Merkurioren sorrera ulertzen lagunduko duen exoplaneta bat aurkitu dute
Ikertzaile talde batek, Espainiako zientzialari batzuen parte-hartzearekin, Merkurioren antzeko egitura duen exoplaneta bat aurkitu dute eta, aurkikuntza horri esker, harrizko planeta horren jatorria eta eboluzioan sakondu ahal izango da, eguzki sistemako ezezaguna baita.
Exoplanetak K2-229 b du izena eta beste bi planetaren (K2-229c eta K-229d) eta eguzkia bezalako izar baten artean dagoen nagusiena da. Denek izar horren inguruan betetzen dute orbita.
Lana Nature Astronomy aldizkarian argitaratu dute eta, ikertzaileek K2-229 b exoplaneta deskribatu dute gehien bat, horretatik jaso baitute datu gehien.
Gure eguzki sistematik kanpoko planeten gaineko ikerketa Alexandre Santerne Frantziako Zientzia Ikerketen Zentro Nazionaleko kideak gidatu du, eta David Barredo Espainiako Astrobiologia Zentroko (Zientzia Ikerketako Batzorde Nagusi eta Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionaleko parte da) kideak ere parte hartu du.
Ikerketaren arabera, K2-229 b exoplanetak bere izarretik oso hurbil egiten du ibilbidea, izan ere, horren irradiazioak "erre" egin du, horren masa Lurraren bikoitza baino gehiagokoa da, handiagoa da (% 16 gehiago inguru), eta dentsitate handiagoa dauka, Barredok EFEri azaldu dioenez.
"Erkatzearren, Lurra handi baten modukoa da, baina Merkurioren itxurako egitura dauka, hain zuzen, eguzki sistemaren planetarik ezezagunena", erantsi du.
Gure eguzki sisteman dauden harrizko lau planetetatik, Lurra, Venus eta Marte oso antzekoak dira, egituraren eta nukleo zein mantuaren ikuspuntutik: nukleoa metalezkoa da, masaren % 30ean, eta mantuaren % 70 silikatozkoa; Merkurion proportzioa alderantzizkoa da.
Orain arte identifikatu dituzten exoplanetak (3.500 baino gehiago) gaseosoak dira; horiek, izan ere, handiagoak dira eta, hortaz, topatzeko errazagoak, baina ikertzaileek uste dute harrizko planeta asko daudela, hain zuzen, Lurra edo K2-229 b bezalakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ospakizuna lehertu da Orion eta Donostian, Kontxako bandera irabazita
Ospakizunetan dira igande osoan Orion, herriko arraunlariek Kontxako Bandera eraman ostean: 34. astindu dute gaur. Herritarren babesa jaso dute beste behin ere arraunlariek. Eguneko beste txapeldunak Arraun lagunakekoak izan dira. Eguerdian hasi dute ospakizuna zaleekin, Kontxako bandera preziatua bosgarrenez irabazi ondoren.
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaleen artean, euren traineruen garaipena ospatu baitute.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.