Peru

2023/05/22 - 16:04
Kolonaurreko kulturako eliteko pertsonaia baten hilobia aurkitu dute Perun
Arkeologo talde batek duela 1.000 urte baino gehiagoko Chancay kulturako lider bat aurkitu du Lima iparraldean. Hobiak sei metroko sakonera eta zazpi metroko luzera eta zabalera ditu. Beste sei pertsonen gorpuzkiak eta garaiko ontziak ere aurkitu dituzte bertan.

2023/03/19 - 16:31
Lurrikara batek 14 hildako eta 400 zauritu utzi ditu Ekuadorren eta Perun
Lurrikararen ondorioz dozenaka eraikin kaltetu dira, batzuk behera etorri eta hildakoak izan dira, tartean hilabete gutxiko haur bat eta lau urteko neskato bat. Tsunami arriskua baztertu bada ere, sustoa gorputzetik kendu ezinik daude milaka pertsona.

2023/03/18 - 12:08
Peru alerta egoeran dago, 50 hildako utzi dituzten euriteen aurrean
Euriteen ondorioz, 50 pertsona hil dira, 8.000 zauritu, 50.000 kaltetu, 1.300 etxe suntsitu eta errepideetan 640 kilometrotan eragin dute.

2023/03/14 - 10:48
Kezka nagusi da Liman Yaku zikloiak eragin ditzakeen kalteengatik
Agintariek ohartarazi dute balizko prezipitazioek uholdeak eta kalte larriak eragin ditzaketela 10 milioi biztanleko hiri batean. Lima Peruko kostaldeko basamortuaren erdian dago eta ez dauka azpiegitura egokirik eurite handiei aurre egiteko.

2023/03/12 - 19:50
Gutxienez 6 hildako eta ehunka ebakuatu Perun, Yaku zikloiak eragindako uholdeen ondorioz
Ehunka lagun etxerik gabe geratu da eta, zenbait aldetan, salbamendu zerbitzuek helikopteroz atera behar izan dute harrapatuta zegoen jendea. Gobernuak larrialdi egoera ezarri du hainbat eskualdeetan.

2023/02/28 - 09:59
Peruk osasun-larrialdia ezarri du dengearen mehatxuari aurre egiteko
Denge kasuak mehatxu bihurtu dira Perun, eta gobernuak osasun-larrialdia ezartzea erabaki du 90 egunez 13 eskualdetako 59 barrutitan. Helburua gaixotasunaren agerraldi baten aurrean "kontrol esku-hartzeak areagotu eta bizkortzea" da.
2023/01/30 - 14:13
Hauteskundeak aurreratzea helburu, Konstituzioa erreformatuko duela iragarri du Boluartek
Kongresuak gaur bozkatuko du berriro bozak aurreratu ala ez, eta ingurumari horretan, presioa egin nahi izan du Peruko presidenteak bi erreforma onartuko dituela iragarrita.
2023/01/22 - 10:11
Polizia Limako unibertsitatean indarrez sartu da, eta 200 pertsonatik gora atxilotu ditu
Limako Hartzearen barruan, unibertsitatean giltzapetu ziren manifestariak duela hiru egun (gehienak, ikasleak dira), Dina Boluarte presidentearen aurkako protestatan. Boluarteren dimisioa eskatzen dute manifestariek.
2023/01/21 - 13:31
60 pertsona hil dira Peruko protestetan, Punon beste biktima bat zenbatu ondoren
Dina Boluarte presidentearen kargu uztea, Kongresuaren itxiera, hauteskunde orokorretarako aurtengo deialdia eta batzar eratzailea eskatzen dituzte protesten bidez.
2023/01/20 - 09:58
Peru osotik etorritako milaka manifestarik Boluarteren dimisioa eskatu dute Liman
Herrialdeko hainbat tokitatik etorritako milaka perutar bildu dira hiriburuan "Limako hartualdian". Dina Boluarte presidentearen dimisioa eta Kongresuaren itxiera eskatzen dute manifestariek.

2023/01/15 - 12:26
Peruk larrialdi-egoera ezarri du Liman eta beste hainbat probintziatan, protestak geldiarazteko helburuz
Neurria gaur bertan sartuko da indarrean eta 30 egunez luzatuko da. Gainera, gobernuak etxeratze-agindua ezarri du Punon hamar egunez, 20:00etatik 04:00etara.
2023/01/12 - 10:41
Manifestari bat hil da Cuzcon, eta guztira 48 dira hildakoak
Bitartean, Juliaca hiria doluz jantzi da astelehenean hildako 17 manifestariei egindako omenaldi publiko eta masibo batean. Hau izan da joan den hilean protestak piztu zirenetik egunik odoltsuena.
2023/01/11 - 11:29
Boluarte ikertuko du Peruko Fiskaltzak genozidioagatik
Iazko abenduan eta hilabete honetan Perun izandako protestetan "genozidio, homizidio eta lesio larrien delituak" egon daitezkeela uste du Fiskaltzak, eta horien erantzuleetako bat Dina Boluarte presidentea izan daitekeela.
2023/01/10 - 09:45
Gutxienez 17 pertsona hil dira Perun, Boluarteren irteera eskatzeko protestetan
Segurtasun indarren eta Peruko hegoaldean protestan ari diren manifestarien arteko liskarretan 17 pertsona hil dira astelehen honetan Juliacan, horietako batzuk bala zauriengatik. Horrela, Dina Boluarteko gobernuaren aurkako mobilizazioetan hildakoak 46 dira guztira.
2022/12/19 - 12:15
Peruko presidenteak lehen ministroa kargugabetu du
Karguan hamar egun daramatzan lehen ministroa ordezkatzeko erabakia hartu du Peruko presidenteak, eta argi utzi du astelehen eta astearte honetan Gobernuan aldaketa gehiago egiteko asmoa duela.

2022/12/18 - 21:37
Jada 25 dira Perun hildakoak larrialdi egoera ezarri zutenetik
Manifestariek Kongresua desegitea eta hauteskunde orokorrak deitzea eskatzen diote Dina Boluarte presidenteari.
2022/12/18 - 16:30
Protestek eta tentsioak bere horretan diraute Perun, Dina Boluarte presidenteak dimititzeari uko egin ondoren
Atzo Dina Boluarte presidenteak dimititzeari uko egin ondoren, manifestariek Kongresua ixteko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatzen jarraitzen dute. Azken orduetan, gainera, erregistratu egin dituzte Peru Libre alderdi ezkertiarreko eta Nekazarien Konfederazioko egoitzak, 26 pertsona atxikita.
2022/12/17 - 19:17
"Aitzakiak utzi" eta hauteskundeak aurreratzea berraztertzeko eskatu dio Boluartek Kongresuari
Peruko ganberak errefusatu egin du presidenteak egindako Konstituzioa erreformatzeko proposamena, hauteskundeak aurreratzeko beharrezkoa dena. Era berean ukatu egin du kargua uzteko aukera, horrela "ez da arazoa konpontzen".

2022/12/17 - 13:06
Perun harrapatuta zeuden euskal gazteetako batzuk etxera bidean dira
Herrialdeko hainbat aireportu ireki dituzte, besteak beste Cuscokoa, eta atera ezinik zeuden 5.000 turista baino gehiagok bertatik atera ahal izan dute, euskaldunek tartean.
2022/12/16 - 18:26
Pedro Castillo presidente ohiari 18 hilabete luzatu diote behin behineko espetxealdia
Perun, sorpresa handiegirik gabe, Pedro Castillo presidente ohiari 18 hilabetez luzatu diote behin behineko espetxealdia matxinada eta konspirazio delituengatik. Beraz, orain dagoen kartzelan jarraituko du 2024 arte.