Planetak
2018/04/19 - 10:49
Planeta berriak aurkitzeko satelitea aireratu du NASAk
Satelite honekin, NASAk ezezagunak diren mundu berriak ezagutu nahi ditu. Aireratzea astelehenerako zegoen aurreikusita, baina arazo teknikoak medio, atzeratu egin behar izan zuten.
2018/03/31 - 20:27
Tiangong 1 estazioa igande gauean eroriko da Lurrera
Adituen esanetan, estazioa atmosferan sartzen denean suntsituko da, eta zati batzuk soilik iraungo dute.
2018/03/27 - 09:44
Merkurioren sorrera ulertzen lagunduko duen exoplaneta bat aurkitu dute
Exoplanetak K2-229b du izena; Lurra handi baten modukoa da, baina Merkurioren itxurako egitura dauka, hain zuzen, eguzki sistemaren planetarik ezezagunena.
2018/03/19 - 17:58
Tiangong 1 estazioa Lurrera eroriko da martxoaren 30a eta apirilaren 6aren artean
Estazio espaziala Espainia, Frantzia, Portugal eta Grezia herrialdeei dagokien latitude-eremuan eroriko da.
2018/02/08 - 11:38
15 eta 40 metro arteko asteroide bat Lurretik gertu igaroko da ostiralean
2018 CB izena du asteroideak, eta NASAko teleskopio batek atzeman zuen lehen aldiz igandean.
2018/02/07 - 13:49
Falcon Heavyak jaurtitako Tesla autoa, asteroide-gerrikora bidean
Elon Muskek iragarri duenez, autoak planeta gorriaren orbita gainditu du, eta Marteren eta Jupiterren orbiten artean dagoen eskualderantz doa.
2018/02/06 - 23:22
Elon Musken 'Falcon Heavy' kohetea, munduko ahaltsuena, Martera bidean da jada
Superkoheteak Tesla auto elektriko bat du barruan. Jaurtiketak ikusmin handia piztu du, gizakia Ilargira eraman zuten Apolo misioek piztutakoaren tamainakoa.
2018/02/06 - 18:33
Horrelakoa izango da Falcon Heavy kohetearen jaurtiketa Martera
Superkohetea (NASAren Saturno V kohetearen atzetik, ahaltsuena) gizakia Ilargira eraman zuen plataforma beretik jaurtiko dute.
2018/02/04 - 09:23
Abiadura handiko asteroide bat Lurrera hurbilduko da igande honetan
21:30ean egongo da gertuen, baina ez da Lurra jotzeko arriskurik izango, NASAko adituen arabera.
2017/12/11 - 22:56
Trumpek base bat ezarri nahi du Ilargian, handik Martera iritsi ahal izateko
Gizakia Ilargira itzultzea ekarriko duen programa bat sinatu du AEBko presidenteak.
2017/12/04 - 09:57
Ilargiak bere aurpegirik onena erakutsi digu
16:48an, satelitea ilargi betean egon da. Perioegoa astelehenean da eta, une horretan, Lurraren erdigunea 357.495 km ingurura egoten da Ilargiaren erdigunetik.
2017/11/15 - 15:35
Lurraren antzeko planeta epel bat aurkitu dute
Alabaina, oraindik ez dakizkite bizia hartzeko beharrezkoak diren ezaugarriak ote dituen, besteak beste, ur likidoa ote duen.
2017/11/07 - 21:14
Lur planeta 600 urtean suntsituko dugula aurreikusi du Stephen Hawkingek
Horregatik, bizitoki bila Alpha Centaurira joatea proposatu du zientzialariak.
2017/10/20 - 18:48
Marten doako osteratxoa, Curiosityren laguntzarekin
NASAren Zurrusta-propultsioko Laborategiak (JPL) eta Googlek Access Mars martxan jarri dute, Marten osteratxoa egiteko doako esperientzia.
2017/10/17 - 20:55
Eguzki Sistemako beste 12 planetaren eta sateliteren mapak, Google Mapsen
Horrela, Venus eta Merkurio planeten, Pluton eta Zeres planeta nanoen, eta Io, Dione, Titan eta Japeto, Jupiter eta Saturnoren sateliteen, geografian nabigatzea posible da.
2017/10/17 - 16:22
EHUk 'Espazioa' ekimena jarri du martxan Bilboko Bizkaia Aretoan
Hiru astez egongo da ikusgai EHUren ekimena Bizkaia Aretoan. Gazteei zientzia mundua gerturatzea da ekimenaren helburua. Eguzki sistemara hurbiltzeko aukera ematen du.
2017/10/17 - 13:55
Espazioa eta planetak ikusgai Bilbon, EHUren Zientzia Astean
Azaroaren 12ra arte, jarduera ugari egingo dituzte Bizkaia Aretoan; besteak beste, Eguzki Sistema zeharkatzeko oinezko ibilbide bat eta planetario puzgarri handi bat egongo dira.
2017/10/11 - 22:36
Planeta nanoek ere eraztunak izan ditzakete, ikerketa baten arabera
Planeta nano batean —Haumea— eraztun bat aurkitzen duten lehen aldia da. EHUko ikertzaileek parte hartu dute ikerkuntzan.
2017/09/22 - 15:41
Profezia baten arabera Nibiru planetak Lurra suntsituko du bihar
Sare Sozialetan txio ugari daude gai horrekin. Baina zientzialariek zentzugabekeria dela diote eta ezinezkoa gainera. Teoria horren arabera Nibiruk Lurraren bi hereneko tamaina baitu.
2017/09/15 - 22:38
Cassini espazio-zunda Saturnoko atmosferan desegin da
Horrela, Cassini-Huygens Misioa bukatu da. Azken 20 urteetan informazio garrantzitsua bildu du, besteak beste, Saturnoko ilargien bizigarritasunari buruz.