen erreformarako lege-dekretuak "titulu handiegia dauka hain eduki gutxirako".
2023/03/30 - 15:34
Pentsioen erreforma aurrera atera da Kongresuan, gehiengo zabal baten babesarekin
Euskal alderdiei dagokienez, EAJk alde bozkatu du eta EH Bildu abstenitu egin da. Pentsioak kalkulatzeko sistema berria apirilaren 1ean sartuko da indarrean, arau jakin batzuk izan ezik.
2023/03/30 - 09:49
Albiste izango dira: Pentsioen erreforma, martxoko inflazioaren aurrerapena eta osoko bilkura Legebiltzarrean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/30 - 07:00
Diputatuen Kongresuak pentsioen erreforma baliozkotuko du gaur
Espainiako Gobernuak nahikoa babes lortu du, PPk eta Voxek bozkatzen dutena gorabehera. Izan ere, koalizio gobernuaren 154 botoei, gutxienez ERCren 13, EAJren 6, EH Bilduren 5, PDeCATen 4 eta Mas Paisen eta Compromisen 3rak gehituko zaizkie.
2023/03/29 - 14:48
Pentsioen erreforma dela-eta, datorren astean bilera bat egitea proposatu die Frantziako Gobernuak sindikatuei
Asteartean, pentsioen erreformaren aurka deitutako hamargarren mobilizazio egunean, Frantziako sindikatu nagusiek jarrerak hurbiltzeko "bitartekaritza" bat proposatu diote Gobernuari. Macronen Gobernuak, ordea, uko egin dio aukera horri.
2023/03/28 - 21:14
Jai giroan egindako manifestazio jendetsua berriro istiluekin bukatu da Parisen
Protesta jendetsuak milaka pertsona bildu ditu Frantziako hiriburuan, pentsioen erreformaren aurkako grebaren hamargarren egunean. Manifestazioa jai giroan egin dute, baina berriz ere liskarrekin amaitu da.
2023/03/28 - 20:45
Protesta jendetsua Baionan, erreformaren aurkako hamargarren greba egunean
Antolatzaileen arabera, 13.000 lagun bildu dira Lapurdiko hiriburuan. Poliziaren hitzetan, ordea, 6.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute protestan.
2023/03/28 - 19:59
Sindikatuek Macroni bitartekaritza proposatu diote mobilizazio masiboak errepikatu diren egunean
CGT sindikatuak 450.000 manifestari inguru zenbatu ditu gaur hamargarren grebaren baitan, eta agintariek 93.000 pertsonara jaitsi dute kopuru hori. Sindikatuek greba orokorra deitu dute apirilaren 6rako.
2023/03/28 - 17:29
Emakumeek % 100 kotizatuko dute seme-alaben zaintzagatik lanaldia murrizten dutenean
ERCk eta Espainiako Gobernuak adostu dute neurria, pentsioen erreformaren negoziazioen testuinguruan. Akordioaren arabera, ERCk erreformaren alde bozkatuko du, pentsioen dekretu berriak aurrera egitea ahalbidetuz.
2023/03/28 - 07:00
Gaur pentsioen erreformaren aurkako hamargarren greba eta mobilizazio eguna dute Frantzian
Gaurkoa aukera ona izango da mobilizazioen indarra neurtzeko. Sindikatuek Macron presidentea berriro estu hartu nahi dute.
2023/03/27 - 13:52
Iparraldean pentsioen erreformaren aurkako mobilizazio berriekin ekin diote asteari
Goizean sindikatuek Baionako herriko etxeko zentro teknikoa blokeatu dute. Joan den astean Baiona inguruko autopistan poliziaren eta manifestarien artean izan ziren istiluen segida izan da gaur 60ren bat lagunek egin dute blokeoa.
2023/03/24 - 14:16
Pentsioen erreformak 1,1 puntu handituko du defizita 2050ean, AIReFen arabera
Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen arabera, pentsioak epe luzerako gastu publikoaren igoeraren funtsezko elementuetako bat izango dira, batez ere 2035etik aurrera.
2023/03/24 - 10:42
457 atxilotu eta 441 agente zaurituak Frantzian, osteguneko protestetan
Hiriburuan bezala, manifestazioak istilu bihurtu dira Frantziako Estatuko beste hiri batzuetan, hala nola Rennesen, Nantesen, Bordelen eta Lorienten. Darmanin ministroak "muturreko ezkerra" jo du indarkeria ekintzen erantzuletzat.
2023/03/24 - 09:52
Manifestari talde batek Bordeleko Herriko Etxearen ateari su eman dio
Istilu larriak izan dira bart Frantziako hiri askotan Macronen pentsioen erreformaren aurkako protestetan. Bordelen, esaterako, Herriko Etxearen ateari su eman diote.
2023/03/23 - 20:02
Istilu larriak Parisen, pentsioen erreformaren aurkako manifestazioaren ondoren
Parisko pentsioen erreformaren aurkako protestan manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskarrak izan dira, baita hiri-altzarien eta erakusleiho komertzialen suntsiketa ere.
2023/03/23 - 19:39
Istiluak izan dira pentsioen erreformaren aurkako manifestazio jendetsuetan, Frantziako hainbat hiritan
Parisen bezala, liskarrak Frantziako Estatuko beste hiri batzuetan ere izan dira, hala nola Rennes, Nantes, Bordele edo Lorienten. 3,5 milioi manifestarik protesta egin dutela diote Frantziako sindikatuek, eta mobilizazio egun berri bat deitu dute hilaren 28rako, hamargarrena.
2023/03/23 - 15:30
Lan uzteak eta 300 manifestaziotik gora, gaur, Frantzian
Pariseko Gare de Lyon geltokian, trenbidea blokeatu dute goizean manifestariek. Linearen arabera, trenen % 50 eta 80 artean geratu dira bertan behera hiriburuan. Metroan, berriz, automatikoak diren bi linea baino ez dabiltza normal.
2023/03/23 - 12:10
Manifestariek Baionako Txik Txak autobus eta tranbia sarea blokeatu dute
Gaurkoa bederatzigarren greba eguna da Frantzian eta Ipar Euskal Herrian Emmanuel Macronek sustatutako pentsio erreformaren aurka. Manifestari talde batek Baionako Txik Txak autobus eta tranbia sarea blokeatu du gaur goizaldean barrikadekin.
2023/03/23 - 08:41
Protesta eta mobilizazio eguna Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, pentsioen erreformaren aurka
Baionan goizean egin duten manifestazioa orain arteko jendetsuenetako bat izan da, 24.000 lagun inguru bertaratu direla jakinarazi baitute antolatzaileek. Istiluak izan dira manifestarien eta Frantziako Poliziaren artean.